2016/12/22

ZORIONAK!!!

Pasadan egunean idatzi genuen Gabonak heldu direla, ta bai,  hemen daude iada.

Atzo gure neska-mutilak poz-pozik joan ziren etxera beraiek egindako gabonetako apaingarriekin (badakit apaingarriren batek bidean istriputxoren bat jasan zuela, baina ez dago kolak edota zeloak konpontzen ez duenik maitasunarekin egiten denean!)

3 URTE
4 URTE
5 URTE



Gaur karpeta barruan hilabete hauetan zehar egindako lanak eramango dituzte etxera zuekin berrikusteko asmoz; "Amatxo, begira ze polita egin dudan hau!" esango dizuete harrotasunez.

Ba bai, lan asko egin dute hiruhilabete honetan. Eta nekatuta daude. Baina bihar azken ahalegina egingo dugu goiz jaikitzeko eta eskolara etortzeko. Zihurrenik asko be etzaie kostako biharkoa egun berezia baita: OLENTZERO dator gurera!!!

Eta Olentzerori harrera egiteko pintto-pintto etorri beharko gara baserritar jantzita (mesedez, ahaztu abarkak etxean, ados? jejeje) ilusio handiz prestatu dugun abestia berari eta zuoi, gurasoei, kantatzera. Badakit gure patioko akustika ez dela munduko hoberena, baina ahal dugun hoberen egingo dugu.

Gero txokolate beroa bizkotxoekin jango ditugu, gurasoak be gonbidatuta zaudete. Baina, mesedez, ez etorri denak jantokiko kristaletara gu ikustera. Batzuk apur bat triste sentitu daitezke aita, ama, amama edo laguna kanpoan begira ikustean eta beragana gero (noiz izango ote da hori??) joango dela jakitean.

Beraz, ahal duena, etor dadila gurekin bihar 10:00tan hasten dugun GABON JAIA ospatzera.

Gabon Zoriontsuak izan eta ezin hobeto hasi 2017. urtea.

Musu piloa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina