2017/02/23

FRUTA BROTXETAK 3 URTEKO GELETAN

Oraingo honetan 3 urteko geletako ikasleak sukaldari lanetan aritu dira: FRUTA BROTXETAK prestatu ditugu!!!

Bi gelak batera jantokira jeitsi eta mahai luze batean eseri gara. Ondoren gela bakoitzeko ordezkari batek frutak garbitu ditu.

Asko garenez ezin izan dugu danok gauza guztiak egin, horregatik batzuk platanoak eta mandarinak eskuz zuritu dituzten bitartean, beste batzuk azal-kentzekoaz baliatuz, irakasleon laguntzaz, sagarrak eta madariak prestatu ditugu.

Platanoak moztea eta mandarin-atalak banatzea oso erraza izan da. Sagarra mozteko tramankulua asko gustatu zaie, sagarra gainean ipini eta indar apur bat eginez guztiz zatituta geratu da!!! Magia!!!
Zailagoa izan da gero zatitxo txikiagoak egitea, batzuk aiztoen beldur izan dira, baina irakasleon eskuen laguntzagaz ti-ta prestatu dugu dena. Zorionez praktiketako mutil jatorra daukagu HH3B gelan eta esku gehiago izan ditugu lan egiteko!

Gaur konprobatu dugu nortzuk laguntzen duten etxean sukaldean eta nortzuk ez (karkarkar!).

Eta bukatzeko frutak plateretan banatu eta mahai guztian zehar ipini ditugu.

Gelan jorratzen ari garen gaia basamortua izanik, eta han palmondoak daudela landu dugunez, aukera ezin hobea suertatu zaigu fruitu ezezagun hau gugana hurbiltzeko. Ume bakoitzari makiltxo bana eman diogu datil zati bategaz eta gero norberak mahaian egon diren frutak makiltxoan sartu behar izan ditu gustoko brotxeta egin arte.

Eta hau da hurrengo bideoan ikusgai daukazuena. Logikoki zuritze eta mozte prozesuaren argazkirik eztaukagu umeei laguntzen egon baikara, baina beno, zeozertxo ikus dezakezue hemen. Zuen gustokoa izatea espero dugu.

2016/12/23

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON

Espero dugu gure ikuskizunaz goxatu izatea. Orain bi astez agur esateko momentua heldu zaigu. Pilak kargeta urtarrilaren 9an elkar ikusiko dugu barriro be.

Gabon zoriontsuak izatea espero dugu.

Musu erraldoia.


2016/12/22

ZORIONAK!!!

Pasadan egunean idatzi genuen Gabonak heldu direla, ta bai,  hemen daude iada.

Atzo gure neska-mutilak poz-pozik joan ziren etxera beraiek egindako gabonetako apaingarriekin (badakit apaingarriren batek bidean istriputxoren bat jasan zuela, baina ez dago kolak edota zeloak konpontzen ez duenik maitasunarekin egiten denean!)

3 URTE
4 URTE
5 URTE



Gaur karpeta barruan hilabete hauetan zehar egindako lanak eramango dituzte etxera zuekin berrikusteko asmoz; "Amatxo, begira ze polita egin dudan hau!" esango dizuete harrotasunez.

Ba bai, lan asko egin dute hiruhilabete honetan. Eta nekatuta daude. Baina bihar azken ahalegina egingo dugu goiz jaikitzeko eta eskolara etortzeko. Zihurrenik asko be etzaie kostako biharkoa egun berezia baita: OLENTZERO dator gurera!!!

Eta Olentzerori harrera egiteko pintto-pintto etorri beharko gara baserritar jantzita (mesedez, ahaztu abarkak etxean, ados? jejeje) ilusio handiz prestatu dugun abestia berari eta zuoi, gurasoei, kantatzera. Badakit gure patioko akustika ez dela munduko hoberena, baina ahal dugun hoberen egingo dugu.

Gero txokolate beroa bizkotxoekin jango ditugu, gurasoak be gonbidatuta zaudete. Baina, mesedez, ez etorri denak jantokiko kristaletara gu ikustera. Batzuk apur bat triste sentitu daitezke aita, ama, amama edo laguna kanpoan begira ikustean eta beragana gero (noiz izango ote da hori??) joango dela jakitean.

Beraz, ahal duena, etor dadila gurekin bihar 10:00tan hasten dugun GABON JAIA ospatzera.

Gabon Zoriontsuak izan eta ezin hobeto hasi 2017. urtea.

Musu piloa.

2016/12/19

UNIBERTSOA EZAGUTZEN IBILI GARA

5 urteko ikasleek espazioa, planetak, izarrak, astroak, .... ikasten ibili dira.
Ikusi taldeka egin dituzten lanak. Ze gai interesgarria izan dan oraingoan!!



Klaseko marrazkiak



Umeak oso harro egoten dira eurek egindako lanez, horregatik, gela barruko erakusketa txikiak prestatu ditugu astero euren lanak denok ikusi ahal izateko.


Hemen dituzue argazki batzuk:


GABONAK



Gabonak heldu dira Bentadeseko geletara, horren ondorioz udazkeneko muralak eta zuhaitzak gabonetako apaingarriekin bete dituzte umeek.


Hemen dituzue argazki batzuk:



2016/12/05

EUSKARAREN EGUNA 2016

Ze ondo pasa genuen ostiralean Euskararen Eguna ospatzen: abesten, txistorra jaten, aurpegian euskararen txantxangorria margozten, muralak egiten,... Begira, begira:


Ondorengo estekan web ofizialean idatzitakoa irakur dezakezue:


Hau da gure txantxangorrien abestia: