Gaur, baita ere, Tokiko Agenda 21 eko Itziar gure eskolara etorri egin da 5 urteko geletan "Urari buruzko kontzientziazio tailerra" dinamizatzeko asmoz.
Tailerraren helburuak ondorengo hauek izan dira:
- Ume-umetatik hasita ur kontsumoa gutxitzeko ohiturak bultzatu.
- Daukagun ura behar bezala erabiltzean guztion parte-hartzeak duen garrantzia erakutsi.
- Urak duen garrantzia ulertu eta bere erabilera ona ikasi.
50 minututako saio hauetan (bat gela bakoitzean), lehenengo eta behin, uraren erabilera egoki eta okerrari buruzko azalpena eta bideotxoa jaso ondoren umeek, taldeka, Uraren antzararen jolasa prestatu dute. Jolasa egiteko artaziak, kola, margoak eta berziklaturiko materialak erabili dituzte, kartoiak, botila tapoiak, e.a. "Ene, jolasak ez ditugu zertan beti erosi behar! Guk geuk egin ditzazkegu!"
Saioa bukatzeko jolasean aritu gara, eta jolasarekin batera beste hainbat gauza landu izan ditugu, hala nola, txandak errespetatzea frustazioa, besteekiko errespetua, zenbaketa, kooperazioa, sormena, e.a.
4 urteko gelakoek esan duten moduan balorazioa positiboa denez errepikatzeko gogoz geratzen gara!
Aste ederra izan.
HEMEN argazkiak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina