2020-2021 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2020-2021 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/05/07

UDABERRIKO OSTADARRA

 Ostadarraren ariketarekin oso gustura ibili dira gure ikasleak. Eta baita irakasleok ere.

Luzeera desberdinak alderatu dituzte, artilea moztu eta itsastean psikomotrizitate fina sendotu dute, pintza landuz, kola botatzean eskuen indarra kontrolatu behar izan dute, koloreak alderatu izan dituzte (ordena jarraitu eta artilea dagokion kolorean kolatu)...

Era berean ostadarren jatorria landu izan dugu. Zergatik agertzen da zeruan? Eta jantokiko eskaileretan? Ukitu dezakegu?

Askotan gauza xumea dirudienak mami asko dauka barrutik!

Edozein egoera aproposa da jolasteko eta ikasteko!


Asteburu ederra izan!



2021/03/22

2021/03/17

BALIABIDE DIGITAL PROPIOAK. HEZKUNTZA PROZESUAN PARTE-HARTZE AKTIBOA

 Haur Hezkuntzako ikasleek jolas digitalen sorkuntzan laguntzen dutenean ikasteko gogoa pizten zaie. Jolas hauetan ahotsa grabatu dute.





2021/01/25

NIK MAITE DUT NEGUA

Bagaude bueltan!!! 2. hiruhilabete hau neguan murgilduta hasi dugu. Negu polita aurtengoa. Askok konta diguzue elurretara txangoan joan zaretela, maldan behera plastiko edo leran irrist egin duzuela. Bai jostagarria dela negua! 

Eskolan ere negua lantzen gabiltza. Hemen maila bakoitzeko adibide batzuk ikusgai dituzue:

  • 3 urteko geletan zuhaitz ederrak egin dituzte taldeka tenpera eta burbuila-plastikoak eta egur-koilarak erabiliz.




  • 4 urteko geletan neguko koloreekin eta laukiekin mosaikoak landu ditugu.





  • 5 urteko geletan material desberdinekin mandalak egin dituzte. Beti bezala ume batzuk espazio osoa betetzeko ohitura duten bitartean beste batzuek apur bat egitearekin nahiko dute.







Eta hemen lantzen ari garen abestia:







2020/11/25

AZAROAK 25

 Haur Hezkuntza feminista. Berdintasunean hezi eta hasi behar garelako eta biolentzia ez dugulako onartzen, aurten ere "BENTADESEN PARTEZ; EZ DA EZ!"