2021-2022 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2021-2022 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2022/04/10

22. KORRIKA


 

Pandemiak eragindako murrizketak direla eta urtebete itxaron behar izan dugu 22. Korrika ospatu ahal izateko.

 Aurten Korrika eguerdian pasatu da Mungiatik eta LH5. mailatik aurrerako ikasleek bertan parte hartzeko aukera izan dute. Txikienek ordea eskolan Korrika egiteko aukera izan dugu.

 Protokolo guztiei jarraituz, ikasturteko burbuilak mantenduz, kalejira batekin hasiera eman diogu gure jaiari. Maila bakoitzak korrika egin du besteek animatu bitartean. Eta jolastoki guztiak guretzako bakarrik izan direla aprobetxatuz Haur Hezkuntza 2. zikloko ikasle guztiak batera korrika egitea erabaki dugu, mailaka tarteak zainduz.

 Primerako eguna izan da Haur Hezkuntzako ikasle zein irakasleentzako.

 Arratsaldez Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda izan da. Mailaka korrika egin dute HHko ikasleek animatu bitartean. Ondoren danak batera HITZEKIN kantaren koreografia dantzatu dugu.

 Bukatzeko egunaren ebaluaketa egin dugu patioan. "Zer da egun honetan gehien gustatu zaizuna?" galdetu diegu eta korrika egitea, petoak janztea eta neba-arrebak ikustea bezalako erantzunak eman dituzte.

 Bentades ikastetxeko instragramean eskola mailako bideotxo bat ikusgai daukazue, eta hementxe Haur Hezkuntza 2. ziklokoek prestaturiko bideotxoa. Zuen gustoko izatea espero dugu.




"Euskara ez da daukagun zerbait,

garen zerbait baizik"

Karmele Jaio


2022/03/15

GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA

Loraldia proiektuan sartuta gaudela aprobetxatuz, benetako museoa zer den ikasteko asmoz, Guggenheim Bilbao Museoa ikustera joan gara Haur Hezkuntzako 5 urteko geletako ikasleekin. Arteaz eta arkitekturaz mintzatzeaz aparte gelan landutako edukiak gogoratu ditugu baita ere. Adibidez: zuzenak eta kurbak, handia eta txikia, luzea eta laburra, koloreak, fenomeno atmosferikoak,… 
Bisita arina izan arren primeran pasatu dugu.

Familian joaten eta bisita sakontzen animatuko al zarete?


Hemen argazki guztiak ikusgai dituzue.




2021/11/09

NEXT ROBOTAREKIN IKASTEN!

 



Next Robotaren eskutik piloa ikasten ari gara! Etxeko txokoak eta bertan egiten diren ekintzak bereiztea, horrenbeste kostatzen zaigun eskuma eta ezkerra desberdintzen hastea, aurrera eta atzera joatearen arteko dezberdintasuna, txandak errespetatzea, lagunen lana baloratzea...

Jolasten naizelako ikasten dut!