Jolasak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Jolasak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021/03/17

BALIABIDE DIGITAL PROPIOAK. HEZKUNTZA PROZESUAN PARTE-HARTZE AKTIBOA

 Haur Hezkuntzako ikasleek jolas digitalen sorkuntzan laguntzen dutenean ikasteko gogoa pizten zaie. Jolas hauetan ahotsa grabatu dute.





2017/03/10

MATEMATIKA DIBERTIGARRIAK

Nork esan du matematikak aspergarriak direla? Galdetu, galdetu 4 urteko gelako ikasleei, ea zer erantzuten dizuten.

Matematikako liburuan kenketak landu behar genituen, eta teoria lantzea nahiko abstraktoa denez, jolasaren bidez ikastea erabaki genuen. Puxikez baliatu ginen kenketak aurrera eramateko. Hor ibili ziren gixajoak putz eta putz ea nork puxika handiagoa puztu, gero leher arazteko... Ba hori, bost puxika baditut eta bi puzkatzen bazaizkit, hirurekin geratuko naiz. Matematikak zehatzak dira!

Ondoren, matematika liburua ahaztuta, beste hainbat jolasetan aritu ginen. Gainera, ariketa honen bitartez, eskolako txoko berri bat erabili dugu, Areto Nagusia, beti gure gela barruan  egon beharrean.

Hemen duzue bideotxoa ikusgai.

2016/12/01

JOLAS GEHIAGO

Beno ba, gero eta jolas gehiago ikasten ari gara ikasturte honetan:






2016/11/14

JOLASAK PATIOAN

  Jakin badakizuenez umeen sozializazioa lantzeko eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz hilabetean behin patiora eramaten ditugu gelan landutako jolasak.

  Jolas hauek, kasu askotan, zuen seme-alabek aldezaurretik ezagutzen dituzte... baina gazteleraz. Euskaraz jolasteko ordua heldu da!!! Ea apurka-apurka herriko plaza halako jolasez betetzen dugun!!! 

  • 3 urte: korro txirinbolo.






    2016/03/07

    HILABETE BERRIA, JOLAS BERRIAK!

    Beste hilabete batez patioan lantzen ditugun jolasen berri ematera gatoz.
    • 3 URTE: SOKA SALTOKA. Banan-banan, lehenengo, eta taldean, gero, sugea saltatzen ibili dira gure ikaslerik txikitsuenak. Bai gustura gero!
    • 4 URTE: TRAINERUA. Haurrak errenkadan ipinita pilota atzekoari pasatu behar izan diote. Lehenengoak besoak luzatu beharko ditu buru gainetik pilota atzekoari pasatzeko asmoz eta hau, pilota hartu ondoren, makurtu egingo da hanken azpitik atzekoari emateko. Goitik eta betik, txandakatuz, pilotak ume-tren guztia pasako du. Azken haurrak pilota hartzen duenean filatik irten eta lehenengo umearen aurrean kokatuko da jolasa berriro hasiz.
    • 5 URTE: DON MAKARRON. Egia esan esku jolas honen kantak euskera gutxi dauka, beno... hobeto esan bapez, baina jolas polita dela iruditzen zaigu. Ahozko tradizioko jolasa denez letrak aldaketak jasaten ditu leku batetik bestera, eta baita gela batetik bestera ere!

    3 URTE - SOKA SALTOKA 
    4 URTE - TRAINERUA



















    5 URTE - DON MAKARRON


    • Eta soka dagoela aprobetxatuz Haur Hezkuntzako beste ikasleekin batera soka tiran eta soka saltoka jardun gara, INPROBISATUZ.




    2016/02/01

    EUSKARAZ JOLASTEN

    Joxe Martin
    "...nirekin ezkonduz gero"

    Kurtso berriagaz batera euskara eta euskal ohiturak sustatzeko "Euskal musika" eta "Euskal jolasak patioan" iharduerekin jarraitu dugu.

    Iaz gertatzen zen era berean ikasleak ostirala irizteko irrikitan daude patio orduan musika ipiniko baitugu. Zenbat gustatzen zaien dantzan aritzea!

    Eta ildo beretik euskal jolasak (edota jolasak euskeraz) lantzen ibili gara: korro txirinboloa, Trikitixa, karretila, Joxe Martin, zapiaren jolasa, e.a. Jolasa gelan landu ondoren ikasleak gainontzeko taldeei erakusteko irrikitan egoten dira.

    Karretila

    Korro Txirinbolo


    Hemen dituzue zenbait argazki ikusgai:

    2015/08/04

    JOLASTOKI BEREZIAK


       Normalkuntza planarekin jarraituz aurten jolastoki bereziak antolatu ditugu.

       Alde batetik asteazkenero euskal musika jarri izan dugu patio orduetan: Pirritx eta Porrotx, Korrika abestiak, Ken Zazpi, Gatibu, Urtz, Imanol Urbieta, euskal dantzak, Benito Lertxundi, e.a. Ikusten duzuenez mota guztietako musikaz gozatu ahal izan dute, hori bai, baldintza bakarra euskaraz kantatzea edota euskal musika-tresna tradizionalak erabiltzea izan da.

       Beste alde batetik, klasean lantzen ditugun jolasen artean, hilabetero bat hautatu eta patio orduan beste ikasleei erakutsi diegu. Haur jolas hauek abestiak edota errezitatuak lagundurik doaz eta, berauekin hizkuntza lantzeaz gain, gure kultura ondarean sakontzen dugu, dena giro alai eta jostagarri batean.

    Dana ezin izan dugu dokumentatu, baina hona hemen zenbait ARGAZKI ETA BIDEO (azken hauek editatzen trebatzen hasi gara, espero dugu zuen gustukoak izatea):








             Mungiako Udalak ere euskararen erabilera bultzatu eta kultur ondarea zabaldu nahian bere Mungian Zaharrak Barri proiektua aurrera eraman du, begiradatxo bat botatzera eta zuen seme-alabekin partekatzera animatzen zaituztegu.

          Goxatu eguneroko bizitzaz jolasean!!!