Pandemiak eragindako murrizketak direla eta urtebete itxaron behar izan dugu 22. Korrika ospatu ahal izateko.
Aurten Korrika eguerdian pasatu da Mungiatik eta LH5. mailatik aurrerako ikasleek bertan parte hartzeko aukera izan dute. Txikienek ordea eskolan Korrika egiteko aukera izan dugu.
Protokolo guztiei jarraituz, ikasturteko burbuilak mantenduz, kalejira batekin hasiera eman diogu gure jaiari. Maila bakoitzak korrika egin du besteek animatu bitartean. Eta jolastoki guztiak guretzako bakarrik izan direla aprobetxatuz Haur Hezkuntza 2. zikloko ikasle guztiak batera korrika egitea erabaki dugu, mailaka tarteak zainduz.
Primerako eguna izan da Haur Hezkuntzako ikasle zein irakasleentzako.
Arratsaldez Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda izan da. Mailaka korrika egin dute HHko ikasleek animatu bitartean. Ondoren danak batera HITZEKIN kantaren koreografia dantzatu dugu.
Bukatzeko egunaren ebaluaketa egin dugu patioan. "Zer da egun honetan gehien gustatu zaizuna?" galdetu diegu eta korrika egitea, petoak janztea eta neba-arrebak ikustea bezalako erantzunak eman dituzte.
Bentades ikastetxeko instragramean eskola mailako bideotxo bat ikusgai daukazue, eta hementxe Haur Hezkuntza 2. ziklokoek prestaturiko bideotxoa. Zuen gustoko izatea espero dugu.
"Euskara ez da daukagun zerbait,
garen zerbait baizik"
Karmele Jaio

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina