Loraldia proiektuan sartuta gaudela aprobetxatuz, benetako museoa zer den ikasteko asmoz, Guggenheim Bilbao Museoa ikustera joan gara Haur Hezkuntzako 5 urteko geletako ikasleekin.
Arteaz eta arkitekturaz mintzatzeaz aparte gelan landutako edukiak gogoratu ditugu baita ere. Adibidez: zuzenak eta kurbak, handia eta txikia, luzea eta laburra, koloreak, fenomeno atmosferikoak,…
Bisita arina izan arren primeran pasatu dugu.
Familian joaten eta bisita sakontzen animatuko al zarete?
Agenda 21 proiektuaren barne hainbat ekintza eroaten ditugu aurrera. Atzo, umeei asko gustatzen zaien bat izan dugu, TXOTXONGILOAK IKUSTERA JOAN GINEN!!
Argik mezu argia utzi zigun: lurra eta itsasoa zaintzea danon ardura da.
Jakin badakizue gure ikastetxeak "Eskola Jasangarria Ziurtagiria" jaso zuela iaz, ezta? Ba ziurtagiria mantentzeko lanean jarraituko dugu urtez urte.
Hala eta guztiz ere umeek bereganatzen dituzten ohiturak ziurtagiria bera baino askoz garrantzitsuagoak dira. Eta ohitura horiek lantzen gabiltza buru belarri haur hezkuntzan.
Oraingo honetan Eusko Jaurlaritza eta Udaletxearen eskutik Torrabillelara joan gara Erreka Mari txotxongilo ikuskizunaz gozatzera.
Erreka Mari ezagutu dugu, Euskal Herriko azken lamia. Gizakion arduragabekeriek gure erreken bizitzaren galera dakarrela argi utzi digu Enkarnik bere txotxongiloez baliatuz.
Euskara bizitzako esparru guztietara zabaldu behar dugu, normalizatu behar dugu. Ezin dugu gure hizkuntza maite hau esparru akademikoan soilik erabili! Anima zaitezte seme-alabekin euskaraz egitera, naiz eta hasieran zaila irudituko zaizuen, zenbat eta gehiago egin are errazagoa izango da eta!
Udaren ateetan gaude, gezurra dirudien arren: euri ta euri ari du gaur.
Halako egun bat izatearen beldurraz egon ginen Gorozikara txangoa egin genuenean. Baina, aurten zorionekoak izan gara. Euririk egin etzuenez eta lainotuta egon zenez paseoa lasai asko emateko aukera paregabea izan genuen.
3 urteko gelakoek leku berria aurkitu zuten, 5 urtekoetzat, berriz, agur esateko eguna izan zen. Bakoitzak bere nerbio, desira eta bildurrak (pertsona ausartek bildurrei aurre egiten ikasten dute!) motxilan sartu eta egun bereziari hasiera eman genion ferialean.
Animaliak ikusi, landarak landatu, apur bat sukaldatu... denetarik egin dugu aurten ere!
Aurten ere Torrebillelara joango gara TINKO EUSKARA ELKARTEAK eskaini digun filma ikustera. Asteartean joan zirenak aterkiekin joan behar izan ziren bitartean, astezkeneko taldeak lasai asko paseaoan joan ahal izan zuten.
Oraingo honetan iaz ikusitako "Koko dragoi txikia" filmaren jarraipena ikusteko aukera izango dugu, "Koko dragoi txikia 2".
Euskara bizitzako esparru guztietara zabaldu behar dugu, normalizatu behar dugu. Ezin dugu gure hizkuntza maite hau esparru akademikoan soilik erabili! Anima zaitezte seme-alabekin euskaraz egitera, naiz eta hasieran zaila irudituko zaizuen, zenbat eta gehiago egin are errazagoa izango da eta!
Gaur, euri artean joan etorria eginez, 4 eta 5 urteko ikasleek AZTERKOSTA programaren bidez, Enkarni Genuaren ITSAMINEZ antzezlana ikusteko aukera izan dugu. Bertan, kostaldeko ekosistemaren aldeko balore eta jarrerak landu ditugu.
Hona hemen laburpentxo bat:
Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina asko maite du. Zergatik? Haundia delako, ederra delako, opari asko ematen dizkigulako... Baina itsasoa arriskuan dago eta Ilargiak daki zergatik. Argik, Osaba Joxek emandako karakolaren laguntzarekin, itsasondoraino bidai luze bat egingo du zer gertatzen den jakiteko. Hor lagun pila bat egingo ditu: Pulpez olagarroa, sardinak, “joan eta galdetu” … Eta itsasoko lagunek duten arazo handia, konpontzen saiatuko da.
Hau da, txotxongilo mota ezberdinekin, diapositibak eta argi beltzaren bidez, Enkarni Genuak kontatu digun, musika eta kantaz jositako istorioa. Izugarri gustatu zaigu saioa eta primeran pasa dugu! Eta gogoratu: ITSASOA eta HONDARTZAK MAITE ETA ZAINDU BEHAR DITUGU!!!
Aurten ere A taldeakoak astelehenean eta B taldekoak asteartean, euriak lagunduta, Torrebillelara joan egin gara TINKO EUSKARA ELKARTEAK eskaini digun filma ikustera.
Oraingo honetan "Koko dragoi txikia" filma ikusteko aukera izan dugu.
Euskara bizitzako esparru guztietara zabaldu behar dugu, normalizatu behar dugu. Ezin dugu gure hizkuntza maite hau esparru akademikoan soilik erabili! Anima zaitezte seme-alabekin euskaraz egitera, naiz eta hasieran zaila irudituko zaizuen, zenbat eta gehiago egin are errazagoa izango da eta!
Ai ene! Bai urduri egon direla egun hauetan, hilabete osoan ez esatearren, gure txikitsuak. Jakin badakit bat baino gehiago gaur goizean goizetik gurasoen ohera hurbildu dena arin-arin prestatu eta autobusera ahalik azkarren joateko asmoz.
Baina eguna iritzi da iada!!! Saioak eman ditugu Gorozikakoa zein "Sardina bat" motatako abestiak lantzen autobus bidaia arinago pasatzeko, zorabiorik gabe alegia.
Talde majoa elkartu gara aterpetxeko frontoian. Begiraleak ezagutu ditugu, batzuk aurreko urteetatik gogoratzen ditugu. Txakurrak, katuak, oiloak,... zein taldetan dagokit?
Kosta zaigu ondo hastea, baina martxan gaude!!! Egun luzea daukagu aurretik. Bizipen ederrak izatea espero dugu.
Badakizue, buelta 16:30ak aldera izango da (trafikoaren araberakoa alegia).
Hurrengo egunetan zehar argazkiak publikatuko ditugu (gureak eta begiraleenak biltzen ditugunean).
Beste urte betez gure ikasleekin Torrebillelara joan egin gara euskarazko film bat ikustera.
Astelehenean A taldekoak joan egin dira eta asteartean B taldekoak.
Betiko moduan umeak oso formal ibili dira zinemarako bidean, bakoitza bere bikoteaz arduratuz inor gal ez dadin.
Aurtengo filmeko protagonistak plastilinaz egindako gizon bat eta bere behi hiztuna dira, "Prop eta Berta".
Orokorrean oso gustura ikusi dute filma ikasleek.
Esperientzi hau sendotu eta zuekin elkarbanatzeko asmoz umeek txosten bat eramango dute etxera, elkarrekin gozatu dezazuela espero dugu. Badaezpada ondorengo estekan sinopsia irakur dezakezue: SINOPSIA.
Azken aste hauetan Itsasminez ipuina lantzen ibili ondoren, gaur, 4 eta 5 urteko geletako ikasleekin Torrebillelara joan gara, Rosa Martinezen eskutik, txotxongilo ikuskizunaz gozatzera.
"Argi ikusiko dugu!" batek, "eta baita Pulpez ere" beste batek... "osaba Joxe handik egongo ote da?" "eta, nor da Argiren amatxo???" Ze urduri egon diren danak!
Zinema aretora sartu garenean danak txutxu-mutxuka hasi dira agertokiari begira. Zenbat gauza egon diren bertan!!! Arraroa egin zaie, bai, normalean hara filmak ikustera joaten garelako eta, orduan, eszenatokia hutsik egoten baitelako. Baina gaurkoan ez, gaurkoan itsasoan lan egiten duen Joxe urpekariaren zerikusia duen istorioa biziko dugu...
Ze ondo abestu duten sarrerako abestia!!! Batzuk etxean daukazue iada gelan landutako musikograma, beste batzuek gaur eramango duzue etxera umeekin abestu ahal izateko.
Obran zehar Argik umeei begiak itxiteko eskatu die eta ia denek kasu egin diote, eta zabaltzerakoan... "ahhhhhhhh!!!!" ozen bat entzun da ur azpiko mundu miresgarria ikusi dutenean.
Eta, nire ustez, gehien gustatu zaiena? Ba, Pulpez olagarroa. Fuerte-fuerte deitu behar izan diogu lo egon da eta...
Benetan ondo pasa dutela txotxongiloak ikusten. Eta ze formal joan diren bidetik. Errepikatzeko irrikitan gaude.
Asteburu ona pasa!
*Oharra: bideo-musikogramak egiteko erabilitako marrazkiak internetetik hartu ditugu, gero guk hitzak ipini eta montajea egin dugularik.
Nahiz eta eguzkia hodeien artetik bueltatzeko orduan irten den egun ederra pasa dugu Gorozikan.
Umeak primera ibili dira ogia, gailetak eta erroskilak egiten sukaldaritza tailerrean; ze jostagarria eskuekin orea manipulatzea! Kandela, txorimalo eta karpeta oso politak egin dituzte baita!
Ausartenak ere astotxoari azenario goxoak eman dizkiote jaten.
Bazkaltzeko orduan bai goxoak amatxu eta aitatxuren ogitartekoak!!! Eta patatak elkarbanatzen baditugu??? Are goxoago!!!
Eta autobusean bueltan danak erdi lo etorri dira (apur batzuk lo seko).
Orain asko deskantza eta pilak ondo kargatu bihar asko animatzeko! Ondo pasa asteburua eta aupa Athletic!!!
Gure hizkuntza bultzatzeko asmoz Euskeraren Normalkuntza Planaren ekintzen artean urtero urtero, kurtso hasierako batzarretan komentatu dizuegunez, Bentades Ikastetxeko ikasleak Torrebillelara joaten gara, Tinko Euskara Elkarteak antolaturik, euskarazko film bat ikustera.
Haur Hezkuntzako taldea bitan banatzen dugu beti ikuskizun honetara joateko, eta aurten ere horrela egin dugu, astelehenean talde bat eta asteartean beste bat joan egin gara.
"Pim eta Pom" izan da ikusi dugun filma. Umeak gustura joan dira bidean, bikoteka (5 urteko gelakoak oso garrantzitsu sentitu dira 3 urtekoak eskutik eramanez), eta aretoan oso ondo porta dira, adi adi pelikula ikusten.
Esperientzi hau sendotu eta zuekin elkarbanatzeko asmoz umeek txosten bat eramango dute etxera, elkarrekin gozatu dezazuela espero dugu. Badaezpada ondorengo estekan sinopsia irakur dezakezue: SINOPSIA.