2017/11/24

EZ DA EZ!

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. 

"Ez da ez!" lelopean Bentades Ikastetxeko ikasle eta irakasleok ospakizun honekin bat egin nahi izan dugu.


Haur Hezkuntzako ikasleei "Derrigorrez, musurik ez" ipuina ipini diegu. Norberak erabakitzen du nori eta noiz eman zein jaso musuak. Zeuekin batera ikustea ere ez legoke txarto; askotan umeek ez diote amamari, osabari edota aita eta amari musu eman nahi eta guk barrutik pentsatzen dugu, "ai ene, umeak ez dio musu eman nahi, zer pentsako du???" Ba, ez da ezer gertatzen, umeak ez badio musu eman nahi, ez diezaiola eman. Bakoitzak bere gorputzaren jabe izan behar du, eta pertsona hori agurtzearekin nahiko izan beharko litzateke.

Horrekin batera gure borobilo moreak apaindu ditugu, talde bakoitzak bere erara:

  • Nubatarrek argizerekin koloreztatu dute.
  • Molitarrek tenpera gorria eta urdina nahastu dituzte pintzelekin koloreztatzeko.
  • Aristarrek argizeraz pinta ondoren txarol paperaz apaindu dituzte.

Hona hemen hainbat argazki:



 


































Eta hona hemen Kantu Kolore taldeak egindako abesti polit hau:





2017/11/16

Agenda 21

Lorategia berriztu dugu!

Gaur Aristarrek eskolako patioko lorategia berriztatzeko aukera izan dugu. Oso polita gelditu da!

Aukera baduzue, hurbildu zaitezte eskolara eta ikusi zuzenean!!

Bada ez bada bideo hau editatu dugu. Eskolako web orrian laister argazkiak ikusgai izango dituzue.

Asteburu ona izan!






2017/11/08

ITSASMINEZ 2017


Gaur, euri artean joan etorria eginez, 4 eta 5 urteko ikasleek AZTERKOSTA programaren bidez, Enkarni Genuaren ITSAMINEZ antzezlana ikusteko aukera izan dugu. Bertan, kostaldeko ekosistemaren aldeko balore eta jarrerak landu ditugu.

Hona hemen laburpentxo bat:

Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina  asko maite du. Zergatik? Haundia delako, ederra delako, opari asko ematen dizkigulako...  Baina itsasoa arriskuan dago eta Ilargiak daki zergatik. Argik, Osaba Joxek emandako karakolaren laguntzarekin, itsasondoraino bidai luze bat egingo du zer gertatzen den jakiteko. Hor lagun pila bat egingo ditu: Pulpez olagarroa, sardinak, “joan eta galdetu” … Eta itsasoko lagunek duten arazo handia, konpontzen saiatuko da.
Hau da, txotxongilo mota ezberdinekin, diapositibak eta argi beltzaren bidez, Enkarni Genuak kontatu digun, musika eta kantaz jositako istorioa.

Izugarri gustatu zaigu saioa eta primeran pasa dugu!


Eta gogoratu: ITSASOA eta HONDARTZAK MAITE ETA ZAINDU BEHAR DITUGU!!!