2017/03/21

ZINEMARA

Ikasturte berria, filme berria!

Aurten ere A taldeakoak astelehenean eta B taldekoak asteartean, euriak lagunduta, Torrebillelara joan egin gara TINKO EUSKARA ELKARTEAK eskaini digun filma ikustera.

Oraingo honetan "Koko dragoi txikia" filma ikusteko aukera izan dugu.


Euskara bizitzako esparru guztietara zabaldu behar dugu, normalizatu behar dugu. Ezin dugu gure hizkuntza maite hau esparru akademikoan soilik erabili! Anima zaitezte seme-alabekin euskaraz egitera, naiz eta hasieran zaila irudituko zaizuen, zenbat eta gehiago egin are errazagoa izango da eta!


2017/03/16

BELEZ BETERIKO GARI ZELAIA

Pertsona bakoitza mundu bat da, eta norberak mundua bere erara antzeman eta isladatzen du.

Hauxe frogatzeko urtarrilean Van Gogh-en Belez beteriko gari zelaia artelana lantzen hasi ginen, bertan ageri ziren koloreak aztertuz, bakoitzak ikusten zuena komentatuz, sentitzen zutena elkarbanatuz, e.a. Eta, Olentzeroren opariaz baliatuz, bakoitzak artelan honen bertsioa egin du, baten batek "arrainez beteriko akuarioa" margoztu digu.

Ederki pasatu dute gure txikitxuak.

Ikusi, ikusi zeinen gauza ederrak egin dituzten!

2017/03/10

MATEMATIKA DIBERTIGARRIAK

Nork esan du matematikak aspergarriak direla? Galdetu, galdetu 4 urteko gelako ikasleei, ea zer erantzuten dizuten.

Matematikako liburuan kenketak landu behar genituen, eta teoria lantzea nahiko abstraktoa denez, jolasaren bidez ikastea erabaki genuen. Puxikez baliatu ginen kenketak aurrera eramateko. Hor ibili ziren gixajoak putz eta putz ea nork puxika handiagoa puztu, gero leher arazteko... Ba hori, bost puxika baditut eta bi puzkatzen bazaizkit, hirurekin geratuko naiz. Matematikak zehatzak dira!

Ondoren, matematika liburua ahaztuta, beste hainbat jolasetan aritu ginen. Gainera, ariketa honen bitartez, eskolako txoko berri bat erabili dugu, Areto Nagusia, beti gure gela barruan  egon beharrean.

Hemen duzue bideotxoa ikusgai.

2017/03/01

BENTADES PARRANDAN

"Ihauteriak heldu dira!
Lurra esnarazteko momentua da!
Eragin zintzarriei joaldunak!
Izaki maltxurrak uxatu behar ditugu!
Erne, kotilungorriak datozela!
Animo Txatxoak, Ziripotek esan bezala erle bakarra oso txikia eta ahula da, baina erlauntza oso bat garaitezina izan daiteke. Harrapatu ditzagun Zaldiko eta Miel Otxin, Ferratzaileak lagunduko gaitu!"
"Bentades Parrandan" lelopean Euskal Herriko hainbat lekuetara bidaia egin dugu gaurko egun honetan. Urduritasuna, ezinegona, ilusioa, lotsa... gure neska-mutilengan sentimendu desberdinak borborrean sumatzen ditugu. Batzuk gradei begira egon dira uneoro, beste batzuk adi-adi ikuskizunaz gozatu dute, zenbaitek txano zein zintzarriekin arazoak izan dituzte, baina hala eta guztiz ere primerako arratsaldea igaro dugu. Baita zuek ere, ez al da hala?




Bentades Ikastetxeako web orrian bertan grabaturiko bideoak dituzue ikusgai eta baita DBH-koen argazkiak. Pazientzia apur bat badaukazue laister beste guztiak eskegiko dituzte.

Pentsa genuena baina ezezagunagoak dira gure aratustetako pertsonaiak, horrexegatik hemen  azalpentxoa daukazue, bertan Lantzeko ihauteriei buruzko ipuintxoa ikusi dezakezue.

Orain datorren urteko gaia pentsatzen hasi beharko gara...