Bai ba, udazkena heldu zen! Ze pozik ibili ginen Torrebillela parkean zehar hostoak batzen! Perretxikoren bat ikusteko aukera izan genuen! Eta makilekin jolasean ibili ginen baita ere, hori bai, minik hartu barik, e? Irakasle berriek lagundurik Arisen gelakideok goiz ederra pasa genuen parkean hara eta hona xomorrotxoak eta fruituak topa nahian.
Bai hosto piloa! Gelan dana klasifikatu ondoren hurrengo ariketak egin ditugu.
Konposizio bat egin eta hura kopiatzen saiatu.
Hostoa ikustean zein animalia ikusten duzu?
Mandala ere egiteko aukera izan dugu.
Murala.
Maite dugu udazkena!!! Baina neguko elurraren esperoan gaude, jeje!
Pertsona bakoitza mundu bat da, eta norberak mundua bere erara antzeman eta isladatzen du.
Hauxe frogatzeko urtarrilean Van Gogh-en Belez beteriko gari zelaia artelana lantzen hasi ginen, bertan ageri ziren koloreak aztertuz, bakoitzak ikusten zuena komentatuz, sentitzen zutena elkarbanatuz, e.a. Eta, Olentzeroren opariaz baliatuz, bakoitzak artelan honen bertsioa egin du, baten batek "arrainez beteriko akuarioa" margoztu digu.
Umeak oso harro egoten dira eurek egindako lanez, horregatik, gela
barruko erakusketa txikiak prestatu ditugu astero euren lanak denok ikusi ahal
izateko.