Ihauteriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ihauteriak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2018/02/12

BENTADES HISTORIAN

Beste urtebetez hemen ditugu ihauteriak! Aste honetan karetak egin eta aurpegiak margoztu ditugu (ikasleek ere guri margoztu dizkigute, kar-kar!), entsaioak egin ditugu eta, azkenean, irrikaz itxarondako eguna heldu da iada! 



"Bentades Historian..." lemapean gure mozorroak prestatu izan ditugu, ziklo bakoitzari aro bat dagokiolarik. HH 2. ziklokoei Industri Iraultzaz mozorrotzea egokitu zaigu. “Industri Iraultza! Aro iluna izan zen, zelan lortuko dugu umeentzako erakargarria izatea?” Hementxe hasi ziren gure buruhausteak:

- Eta trena egiten badugu?
- Baina trena, zelakoa?
- Kutxekin.
- Bai, baina sartu eta ateratzeko zaila izango da…
- Santxeskiak ipiniko dizkiogu azpian, neska!!!
-… 

Eta apurka-apurka ideaiak sortzen hasi ziren. 

Irakasle gela telaz (eta trenaz) bete genuen eta mozorroei forma ematen hasi ginen. 

Gero beste galdera bat egin genion geure buruei, zelan irakatsiko diegu gure ikasleei horrelako gaia? Ta beno, lortu genuen, ikasleei esan genienean aro hartako umeek eskolara joan beharrean lan eta lan ibiltzen zirela, batzutan jateko ogi apur batzuen truke, eta askotan lurrean lo egin behar zutela, zur eta lur geratu ziren denak. Honek ume eta nerabeen eskubideetaz hitz egiteko aukera eman zigun baita ere. Eta azken irakaspena: olentzerok edota errege magoek ekartzen duten ikatza makinak mugitzeko ere balio du. Bai, lurrun makina ikatza errez mugitzen da. Horregatik batzuk ikatza eramango dute, beste zenbait garbitzaileak (tximiniena, arropana, zapatena,...) izango dira, jostunak, egunkari banatzaile, haurtzainak beste batzuk. Eta gure txikitxuak aberatsak izango dira eta Bentades News-ek argitaratu duenez bidaiarien lehenengo trenean bidaia egiteko aukera izango dute.






HEMEN "making of"-aren argazki batzuk ikusgai!

Eta HEMEN ikuskizunaren bideoak!

Ondoren HH-koak agertzen garen minututik aurrera:




Gozatu karnabalaz!!!


ESKERRIK ASKO ITZI, AMAIA, ASIER ETA DBH 3 ETA 4. MAILAKO BOLONDRESEI!

2017/03/01

BENTADES PARRANDAN

"Ihauteriak heldu dira!
Lurra esnarazteko momentua da!
Eragin zintzarriei joaldunak!
Izaki maltxurrak uxatu behar ditugu!
Erne, kotilungorriak datozela!
Animo Txatxoak, Ziripotek esan bezala erle bakarra oso txikia eta ahula da, baina erlauntza oso bat garaitezina izan daiteke. Harrapatu ditzagun Zaldiko eta Miel Otxin, Ferratzaileak lagunduko gaitu!"
"Bentades Parrandan" lelopean Euskal Herriko hainbat lekuetara bidaia egin dugu gaurko egun honetan. Urduritasuna, ezinegona, ilusioa, lotsa... gure neska-mutilengan sentimendu desberdinak borborrean sumatzen ditugu. Batzuk gradei begira egon dira uneoro, beste batzuk adi-adi ikuskizunaz gozatu dute, zenbaitek txano zein zintzarriekin arazoak izan dituzte, baina hala eta guztiz ere primerako arratsaldea igaro dugu. Baita zuek ere, ez al da hala?




Bentades Ikastetxeako web orrian bertan grabaturiko bideoak dituzue ikusgai eta baita DBH-koen argazkiak. Pazientzia apur bat badaukazue laister beste guztiak eskegiko dituzte.

Pentsa genuena baina ezezagunagoak dira gure aratustetako pertsonaiak, horrexegatik hemen  azalpentxoa daukazue, bertan Lantzeko ihauteriei buruzko ipuintxoa ikusi dezakezue.

Orain datorren urteko gaia pentsatzen hasi beharko gara...


2016/02/11

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK IKUSGAI

Eskolako webgunean dituzue ikusgai Agate Deuna (SANTA AGEDA HH 2016) eta Inauterien argazkiak (INAUTERIAK LH 2016) eta bideoak (INAUTERIAK 2016 HH - LH 1go eta 2 zikloa).

2016/02/05

INAUTERIAK 2016

"Hemen ditugu inauteriak
ez al da garai polita,
aurkitzen gara umore onez
ta irribarrez josita.
Alda gaitezke denok itxuraz
arropa zaharrak utzita,
eta inork ez ezagutzeko
denok mozorroz jantzita."

Ba bai, hemen ditugu inauteriak! Txoratzeko moduko aste hau pasa dugu iada. Umeak urduri egon dira, entseguz entsegu ibili gara, Santa Ageda, karnabalak...

Aurpegiak margoztu ditugu baita ere. Begira ze guapo:
Eta, azkenean, lan guztiaren emaitza ikusteko aukera izan duzue. Gozatu al duzue?

Eskerrik asko etortzeagatik. Asteburu luze hau ondo igaro dezazuela espero dugu.


 
GORA KARNABALAK!


* Eskerrik asko DBH 3. mailako ikasleei eta Eneritzi egin dizkiguten etxe politengatik. 

** Egun hauetan zehar argazkiak igoko ditugu, bai hona, baita eskolako web orrialdera ere. Adi bili!

2015/07/22

IHAUTERIAK 2014-2015 -- Editatua

"Gu sorginak gara
festa ta algara
suaren inguruan
akelarrea dantzan"

 Takolo, Pirritx eta Porrotx. Poxpolin Marisorgin. 2003



   Ba bai, aurten sorginaz eta aztiaz mozorrotu gara karnabal eguna ospatzeko.

  Mozorroak eta dantza prestatzen hasi ginenean ikasle apur batzuk bildurtuta egon ziren ("andereino, ez hurbildu", "ez egin horrela barre", e.a.) baina entsailoak gora entsailoak behera sentimendu hori pozean transformatu dugu, gaitzerdi!

   Urduri egon dira kalejira prestatzen, aitatxo eta amatxo begira egongo direla, keak ea ipurdia erreko ote dien, txalaparta nork joko duen... (Ez ziren egongo ba, geu be nerbioak jota geunden eta!!!). Hala eta guztiz ere oso gustura lan egin dugu. Eta lan guzti horren emaitza zuen gustokoa izatea espero dugu.

   Umeekin akelarrean egon garenez ezin izan dizkiegu Haur Hezkuntzatik nahi izandako argazki mordoa atera. Hala eta guztiz ere Marijosek lan bikaina egin du grabaketa egiten eta ondorengo estekan Bentadesko bideo ofiziala ikus dezakezue.

   
   Ez nuke sarrera hau bukatu nahi lagundu gaituzten guztiei eskerrak eman barik:
  • Adarra jotzen: Julen, Peio eta Ander.
  • Txalapartan: Beñat eta Aitor.
  • Kalejiran laguntzen: Itzi eta Amaia.
  • Lapikoak egiten eta umeak jantzi eta entretenitzen: DBHko ikasleak.