Gabonak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Gabonak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/12/05

OLENTZEROREN LAGUNAK

Ikastetxeko berrietan irakur dezakezuenez Olentzeroren lagunak gurera etorri zaizkigu gaur.

Irakurri hemen gehiago!






2018/06/21

2017/2018 NUBAREN GELAK

Ikasturte honen hasieratik hona gure txikiak jolastuz hazi dira eta Nubaren eskutik hainbat gauza ikasi dituzte. Gai desberdinak landu, plastikako teknikez gozatu, "Koloretako munstroa" ipuinarekin emozioak landu, urtaroen arteko desberdintasunak antzeman, jantokian egun batez sukaldariak izan, gure jaiak eta Euskararen eguna ospatu, baloreetan hezitu, animalien proiketu txiki bat sortu dute etab. Nubari agur esan ondoren oporretan joateko ordua iritsi da!!!!

Uda ederra opa dizuegu, disfrutatu beraiekin igaroko dituzuen momentuak eta irailean berriz elkar ikusiko dugu. 

Besarkada handi bat Bego, Irati eta Nubaren partez!!

2017/12/13

OLENTZEROREN LAGUNAK!!!

Gaur Olentzeroren lagunak gurera etorri zaizkigu bisitan. Mari Domingi, Mari Teiletako eta galtzagorria etorri dira eta Olentzerori  idazteko gutunak ekarri dizkigute.

"Zer eskatuko diogu?" "Txintxoak izan al gara?" "Ai ene, zelako nerbioak!" Orain etxean gutuna idatzi eta ahalik arinen Olentzerori eman beharko diogu.

Hau beroketa bat baino ez da izan. Gogoratu hilaren 22an Olentzero bera etorriko dela Bentadesera, sekulako jaia prestatu dugu eta.


Eskolako web orrian laster argazki guztiak ikusgai izango dituzue.

2016/12/23

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

Espero dugu gure ikuskizunaz goxatu izatea. Orain bi astez agur esateko momentua heldu zaigu. Pilak kargeta urtarrilaren 9an elkar ikusiko dugu barriro be.

Gabon zoriontsuak izatea espero dugu.

Musu erraldoia.


2016/12/22

ZORIONAK!!!

Pasadan egunean idatzi genuen Gabonak heldu direla, ta bai,  hemen daude iada.

Atzo gure neska-mutilak poz-pozik joan ziren etxera beraiek egindako gabonetako apaingarriekin (badakit apaingarriren batek bidean istriputxoren bat jasan zuela, baina ez dago kolak edota zeloak konpontzen ez duenik maitasunarekin egiten denean!)

3 URTE
4 URTE
5 URTE



Gaur karpeta barruan hilabete hauetan zehar egindako lanak eramango dituzte etxera zuekin berrikusteko asmoz; "Amatxo, begira ze polita egin dudan hau!" esango dizuete harrotasunez.

Ba bai, lan asko egin dute hiruhilabete honetan. Eta nekatuta daude. Baina bihar azken ahalegina egingo dugu goiz jaikitzeko eta eskolara etortzeko. Zihurrenik asko be etzaie kostako biharkoa egun berezia baita: OLENTZERO dator gurera!!!

Eta Olentzerori harrera egiteko pintto-pintto etorri beharko gara baserritar jantzita (mesedez, ahaztu abarkak etxean, ados? jejeje) ilusio handiz prestatu dugun abestia berari eta zuoi, gurasoei, kantatzera. Badakit gure patioko akustika ez dela munduko hoberena, baina ahal dugun hoberen egingo dugu.

Gero txokolate beroa bizkotxoekin jango ditugu, gurasoak be gonbidatuta zaudete. Baina, mesedez, ez etorri denak jantokiko kristaletara gu ikustera. Batzuk apur bat triste sentitu daitezke aita, ama, amama edo laguna kanpoan begira ikustean eta beragana gero (noiz izango ote da hori??) joango dela jakitean.

Beraz, ahal duena, etor dadila gurekin bihar 10:00tan hasten dugun GABON JAIA ospatzera.

Gabon Zoriontsuak izan eta ezin hobeto hasi 2017. urtea.

Musu piloa.

2016/12/19

Klaseko marrazkiak



Umeak oso harro egoten dira eurek egindako lanez, horregatik, gela barruko erakusketa txikiak prestatu ditugu astero euren lanak denok ikusi ahal izateko.


Hemen dituzue argazki batzuk:


GABONAK



Gabonak heldu dira Bentadeseko geletara, horren ondorioz udazkeneko muralak eta zuhaitzak gabonetako apaingarriekin bete dituzte umeek.


Hemen dituzue argazki batzuk:



2015/12/19

GABONAK 2015

Beno ba, hiruhilabetea bukatzear dago, horrenbeste egun jolasean, lanean, ikasten egon eta gero, deskantsatzeko garaia heldu da. Ze pozik joan diren danak etxera eurek egindako gabonetako apaingarriekin!!!
   
       
3 URTE -AZALA
3 URTE - BARRUKOA



           
4 URTE
5 URTE

Baina oporrak hartu aurretik oso egun berezia bizi behar dugu oraindik ere:

GABONETAKO JAIA

Ikasleak zirrara handiz egun hau itxaroten ari dira, Olentzerori (eta zuoi) abesteko kantak prest dauzkagu (badakizue batzuk abestu beharrean inguruan gertatzen ari denari begira egongo direla, beste apur batzuk izutu daitezke Olentzero ikustean, eta bataren bat dantza eta dantza ibiliko da ezin izango duelako urduritasunaren urduriaz geldi egon).

Ahalik hoberen irtetzea espero dugu!

Asteartean umeak baserritarrez jantzita ekarri eskolara (komenigarria litzateke abarkarik ez janztea kordelak behin eta berriro askatzen direlako). Goizeko 10etan ospakizunari hasiera emango diogu eta bertan ikusi nahi zaituztegu.

Bi gauzatxo gogoratu behar dizkizuegu:
* Arratsaldez ez da klaserik egongo.
* Argazkiak ateratzeaz eskolako langileak arduratuko dira gero gure webgune eta blogetan ikusgai ipiniz.


Ba asteartean nahiko lanpetuta egongo garenez gaur agurtzen gara ofizialki.
Gabon zoriontsuak eta Urte Berri bikaina opa dizuegu

Patxo bana.

Haur Hezkuntzako irakasleak


* ARGAZKIAK

2015/12/03

OLENTZERO BADATOR

HH 4 eta 5 eta LH-ko 1go zikloklo ikasleak Landetxo Goikoan bizi diren izaki magikoen bisita izan dute gaur arratsaldean.

Tartatalo, Mari Domingi eta Mari Teiletakok Olentzerori idazteko gutunak banatu dituzte.

Apur batzuk sustoa hartu dute Tartalo handi-handia ikustean, baina Mari Teiletakorengana hurbiltzen ausartu dira.

Abenduan gaude iada, eta gero eta hurbilago ditugu gabonak, tik-tak, gogoratzen dizuegu klaseko azken egunean, 22an, jaialdia ospatuko dugula.






2015/07/22

OLENTZERO 2014-2015

 Olentzero eguna pasa zen, ta ondo pasa gainera. Bakarrik esan nahi dut umeek sekulako eguna igaro zutela prestatutako abestiak kantatzen, Olentzero ikusten eta beronen opariak jasotzen eta txokolate eta bizkotxo goxoak dastatzen.

 Oraingoan aldaketatxo bat jasan genuen betiko festa honetan. Olentzerok ume bakoitzari txokolatezko Olentzerotxu bat eman zien (lasai, alergikoentzako bereziak zeuden!) eta, gainera, kurtso bakoitzeko, gelan erabili ahal izateko beste opari eder bat.

 Ikasleek gelan eskutitza idatzi ondoren honexek izan dira Olentzerok aukeratu zituen oparitxoak:
 
Eskolako orrialde ofizialean egun horretako ondorengo argazki eta bideo hauek eta gehiago eskegita daude (nik hemen Haur Hezkuntzakoak soilik ipiniko ditut):

 Eta festaren aurretik Olentzeroren laguntzaileen bisita eduki genuen ikastetxean. Hemen ikusgai.