2018/05/07
MAIATZEKO LEHIAKETA GURE LIBURUTEGIAN
Maiatzeko lehiaketan bi gai ezberdin proposatuko dira. Alde batetk, HH eta LHko 1go ziklokoek aukeratzen duten pelikula baten pertsonaiaren MARRAZKI BAT egin behar dute. Bestetik, LHko gainontzekoek eta DBHkoek MOSAIKOZ eginiko pertsonai bat asmatuko dute eta haren deskribapena egiten saiatu behar dira.
Informazio guztia liburutegiko esteka honetan aurkituko duzue.
https://bentadesliburutegia.blogspot.com.es/
Animatu parte hartzera!
2018/05/03
BATZAR DEIALDIA
Datorren astean zehar kurtsoko bilerak izango ditugu. Guztiak areto nagusian izango dira 16:05ak aldera (gurasoak igo baino arinago umeak geletatik irten behar direlako) ondorengo hurrenkeran:
- 5 urteko gelak asteartean, maiatzak 8.
- 4 urteko gelak asteazkenean, maiatzak 9.
- 3 urteko gelak ostegunean, maiatzak 10.
Garaiz etorri batzarretara, mesedez.
2018/04/28
HERRI SALTARIA
Molirekin batera munduan barrena gabiltza kurtso honetan. Japonia eta Mexiko bisitatu eta gero Kenyaren txanda heldu da.
Kenyako Masaien bomak ikusteko aukera izan dugu, ba al zenekien euren etxolak egiteko, manyattak eraikitzeko, adarrak, belarrak eta behi gorotzak erabiltzen dituztela?
Bi gelen artean Kenyako sabanaren hormirudi erraldoi bat egin dugu gehien gustatzen zaizkigun animaliekin, beno, krokodriloa faltan bota du baten batek. Baobab zuhaitza ere margotu dugu, jeje, zuhaitz hauek hankaz gora daude, badirudi sustraiak hostoetan dituztela.
Eta gaiarekin bukatzeko Eli masaia bere armak eta artelanak erakustera etorri da gelara eta denak elkarrekin dantzat aritu gara. Oso dibertigarria izan da.
Hurrengo batean beste kontinente batera joango gara!
Argazkiak eta bideoak hemen.
2018/04/25
Liburuaren eguna
Aurten ere Haur Hezkuntzako ikasleekin liburutegira joan gara liburuaren eguna ospatzera.
Ederto pasa dugu!
2018/04/23
URAREN TAILERRA
Gaur, baita ere, Tokiko Agenda 21 eko Itziar gure eskolara etorri egin da 5 urteko geletan "Urari buruzko kontzientziazio tailerra" dinamizatzeko asmoz.
Tailerraren helburuak ondorengo hauek izan dira:
- Ume-umetatik hasita ur kontsumoa gutxitzeko ohiturak bultzatu.
- Daukagun ura behar bezala erabiltzean guztion parte-hartzeak duen garrantzia erakutsi.
- Urak duen garrantzia ulertu eta bere erabilera ona ikasi.
50 minututako saio hauetan (bat gela bakoitzean), lehenengo eta behin, uraren erabilera egoki eta okerrari buruzko azalpena eta bideotxoa jaso ondoren umeek, taldeka, Uraren antzararen jolasa prestatu dute. Jolasa egiteko artaziak, kola, margoak eta berziklaturiko materialak erabili dituzte, kartoiak, botila tapoiak, e.a. "Ene, jolasak ez ditugu zertan beti erosi behar! Guk geuk egin ditzazkegu!"
Saioa bukatzeko jolasean aritu gara, eta jolasarekin batera beste hainbat gauza landu izan ditugu, hala nola, txandak errespetatzea frustazioa, besteekiko errespetua, zenbaketa, kooperazioa, sormena, e.a.
4 urteko gelakoek esan duten moduan balorazioa positiboa denez errepikatzeko gogoz geratzen gara!
Aste ederra izan.
HEMEN argazkiak.
HONDAKINEN TAILERRA
Azken urteetan, Mungian gaikako bilketa bultzatzeko kanpaina ezberdinak gauzatzen ari dira. Kanpaia hauen artean asteazkenean, apirilak 18, 4 urteko geletako ikasleek aurrera eraman zuten tailerra koka genezake.
Ondorengo helburuak lantzeko asmoz, Tokiko Agenda 21etik, Itziar gure ikasgeletara etorri egin zen:
- Ume-umetatik hasita birziklatzeko ohiturak bultzatzea.
- Hondakinak gaika biltzeko orduan guztion parte-hartzearen garrantziaz ohartzea.
- Mungian ditugun hondakin edukiontzi ezberdinen koloreak bereiztea (eskolan erabiltzen ditugun horia eta urdinaz gain berdea ere existitzen delaz ohartzea).
- Edukiontzi bakoitzaren kolorea zein hondakin motari dagokion ikastea.
HEMEN argazkiak.
2018/04/10
APIRILEKO LEHIAKETA
Hilabete berriagaz batera lehiaketa berria daukagu martxan gure liburutegian!!!
https://bentadesliburutegia.blogspot.com.es/2018/04/apirilaren-lehiaketa.html
Ea eguzki sistema politak ikustko aukerarik daukagun!
Zorte on danori!
https://bentadesliburutegia.blogspot.com.es/2018/04/apirilaren-lehiaketa.html
Ea eguzki sistema politak ikustko aukerarik daukagun!
Zorte on danori!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





