2018-2019 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2018-2019 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019/06/21

BUKATU DA

Gezurra dirudi, baina ikasturte amaiera heldu da. Non gelditu dira iraileko larritasuna, negarrak, beldurrak... Ekaina heldu da eta kurtso hasierako bizipenak oroipen bezala gordeko ditugu. Orain deskantsatzeko momentua heldu da. Deskantsatu, disfrutatu eta jolastu!!! Indar berriztuta bueltatuko gara datorren ikasturtean Molirekin batera. 
Azkeneko hiruhilabete honetan egin ditugun ekintzen argazki eta bideo batzuk uzten dizkizuegu.

Ondo pasa!!!


Nuba, Maite eta Esti





2019/05/13

LIBURUTEGIRA BISITA

5 urteko geletako ikaslekin ostiral arratsaldean eskolako liburutegira joan ginen.

Bertan gure liburuzainak, Leirek, liburutegiaren funtzionamenduaren berri eman zigun: ordutegia, liburuak hartzeko jarraitu beharreko pausuak, liburuak zaintzaren garrantzia, e.a.

Aldez aurretik, eskulan gisa, gure "liburutegi karneta" egin genuen gelan. Ez da karnet ofiziala, baina Leirek badakienez ikasleei ilusioa egingo diela, gurasoek lagundurik doazen lehenengo egunean eramatea eskatu die



Orain zuen esku dago zerbitzu hau erabiltzea eta umeen irakurzaletasuna pizten laguntzea!

 

 


LIBURUTEGIKO SITEA

2019/05/08

NUBAREN GELAK JANTOKIRA!

Astelehenean Nubaren gelak jantokira jaitsi ginen goizeko 10:00k aldera. Bazkaria jateko goiz dela pentsatuko dozue... Baina ez ginen jaitsi bazkaria jateko asmoarekin baizik eta "fruta tailer" bat egiteko.
Bertan Alainen azalpenak izan genituen eta fruta desberdin batzuk erakutsi eta euren ezaugarri batzuk ere azaldu zizkigun. Bukatzeko "fruta pizza" prestatu zuten umeek, bakoitzak nahi izan zuen erara. Hemen bideo eta argazki batzuk uzten dizkizuegu. On egin!!!

2019/05/03

LIBURUTEGIKO LEHIAKETA

Hilabete honetan AFRIKA aukeratu da gai gisa.

Bertoko herri edo kulturaren bat aukeratu eta haren eskulan bat prestatu.

Beti bezala, hemen daukazue hilabete honetako esteka eta zalantzarik izanez gero, liburutegira joan lasai!!!

2019/04/30

ERREKAMARI

Jakin badakizue gure ikastetxeak "Eskola Jasangarria Ziurtagiria" jaso zuela iaz, ezta? Ba ziurtagiria mantentzeko lanean jarraituko dugu urtez urte.

Hala eta guztiz ere umeek bereganatzen dituzten ohiturak ziurtagiria bera baino askoz garrantzitsuagoak dira. Eta ohitura horiek lantzen gabiltza buru belarri haur hezkuntzan.

Oraingo honetan Eusko Jaurlaritza eta Udaletxearen eskutik Torrabillelara joan gara Erreka Mari txotxongilo ikuskizunaz gozatzera. 

Erreka Mari ezagutu dugu, Euskal Herriko azken lamia. Gizakion arduragabekeriek gure erreken bizitzaren galera dakarrela argi utzi digu Enkarnik bere txotxongiloez baliatuz.

Hemen dituzue argazkiak.


2019/04/11

2. HIRUHILABETEA BUKATU DA

Kaixo Familiak! Udaberria heldu da eta Aste Santua bueltan izanik, bigarren hiruhilekoa amaitzeko gero eta gutxiago falta da! 
Hori dela eta hemen txertatzen dizkizuegu zenbait irudi eta bideo, hemen lan da lan baina pozarren nola ibiltzen garen ikusteko!!!
Espero dugu zuen gustoko izatea!
HH3_Nubaren gelak


2019/04/09

ZINEMARA: GRUFALOA

Aurten ere Torrebillelara joango gara TINKO EUSKARA ELKARTEAK eskaini digun filma ikustera.   



Euskara bizitzako esparru guztietara zabaldu behar dugu, normalizatu behar dugu. Ezin dugu gure hizkuntza maite hau esparru akademikoan soilik erabili! Anima zaitezte seme-alabekin euskaraz egitera, naiz eta hasieran zaila irudituko zaizuen, zenbat eta gehiago egin are errazagoa izango da eta!



2019/04/08

2019/03/21

ZUHAITZAREN EGUNA

Gaur zuhaitzaren eguna ospatu dugu gure geletan. Zuhaitzen garrantziaz hitz egiten eman dugu goiza (adinaren arabera): airea garbitzen dutela, luiziak ekiditzen dituztela euren sustrai sendoekin, animalia askoren bizitokia direla, fruituak ematen dizkigutela, e.a. 

Azken finean, natura oso garrantzitsua dela eta berak zaintzen gaituen moduan guk zaindu beharko genukela.

Hemen dituzu ARGAZKIAK ikusgai.

2019/02/05

Errezeta txostenak martxan!

Nubaren gelako umeek, euren gogoko errezetekin, txostenak prestatu dituzte. Jadanik etxeetatik ari dira bidaiatzen. Sukaldaririk irtengo ote da?


2019/02/04

AGATE DEUNA 2019

Beste urtebetez hemen gaituzue haur hezkuntzako ikasleak Agate Deunaren bezperan kantu zaharra kantatzen.





Lan bikaina egin eta gero txokolatea hartu dugu. Ummm, bai goxoa!


Argazkiak

2019/01/26

Hamaiketako berezia Nubaren geletan


Imagen relacionada

Kaixo familiak!                           
Jakingo duzuen bezala elikagaien "munduan" murgilduta gaude eta horrekin batera errezetak lantzen hasi ginen astelehenean. Umeentzako interesgarria izango delakoan, errezeta errez batekin hamaiketako berezia prestatu dugu. Oso ondo pasatu dugu, batzuk prestakuntzan bakarrik hartu dute parte, ez dute probatu izan nahi. Beste batzuk buru belarri sartu dira lanean eta errezeta prestatu, jan eta errepikatu ere egin dute. On egin!!
Hemen dituzue argazki batzuk


2018/12/06

LIBURUTEGIKO LEHIAKETA

Liburutegiak web berria estreinatu du aurten.

Hilabetean behin lehiaketa bat antolatzen da eta ikasle guztiek parte hartu dezakete, bakoitzak bere adinera egokitutako lanak entregatuz.

Abenduko lehiaketaren nondik norakoan hurrengo esteka honetan topatuko dituzue:


Animatu parte hartzera eta zorte on!!!

2018/12/05

OLENTZEROREN LAGUNAK

Ikastetxeko berrietan irakur dezakezuenez Olentzeroren lagunak gurera etorri zaizkigu gaur.

Irakurri hemen gehiago!






2018/12/02

UDAZKENA LANTZEN 5 urteko gelan


Bai ba, udazkena heldu zen! Ze pozik ibili ginen Torrebillela parkean zehar hostoak batzen! Perretxikoren bat ikusteko aukera izan genuen! Eta makilekin jolasean ibili ginen baita ere, hori bai, minik hartu barik, e? Irakasle berriek lagundurik Arisen gelakideok goiz ederra pasa genuen parkean hara eta hona xomorrotxoak eta fruituak topa nahian. 

Bai hosto piloa! Gelan dana klasifikatu ondoren hurrengo ariketak egin ditugu.
  1. Konposizio bat egin eta hura kopiatzen saiatu.
  2. Hostoa ikustean zein animalia ikusten duzu?
  3. Mandala ere egiteko aukera izan dugu.
  4. Murala.

Maite dugu udazkena!!! Baina neguko elurraren esperoan gaude, jeje!


2018/11/30

URAREN TAILERRA

"Non dago ura gure planetan? Dena edangarria al da? Zer egin dezakegu guk ur baliogarri hori zaintzeko?"

Hauek eta antzeko galderei erantzun ematen laguntzeko Udaletxeko Agenda21 zerbitzuko Itziar gurera etorri zen asteartean.

Azalpen labur bat entzun eta pare bat bideo ikusi eta gero argi eduki genituen pare bat ideai:

  • Ez dugu ura alperrik galdu behar.
  • Dutxa hartzen saiatu behar gara bainua hartu ordez. Hori bai, baten batek ur gutxirekin bainatzen dela esan zigun (ea irakasleak berriro ez egiteko esango didan...).
  • Eskuak, hortz-haginak, platerak, e.a. garbitzerakoan txorrota zarratu egin behar dugu.
  • Garbigailua zein ontzi-garbigailua beterik daudenean jarri beharko genituzke, ez arinago.
Eta orain gure oka-jolasa prestatzeko gai garenez buru-belarri aritu gara uraren erabilera egoki eta desegokiak dituzten marrazkiak koloreztatzen, mozten eta oka panelan itsasten. Eta orain? Ba, jolastera!!!



2018/11/26

EUSKARAREN ASTEA


Ostiralean Euskaraldiari eta gaur goizean Euskararen asteari hasiera eman diogu Bentades Ikastetxean.

Matxin Pirata, gelaz-gela, bisita egiten etorri da. Bisitarekin batera bere marrazki batzuk banatu dizkigu eta aste honetan zehar, koloreztatu ondoren, etxera eramango ditugu zuei erakusteko.

MATXINEN BISITAREN BIDEOA daukazue ikusgai.

Txoritxu batek (akaso Olentzeroren Pintxoi txoriak?) esan digunez aste honetan LHko ikasleak euskal dantzatan arituko dira patio estalian, beharbada kuxkuxeatzen joango gara... Batek daki!

Geuk be jolasak ikasten gabiltza eta gure lagunei erakutsiko dizkiegu "Euskararen aste" honetan zehar.

Eta badakizue zer esan digun irakasleak? Ezetz igarri... Ba "Aho bizi" izan behar garela, bai eskola eta baita kalean ere. Eta gu aho bizi izateko hoberena dela zuek, gurasoak, aho bizi edo belarri prest izatea baita ere, zuek zarete gure eredu!

Euskararen aste hau abenduak 3an ospatuko dugun jaiarekin bukatuko dugu. Adi egon gure blogari bertan berriak idatziko ditugu eta!




2018/09/20

GURASO BILERA 2018

Gogoratu datorren astean ikasgelako batzarrak izango ditugula Areto Nagusian.


Adi, aurten ortudutegi aldaketa daukagu eta! Gure aurretik Lehen Hezkuntzako taldeak bilduko direnez euren batzarrak bukatu arte ezin izango gara Areto Nagusira sartu. Deialdia 17:15tarako egin da.
  • 3 urteko gelak: asteartea, hilak 25.
  • 4 urteko gelak: asteazkena, hilak 26.
  • 5 urteko gelak: osteguna, hilak 27.

Han elkar ikusiko dugu!