Hezkuntza komunitate osoak indarkeria sexistaren kontrako erantzun sendoa ikustarazteko helburuagaz eta "Ez ikusiarena ez egin" lelopean gaur Emakumeonganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu dugu Bentades Ikastetxeko kideek.
Haur Hezkutzari dagokionez Alebrijeak ipuina landu dugu. (Hona hemen interneten alebrijeak bilatzerakoan aurkitu dezakeguna: ALEBRIJEAK)
“Mirenek leihotik begiratu zuen behin baino gehiagotan zerua argi-argi zegoen eta, hodei formak asmatzea gustatzen zitzaizkion: txakur bat, tiburoia, aurpegiak... eta abarreko formak. Mirenek sormen handia zeukan, baina egun hartan, ez berak bakarrik , gelako ume guztiek disfrutatu zuten klasean oso. Tutoreak Euskal Herriko kontakizun batzuk irakurtzeaz aparte sarritan beste herriko mitoak eta kontakizunak ere kontatzen zizkien, egun horretako kontakizuna "alebrije" izan zen. Alebrijeak Mexikotarrak direla ikasi zuten: irudizko izakiak, animaliak dira, eta gorputza animalia ezberdinez osatuta daude : txakur bat behiaren adarrekin, besteak beste, fantastikoak eta errealak, oso kolore distiratsuez margoztuta... Oso pozik atera ziren gelatik politak baino politagoak benetan irudiak… Patioan zeudela, bapatean oihu batzuk hasi ziren entzuten, norabide horretara begiratu eta, hara non, Miren ikusi zuten bere gelako Mikel eta honen lagun batzuek inguratuta. Arrapaladan hurbildu ziren eta Mikelek Mireni musu bat eman nahi ziola eta honek ezetz atzeman zuten. Mikel, kasurik egin gabe, gehiago hurbildu zitzaion eta baietz eta baietz esaten zion etengabe. Bitartean, Mikelen lagunek Mireni musukatzeko oihukatzen zioten, gero eta gehiago, gero eta ozenago… Miren oso txarto pasatzen ari zen eta buruarekin ezetz eta ezetz esaten zuen...“
Eta orain danon artean bukaera on bat eman behar izan diogu ipuin honi. Denetarik entzun dugu:
- Irakasleari edota heldu bati laguntza eskatu...
- Miren eskutik heldu eta mutilen artetik atera. "Bai, baina Mikel atzetik segika joan daiteke" esan du baten batek...
- Mikel eta bere lagunengana hurbildu eta txarto egiten ari direla esan, ea ez al duen ikusten Miren txarto sentitzen dela...
Bukatzeko umeek koloreztatutako alebrijeak "Hezkidetza Txoko"-an itsatsi ditugu mural eder bat eginez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina