2019-2020 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2019-2020 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020/04/03

MOLI ETA ELIREN GELAN GOZATZEN



Kaixo familia!!!


Egoera berezi hauetan eskolatik urrun gaude eta eskola pixka bat hurbilago ikusteko, bizi izan ditugun momentuak gogoratzeko, bideo txiki bat egin dugu.
Batzutan pozik ibili gara jolasean, kantetan, noizean behin triste ere ipini gara, haserretu bebai,... elkarrekin bizi izandako momentu asko eta asko ditugu buruan.
Etxekoek ikusteko zenbat gauza egiten ditugun eskolan .Ziur laster bueltatzen garela.
Klik egin argazkiak eta gure gelan sartu.....


Laster denok besarkatuko gara!



  


2020/04/01

GURE ESKOLAKO FAMILIA

Kaixo familiak!

Ikasturte hau berezi egingo duen Coronavirusak eskolatik eta elkarrengandik aldendu gaitu denboraldi baterako. Horregatik, lagunak pixka bat hurbilago sentitu nahi badituzue behean agertzen den bideoa ikustera animatzen zaituztegu. Bertan orain arte bizi izan ditugun momentuak eta egin duguna bildu ditugu. Egin klik argazkian eta gozatu bideoaz!

Eutsi gogor!! Laster ikusiko dugu elkar!

Mosu handi bat.
Aris, Irati eta Bego 😘💓


2020/03/31

AULKIEKIN JOLASEAN MOLI ETA AINARAREN GELAN

Hemen daukazue gelan atera nituen azken argazkien bideotxoa. Argazkiak ez dira oso onak, baina material honekin eskolan fitxez aparte, hainbat eratara ikasten dutela ikus dezakezue!!

Adibidez, oso pozik ibiltzen dira zirkuitoekin jolasean. Esan beharra dago, jolas hau espontaneoa izan zela, jolas librea.
Umeak eurak bakarrik jolasean ari direnean gauza asko eta asko bizi eta ikasten dituzte, euren sormena lantzen dute, hipotesiak egiten dituzte eta euren kabuz baieztatu edota ezeztatzen dituzte. Bideoan irakurri dezakezuenez koloreak, txandak, errespetua, gatazkei aurre egitea (beste talde batek aulkiak behar zituen baita ere), komunikazioa eta beste hainbat gauza landu dituzte, modu natural eta altruista batean.

Sakatu argazkian eta ikusi!

Laister alkarrekin egongo garelakoan...



2020/03/30

2. HIRUHILABETEA MOLIREN GELATAN


Kaixo familiak!

Oraingo hiruhilabetea arraro xamarra izan da denontzat, bereziki azken hiru asteotan, baina hori baino lehen hainbat gauza egin ditugu. Zuen seme alabak fin aritu dira lanean, eta denetarik ikasi dute. Beraien lantxoez gozatu nahi baduzue, egin klik beheko irudian eta bideoa ikusteko aukera izango duzue! Animo!!!



2020/03/20

UDABERRIA

Arratsalde on maiteak!

Etxean gauden bitartean kalean naturak bere zikloa jarraitzen du, udaberria heldu da! Bai, iada heldu da. Zenbatetan galdetu diguzuen noiz helduko zen goizeko errutina egiterakoan... Ba, bertan dago, eta ezin dugunez gelan landu gure, SITE berrian orrialde berri bat gehitu dugu udaberriari buruzko materialarekin.

Ba al zenekiten zuen marrazkiak gure SITEan eskegitzeko aukera daukazuela? Ba, esan aita edo amatxori argazki bat ateratzeko edota bideotxo bat egiteko eta guri emailez bidaltzeko eta ahalik arinen partekatuko ditugu zuek guztiokin.

Denborak aurrera joan ahala gauza gehiago igoko ditugu bertara.

Patxo bana 😘 Eutsi goiari!

2020/03/05

CROISSANT TAILERRA

Sukaldaritza lanean aritu gara berriro!! Oraingoan jantokira jaitsi gara eta bertan croissant goxoak egin ditugu, bon appetit!
                                                                         

2020/02/07

AGATE DEUNA BEZPERA

Aurten ere Agate Deuna abestu dugu Haur Hezkuntzan. Urduritasuna nagusi izan da goizean zehar: "amatxo etorriko al da?", "andereño, ez dut aitatxo ikusten!", "lasai maitia, berak bai ikusten zaitu zu 😉". Ze pozik eta harro irten diren danak familikoen txaloek lagunduta!

Ondoren ondo irabazitako txokolate eta bizkotxoak hartu ditugu eskolako jantokian.

Etorri ez zaretenok hemen duzue bideoa ikusgai. Lastima euri egin izana, aterpean ez da patio gorrian bezain ondo entzuten eta.













2020/02/06

LIBURUTEGIA: OTSAILEKO LEHIAKETA

lehiaketa berria daukagu gure liburutegian.

Ondorengo estekan honen berri izango duzue: OTSAILEKO LEHIAKETA

Partehartzera anima zaitezte eta zorte on!!!



2020/01/13

MOLIREN GELAK_1. HIRUHILEKOA


Kaixo familiak!!

Hemen duzue lehen hiruhilabetean egindako lan guztiaren laburpen txikitxo bat.

Egin klik argazkiaren gainean  eta gozatu!!!!!!!!!!!!!!





2020/01/08

LIBURUTEGIA: ABENDUKO LEHIAKETA

Urte berriarekin batera lehiaketa berria daukagu gure liburutegian.

Ondorengo estekan honen berri izango duzue: URTARRILEKO LEHIAKETA

Partehartzera anima zaitezte eta zorte on!!!

2019/12/11

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an Euskararen eguna mundu mailan ospatu zen. Bentadesen ere, euskararekiko konpromezua hartuta, "Euskararen astea" ospatu genuen.

Eskolako kanta eta "Gora euskara" abestiak gelan landu eta gero beste ikasle eta irakasleekin batera patioan abestu eta dantzatu genituen, baita euskal dantzak ikusi eta dantzatu genituen, gainera DBHkoen ikuskizunez gozatu genuen, eta noski txistorra goxoak ere dastatu genituen, e.a. 

Begira zein ondo ibili ginen!!!!


*******Sakatu hemen bideoa ikusi ahal izateko ******

Laister eskolako web orrian eta Normalkuntzaren blogean argazki gehiago ikusteko aukera izango duzue.

Bien bitartean hemen dituzue gure txikitxuak Matxin piratari kantatzen:

EUSKARAZ HEZI NAHI DUT!

2019/12/04

LIBURUTEGIA: ABENDUKO LEHIAKETA

Abenduarekin batera lehiaketa berria daukagu gure liburutegian.

Ondorengo estekan honen berri izango duzue:            ABENDUKO LEHIAKETA

Partehartzera anima zaitezte eta zorte on!!!

2019/11/25

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

DBHko ikasle baten hitzak.

Gaur emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Bentadesek ere egun honekin bat egin nahi izan du gaurkoan. LH 6. mailako ikasleek bertso ederra prestatu eta patioan kantatu dute eta han egon gara 4 eta 5 urteko geletako ikasleak (beste askoren artean) gure ikaskideak entzun eta txalotzen.

Goizean goiz hasi gara lanean egun honen sinbolo den borobilo moreak margotzen, eta oraintxe DBHko ikasleek prestatu dituzten leloak pegatuko ditugu patioan. Bertara hurbiltzera eta gure gazteriak esan nahi diguna irakurtzera animatzen zaituztegu.

Eta gogoratu, egunero lan egin behar dugula indarkeria matxistaren aurka!


Hemen daukazue laburpentxo bat:



2019/11/05

LIBURUTEGIA: AZAROKO LEHIAKETA

Azaroarekin batera lehiaketa berria daukagu gure liburutegian.

Ondorengo estekan honen berri izango duzue:            AZAROKO LEHIAKETA

Partehartzera anima zaitezte eta zorte on!!!


2019/10/25

ITSASMINEZ

Agenda 21 proiektuaren barne hainbat ekintza eroaten ditugu aurrera. Atzo, umeei asko gustatzen zaien bat izan dugu, TXOTXONGILOAK IKUSTERA JOAN GINEN!!
Argik mezu argia utzi zigun: lurra eta itsasoa zaintzea danon ardura da.