2017/04/09

ARKULARIAK

Satortxo eta Bolaren eskutik 3 urteko geletan Gazteluko nondik norakoak lantzen ibili gara azken hilabete hauetan. Printzesak gustatu zaizkie askori, zaldunak beste batzuei. Baina gaur, azken klase eguna dela aprobetxatuz, arkulari bihurtu gara denbora labur batez.

Eta ez pentsa umeen jolasa izan dela soilik, eeeeez! Patiotik egon diren irakasleak ere gurekin jolastu nahi izan dute eta.

Begira! Begira!



Eta hemen bideoa egiteko erabilitako argazki guztiak aurkituko dituzue.

Oporren bueltan elkar ikusiko dugu berriro ere!!!

2017/04/08

KORRIKA 20 - BATZUK


Bi urtero gertatzen denez berriro ere Korrika Mungira heldu da! Gure herritik gauez pasako denez Korrika Txikia antolatu dute "Eskolen lantaldea" (ikusi PROIEKTUAK atala) eta AEK-k .


Haur Hezkuntzako ikasleak gustora hartu dute parte aurtengo Korrikaren inguruan aurrera eraman ditugun ekintza guztietan:
    • Patio orduetan Korrikaren abestiak ipini ditugu (1980.ean hasi zeneko Amurizaren bertsotik hasita 20. edizioko Zirkorrika kantara) eta umeek hauetaz gozatu dute, dantzan zein korrika egiten.
    • Bideoan ikusgai duzuen Zirkorrikaren koreografia ere landu dugu mungialdeko beste eskolekin batera futbolzelaian dantzatzeko.
    • Maitek, gure margolari bikainak, sekulako pankarta prestatu digu eta 4 urteko geletako ikasleek leihoak apaintzeko BATZUK letrak koloreztatu dituzte. Gustoko dituzue?