2015/10/29

4 URTE, UDAZKENA

4 urteko ikasleekin udazkena urtaroa landu dugu. Horretarako kalean batu dituzte zuhaitzen hosto zikuak. Gelan hormairudi bat prestatu dugu denon artean, non zuhaitzaren enborra argizariz margoztu dute eta bertan batutatuko hostoak itsatsi dituzte. Horrez gain, perretxikoz apaindu dugu. Sarrerako kristaleran daukazue maskotekin ikusgai.

Lan honen argazkiak hurrengo linkan daude: Udazkena Lantzen

2015/10/28

3 URTEKO GELA, EGOKITZAPENA

Guraso eta senideok,

Lehenengo eguneko negarrak, kezkak, tristurak atzean utzi ditugu eta orain eskolan gauza asko ikasteko prest gaude.

Lagun pilo gara eta hainbat gauza egiten ditugu egunean zehar.

Ze ondo egokitu gara gela berrira!!!

Noizean behin negar egingo dugu eta behar bada egun batzutan ez dugu eskolara etortzeko gogorik izango, baina hori normala da, nagusiek beti ez duzue nahi lanera joan, ezta??

Nagusi egiten ari gara, baina oraindik hiru urte baino ez ditugu (batzuk bi baino ez). Denbora behar dugu eta bakoitzak bere erritmoa izango du.

Zuek lasaitasunez hartu behar dituzue gure ardurak eta guztion artean gauza pilo bat egiteko gai izango gara.

Ekin eta animo!!



2015/10/05

ESKOLAKO LIBURUTEGIRA BISITALDIA

   Hontza eta Xaguak dira aurtengo gure bidelagunak eta beraiekin batera hilabete honetan zehar liburuak nondik datozen, imprimategi modernoa nork asmatu zuen eta liburutegien inguruan asko berba egin dugu klasean. Hitz egiteaz gain gure liburutegiko txartela propioa egin dugu baita ere!

   Eta ostiralean istorio guztiak, norbaitek aurkitu zain, ezkutuan dauden leku magiko batera joan gara: LIBURUTEGIRA. Bi gelak batera isil-isilik igo ditugu nagusien pisura joateko eskailerak (ikasle nagusiak lanean ari direla baitakigu). Liburutegian pertsona oso jator bat egon da gure zain: Leire, gure liburuzaina.

   Leireren eskutik liburutegiaren funtzionamendua errazago ulertu ahal izan dugu: zein motatako eta hizkuntzetako liburuak dauden bertan, pelikula gutxi dauden arren (haur hezkuntzako pisuan baititugu geuk gordeta) animaliei buruzko hainbat dokumental badirela, liburuak hartzeko Leireri baimena eskatu behar diogula, zenbait liburu ezin direla liburutegitik atera, eta atera daitezkenak 15 egunez gehienez etxean euki ditzazkegula (eta bitartean oso ondo zaindu behar ditugula), e.a.

   Benetan oso ondo porta garela bisitaldi honetan eta piloa gozatu dugu!!!


ZE ONDO AZALTZEN DUEN LEIREK!!!

HIZTEGIA, BAI POTOLOA!!!

ADI-ADI TXARTELA ESKUETAN.

BIDEOAK IKUSTEN.

2015/10/02

FRUTA EGUNA

Hasi ditugu urriarekin batera klaseak goiz eta arratsaldez, eta horrez gain "fruta eguna" ospatzen dugu Haur Hezkuntzan:

Gaur sagarraren eguna izan da.

3 urteko geletako ikasleentzako nobedadea izan den arren gustura ikusi ditut euren zatia jaten (eta baita errepikatzen ere!!!). Eta besteen artean baten bat etxetik "ama, nik ez dut sagarra jan nahi" esaten etorri den arren... orokorrean oso harrera ona izan du ekintza honek (ni neu alboko gelara joan naiz sagar gehiago eskatzera). Etxean halakoak jatea horrenbeste kostatzen zaien arren, askotan, eskolan albokoak ikustean hauek probatzera animatzen dira gure txikitsuak.

Jakin badakizuenez hamabostero ospatuko dugu fruta eguna, eta, horretarako, zuen partehartzea ezin bestekoa da.

Eskerrik asko.