Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da.
"Ez da ez!" lelopean Bentades Ikastetxeko ikasle eta irakasleok ospakizun honekin bat egin nahi izan dugu.
Haur Hezkuntzako ikasleei "Derrigorrez, musurik ez" ipuina ipini diegu. Norberak erabakitzen du nori eta noiz eman zein jaso musuak. Zeuekin batera ikustea ere ez legoke txarto; askotan umeek ez diote amamari, osabari edota aita eta amari musu eman nahi eta guk barrutik pentsatzen dugu, "ai ene, umeak ez dio musu eman nahi, zer pentsako du???" Ba, ez da ezer gertatzen, umeak ez badio musu eman nahi, ez diezaiola eman. Bakoitzak bere gorputzaren jabe izan behar du, eta pertsona hori agurtzearekin nahiko izan beharko litzateke.
Horrekin batera gure borobilo moreak apaindu ditugu, talde bakoitzak bere erara:
Hona hemen hainbat argazki:
Horrekin batera gure borobilo moreak apaindu ditugu, talde bakoitzak bere erara:
- Nubatarrek argizerekin koloreztatu dute.
- Molitarrek tenpera gorria eta urdina nahastu dituzte pintzelekin koloreztatzeko.
- Aristarrek argizeraz pinta ondoren txarol paperaz apaindu dituzte.
Hona hemen hainbat argazki:




















iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina