Bentades Ikastetxeak web orrialde barria estreinatzen du gaur, erakargarriagoa, dinamikoagoa, intuitiboagoa eta zuen partehartzea erraztuko duena. Berau ikustera animatzen zaituztegu.
"Zer da airea? Nondik dator? Nora sartzen dugu arnasa hartzean? Janaria leku berdinera al doa?" Hauek izan dira buruan bueltaka izan ditugun galderak.
Oporretatik bueltan puxikekin jolasean ibili gara. Lehenengo hipotesiak egin ditugu: "Nora joango da puztutako puxika bat batean askatuz gero? Buelta asko emango dituela badakigu, baina zein izango da hasierako norantza?" Danatarik entzun dugun arren ia haur gehienek asmatu egin dute: zuloa ez duen alderantza! Zelako ikasle azkarrak ditugun!
Eta behin teoria landu eta gero, bakoitza bere puxikarekin jolasean ibili da puztu eta askatuz behin eta berriro. Egia esan baten bati puxika puztea kosta egin zaio, ai ene!
Bukatzeko, hurrengo egun batean, puxika lasterketak egin ditugu, A taldea B taldearen kontra. Primeran pasa dute, batzuk triste samar geratu diren arren euren kohetea geldi geratzen dela ikustean... baina beno, beti ez dugu irabazi egingo ezta? Azken emaitza??? Barrea eta umore ona garaileak izan dira.