Hezkidetza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Hezkidetza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/11/25

AZAROAK 25

 Haur Hezkuntza feminista. Berdintasunean hezi eta hasi behar garelako eta biolentzia ez dugulako onartzen, aurten ere "BENTADESEN PARTEZ; EZ DA EZ!"






2019/11/25

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

DBHko ikasle baten hitzak.

Gaur emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Bentadesek ere egun honekin bat egin nahi izan du gaurkoan. LH 6. mailako ikasleek bertso ederra prestatu eta patioan kantatu dute eta han egon gara 4 eta 5 urteko geletako ikasleak (beste askoren artean) gure ikaskideak entzun eta txalotzen.

Goizean goiz hasi gara lanean egun honen sinbolo den borobilo moreak margotzen, eta oraintxe DBHko ikasleek prestatu dituzten leloak pegatuko ditugu patioan. Bertara hurbiltzera eta gure gazteriak esan nahi diguna irakurtzera animatzen zaituztegu.

Eta gogoratu, egunero lan egin behar dugula indarkeria matxistaren aurka!


Hemen daukazue laburpentxo bat:



2018/06/21

2017/2018 NUBAREN GELAK

Ikasturte honen hasieratik hona gure txikiak jolastuz hazi dira eta Nubaren eskutik hainbat gauza ikasi dituzte. Gai desberdinak landu, plastikako teknikez gozatu, "Koloretako munstroa" ipuinarekin emozioak landu, urtaroen arteko desberdintasunak antzeman, jantokian egun batez sukaldariak izan, gure jaiak eta Euskararen eguna ospatu, baloreetan hezitu, animalien proiketu txiki bat sortu dute etab. Nubari agur esan ondoren oporretan joateko ordua iritsi da!!!!

Uda ederra opa dizuegu, disfrutatu beraiekin igaroko dituzuen momentuak eta irailean berriz elkar ikusiko dugu. 

Besarkada handi bat Bego, Irati eta Nubaren partez!!

2017/11/24

EZ DA EZ!

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. 

"Ez da ez!" lelopean Bentades Ikastetxeko ikasle eta irakasleok ospakizun honekin bat egin nahi izan dugu.


Haur Hezkuntzako ikasleei "Derrigorrez, musurik ez" ipuina ipini diegu. Norberak erabakitzen du nori eta noiz eman zein jaso musuak. Zeuekin batera ikustea ere ez legoke txarto; askotan umeek ez diote amamari, osabari edota aita eta amari musu eman nahi eta guk barrutik pentsatzen dugu, "ai ene, umeak ez dio musu eman nahi, zer pentsako du???" Ba, ez da ezer gertatzen, umeak ez badio musu eman nahi, ez diezaiola eman. Bakoitzak bere gorputzaren jabe izan behar du, eta pertsona hori agurtzearekin nahiko izan beharko litzateke.

Horrekin batera gure borobilo moreak apaindu ditugu, talde bakoitzak bere erara:

  • Nubatarrek argizerekin koloreztatu dute.
  • Molitarrek tenpera gorria eta urdina nahastu dituzte pintzelekin koloreztatzeko.
  • Aristarrek argizeraz pinta ondoren txarol paperaz apaindu dituzte.

Hona hemen hainbat argazki:



 


































Eta hona hemen Kantu Kolore taldeak egindako abesti polit hau:





2016/11/25

ARROSA KOLOREA


Beste urte batez Bentades Ikastetxeko kideek Emakumeonganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu dugu.

Haur Hezkuntzan "ARROSA KOLOREA" ipuina ikusi dugu gure arbel digital berrietan. Hemen daukazue etxean ikusi ahal izateko:


Eta gaiaren inguruan berba egin eta gero ume bakoitzak bere elefantea koloreztatu du gelako leihoak apaintzeko. Bentades kaletik pasatzen zaretenean altza burua eta begiratu gure elefante talde koloretsuari.

ARGAZKIAK HEMEN!

2015/11/25

EZ IKUSIARENA EZ EGIN

Hezkuntza komunitate osoak indarkeria sexistaren kontrako erantzun sendoa ikustarazteko helburuagaz eta "Ez ikusiarena ez egin" lelopean gaur Emakumeonganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu dugu Bentades Ikastetxeko kideek.

Haur Hezkutzari dagokionez Alebrijeak ipuina landu dugu. (Hona hemen interneten alebrijeak bilatzerakoan aurkitu dezakeguna: ALEBRIJEAK)
“Mirenek leihotik begiratu zuen behin baino gehiagotan zerua argi-argi zegoen eta, hodei formak asmatzea gustatzen zitzaizkion: txakur bat, tiburoia, aurpegiak... eta abarreko formak. Mirenek sormen handia zeukan, baina egun hartan, ez berak bakarrik , gelako ume guztiek disfrutatu zuten klasean oso. Tutoreak Euskal Herriko kontakizun batzuk irakurtzeaz aparte sarritan beste herriko mitoak eta kontakizunak ere kontatzen zizkien, egun horretako kontakizuna "alebrije" izan zen. Alebrijeak Mexikotarrak direla ikasi zuten: irudizko izakiak, animaliak dira, eta gorputza animalia ezberdinez osatuta daude : txakur bat behiaren adarrekin, besteak beste, fantastikoak eta errealak, oso kolore distiratsuez margoztuta... Oso pozik atera ziren gelatik politak baino politagoak benetan irudiak… Patioan zeudela, bapatean oihu batzuk hasi ziren entzuten, norabide horretara begiratu eta, hara non, Miren ikusi zuten bere gelako Mikel eta honen lagun batzuek inguratuta. Arrapaladan hurbildu ziren eta Mikelek Mireni musu bat eman nahi ziola eta honek ezetz atzeman zuten. Mikel, kasurik egin gabe, gehiago hurbildu zitzaion eta baietz eta baietz esaten zion etengabe. Bitartean, Mikelen lagunek Mireni musukatzeko oihukatzen zioten, gero eta gehiago, gero eta ozenago… Miren oso txarto pasatzen ari zen eta buruarekin ezetz eta ezetz esaten zuen...“
Eta orain danon artean bukaera on bat eman behar izan diogu ipuin honi. Denetarik entzun dugu:

  • Irakasleari edota heldu bati laguntza eskatu...
  • Miren eskutik heldu eta mutilen artetik atera. "Bai, baina Mikel atzetik segika joan daiteke" esan du baten batek...
  • Mikel eta bere lagunengana hurbildu eta txarto egiten ari direla esan, ea ez al duen ikusten Miren txarto sentitzen dela...

Bukatzeko umeek koloreztatutako alebrijeak "Hezkidetza Txoko"-an itsatsi ditugu mural eder bat eginez.