2015/05/29

GOROZIKA

Nahiz eta eguzkia hodeien artetik bueltatzeko orduan irten den egun ederra pasa dugu Gorozikan.

Umeak primera ibili dira ogia, gailetak eta erroskilak egiten sukaldaritza tailerrean; ze jostagarria eskuekin orea manipulatzea! Kandela, txorimalo eta karpeta oso politak egin dituzte baita!

Ausartenak ere astotxoari azenario goxoak eman dizkiote jaten.

Bazkaltzeko orduan bai goxoak amatxu eta aitatxuren ogitartekoak!!! Eta patatak elkarbanatzen baditugu??? Are goxoago!!!


Eta autobusean bueltan danak erdi lo etorri dira (apur batzuk lo seko).

Orain asko deskantza eta pilak ondo kargatu bihar asko animatzeko! Ondo pasa asteburua eta aupa Athletic!!!



2015/05/27

AURTEN BAI!!!

      Ea ba egia den eta aurten kopa gurera ekartzen dugun!!!

   Gure partetik animo guztiak bidaltzen dizkiegu txuri-gorriei eta eurekin gaudela adierazteko ostiralean, Gorozikara joateko, umeei athleticeko kamisetak janztera animatzen zaituztegu (egun bereziak uniforme berezia eskatzen duelako).


Aupa mutilak!


2015/05/18

BAKIOKO UMEAK KANTETAN

  Gaur arratsaldean Bakioko Koroak emanaldi polita eskaini digu Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1go Zikloko ikasle eta irakasleei.

  Umeak oso ondo porta dira musikaz gozatuz.

  Eta azken abestian... SORPRESA!!! Eskolako neskatila bat, gure Malen, Koroko partaidea denez eurekin bat egitera gonbidatu dute. "Eneeee, hau looootsaaaa!!!" Pentsatu du, baina adoretsu lagun guztien aurrean ipini eta sano ondo abestu du.



   Artista batzuk zarete! 

2015/05/14

DINOSAURIOEN DESAGERPENA

Hirugarren hiruhilabete honetan, 5 urteko gelan "dinosauroak" ikusten ari gara. Noiz bizi izan ziren, zein motatakoak ziren, zer jaten zuten... eta baita nola edo zergatik desagertu ziren. Ikusi izan dugu hainbat teoria daudela. Ezagunena edo ikerlari gehienek sustatzen dutena, meteorito batek jota desagertu zirela da. Hala eta guztiz ere, beste teorien artean sumendi baten leherketa baten ondorioa izan zela ere uste da. Horrela, sumendi baten erupzioa zelan gertatzen den ikusi nahi izan dogu.





2015/05/09

ORTU/LORATEGI BERTIKALA

   Gaur ikastetxera joateko eta bertan Ortu/Lorategi Bertikala eraikitzeko aukera izan dugu. Guraso Elkarteak, Eskolako Agenda21 taldearen laguntzaz, antolaturiko ekintza izan da hau.

   Ikasleak ederto ibili dira lurra batetik bestera eramaten, lorontzien zulotxoetatik alanbreak sartzen, paleak prestatzen, hormak apaintzen, eta lorak landatzen, besteak beste. Haur Hezkuntzako hainbat ume ere ikusi ditut gaur patioan lan eta lan euren gurasoei laguntzen.

   Nahiz eta euri apur bat egin duen, goiz ederra pasa dugu, bai benetan! Ta oso polita geratu dela uste dut, orain danon artean zaindu beharko dugu denbora luzez iraun dezan.


















Hemen daukazue egun horretako bideoa:




2015/05/05

ZINEMA EUSKARAZ - TINKO

  Gure hizkuntza bultzatzeko asmoz Euskeraren Normalkuntza Planaren ekintzen artean urtero urtero, kurtso hasierako batzarretan komentatu dizuegunez, Bentades Ikastetxeko ikasleak Torrebillelara joaten gara, Tinko Euskara Elkarteak antolaturik, euskarazko film bat ikustera.

   Haur Hezkuntzako taldea bitan banatzen dugu beti ikuskizun honetara joateko, eta aurten ere horrela egin dugu, astelehenean talde bat eta asteartean beste bat joan egin gara.

  "Pim eta Pom" izan da ikusi dugun filma. Umeak gustura joan dira bidean, bikoteka (5 urteko gelakoak oso garrantzitsu sentitu dira 3 urtekoak eskutik eramanez), eta aretoan oso ondo porta dira, adi adi pelikula ikusten.

   Esperientzi hau sendotu eta zuekin elkarbanatzeko asmoz umeek txosten bat eramango dute etxera, elkarrekin gozatu dezazuela espero dugu. Badaezpada ondorengo estekan sinopsia irakur dezakezue: SINOPSIA.






2015/05/03

AMAREN EGUNA

   Amaren eguna ospatzen dugu gaur, eta horregatik zuen seme-alabak lan eta lan ibili dira zuentzako oparitxo bat prestatzen. Bakoitzak bere adinaren araberako lana egin du eta denak zuen gustokoak izatea espero dugu.

3 urteko gelakoek opari goxoa egin dute ama-alabek elkarbanatzeko.

4 urteko gelakoek argazki markoa egin dute.

5 urteko gelakoek kutxa polita egin dute.


 


   Eta bukatzeko interneten Gabi de la Mazak elkarbanatutako karaoke hau usten dizuet, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Amatxo abestia:




ZORIONAK MUNDUKO AMATXU GUZTIEI!!!