2015/12/19

GABONAK 2015

Beno ba, hiruhilabetea bukatzear dago, horrenbeste egun jolasean, lanean, ikasten egon eta gero, deskantsatzeko garaia heldu da. Ze pozik joan diren danak etxera eurek egindako gabonetako apaingarriekin!!!
   
       
3 URTE -AZALA
3 URTE - BARRUKOA



           
4 URTE
5 URTE

Baina oporrak hartu aurretik oso egun berezia bizi behar dugu oraindik ere:

GABONETAKO JAIA

Ikasleak zirrara handiz egun hau itxaroten ari dira, Olentzerori (eta zuoi) abesteko kantak prest dauzkagu (badakizue batzuk abestu beharrean inguruan gertatzen ari denari begira egongo direla, beste apur batzuk izutu daitezke Olentzero ikustean, eta bataren bat dantza eta dantza ibiliko da ezin izango duelako urduritasunaren urduriaz geldi egon).

Ahalik hoberen irtetzea espero dugu!

Asteartean umeak baserritarrez jantzita ekarri eskolara (komenigarria litzateke abarkarik ez janztea kordelak behin eta berriro askatzen direlako). Goizeko 10etan ospakizunari hasiera emango diogu eta bertan ikusi nahi zaituztegu.

Bi gauzatxo gogoratu behar dizkizuegu:
* Arratsaldez ez da klaserik egongo.
* Argazkiak ateratzeaz eskolako langileak arduratuko dira gero gure webgune eta blogetan ikusgai ipiniz.


Ba asteartean nahiko lanpetuta egongo garenez gaur agurtzen gara ofizialki.
Gabon zoriontsuak eta Urte Berri bikaina opa dizuegu

Patxo bana.

Haur Hezkuntzako irakasleak


* ARGAZKIAK

2015/12/15

IBAIALDE TXIKI 5 URTEKO GELAN

Hiruhilabete honetan zehar Agenda21eko "AZTERTU" programaren barruan, Eusko Jaurlaritzak zabaldutako "Ibaialde Txiki"  materialaz baliaturik, ibaiak aztertzen egon gara.

Haltzak lagungurik inguruarekiko jakin mina eta interesa pizten saiatu gara, gizakion ekintzak duen eragin negatiboa nahiz positiboa antzemateko gaitasuna sortu  nahi izan dugu, ibaien ezaugarriak eta berauek osatzen duten elementuak ezagutu ditugu, e.a.

Ekintzen artean gehien gustatu izan zaiena puzzle erraldoia izan da. Piezak taldeka ipini ditugu eta gero bakoitzak ibaiaren paisaiaren gainean egokitu zaion irudia ipini du: loreak, animaliak, zubia, txalupa, zaztarrontzia, zaborrak, e.a. Ikusi, ikusi:



2015/12/03

OLENTZERO BADATOR

HH 4 eta 5 eta LH-ko 1go zikloklo ikasleak Landetxo Goikoan bizi diren izaki magikoen bisita izan dute gaur arratsaldean.

Tartatalo, Mari Domingi eta Mari Teiletakok Olentzerori idazteko gutunak banatu dituzte.

Apur batzuk sustoa hartu dute Tartalo handi-handia ikustean, baina Mari Teiletakorengana hurbiltzen ausartu dira.

Abenduan gaude iada, eta gero eta hurbilago ditugu gabonak, tik-tak, gogoratzen dizuegu klaseko azken egunean, 22an, jaialdia ospatuko dugula.






EUSKARAREN EGUNA


Gaur sekulako eguna pasa dugu Bentades Ikastetxean Euskararen eguna ospatzen.

Hurrengo egunetan zehar EUSKARAREN BLOGAN irakurri eta ikusi ahal izango duzue.

Baina hona hemen aurrerapen bat:




ARGAZKIAK

2015/11/25

EZ IKUSIARENA EZ EGIN

Hezkuntza komunitate osoak indarkeria sexistaren kontrako erantzun sendoa ikustarazteko helburuagaz eta "Ez ikusiarena ez egin" lelopean gaur Emakumeonganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatu dugu Bentades Ikastetxeko kideek.

Haur Hezkutzari dagokionez Alebrijeak ipuina landu dugu. (Hona hemen interneten alebrijeak bilatzerakoan aurkitu dezakeguna: ALEBRIJEAK)
“Mirenek leihotik begiratu zuen behin baino gehiagotan zerua argi-argi zegoen eta, hodei formak asmatzea gustatzen zitzaizkion: txakur bat, tiburoia, aurpegiak... eta abarreko formak. Mirenek sormen handia zeukan, baina egun hartan, ez berak bakarrik , gelako ume guztiek disfrutatu zuten klasean oso. Tutoreak Euskal Herriko kontakizun batzuk irakurtzeaz aparte sarritan beste herriko mitoak eta kontakizunak ere kontatzen zizkien, egun horretako kontakizuna "alebrije" izan zen. Alebrijeak Mexikotarrak direla ikasi zuten: irudizko izakiak, animaliak dira, eta gorputza animalia ezberdinez osatuta daude : txakur bat behiaren adarrekin, besteak beste, fantastikoak eta errealak, oso kolore distiratsuez margoztuta... Oso pozik atera ziren gelatik politak baino politagoak benetan irudiak… Patioan zeudela, bapatean oihu batzuk hasi ziren entzuten, norabide horretara begiratu eta, hara non, Miren ikusi zuten bere gelako Mikel eta honen lagun batzuek inguratuta. Arrapaladan hurbildu ziren eta Mikelek Mireni musu bat eman nahi ziola eta honek ezetz atzeman zuten. Mikel, kasurik egin gabe, gehiago hurbildu zitzaion eta baietz eta baietz esaten zion etengabe. Bitartean, Mikelen lagunek Mireni musukatzeko oihukatzen zioten, gero eta gehiago, gero eta ozenago… Miren oso txarto pasatzen ari zen eta buruarekin ezetz eta ezetz esaten zuen...“
Eta orain danon artean bukaera on bat eman behar izan diogu ipuin honi. Denetarik entzun dugu:

  • Irakasleari edota heldu bati laguntza eskatu...
  • Miren eskutik heldu eta mutilen artetik atera. "Bai, baina Mikel atzetik segika joan daiteke" esan du baten batek...
  • Mikel eta bere lagunengana hurbildu eta txarto egiten ari direla esan, ea ez al duen ikusten Miren txarto sentitzen dela...

Bukatzeko umeek koloreztatutako alebrijeak "Hezkidetza Txoko"-an itsatsi ditugu mural eder bat eginez.




2015/11/13

ITSASMINEZ

Azken aste hauetan Itsasminez ipuina lantzen ibili ondoren, gaur, 4 eta 5 urteko geletako ikasleekin Torrebillelara joan gara, Rosa Martinezen eskutik, txotxongilo ikuskizunaz gozatzera.



"Argi ikusiko dugu!"  batek, "eta baita Pulpez ere" beste batek... "osaba Joxe handik egongo ote da?" "eta, nor da Argiren amatxo???" Ze urduri egon diren danak!



Zinema aretora sartu garenean danak txutxu-mutxuka hasi dira agertokiari begira. Zenbat gauza egon diren bertan!!! Arraroa egin zaie, bai, normalean hara filmak ikustera joaten garelako eta, orduan, eszenatokia hutsik egoten baitelako. Baina gaurkoan ez, gaurkoan itsasoan lan egiten duen Joxe urpekariaren zerikusia duen istorioa biziko dugu...




Ze ondo abestu duten sarrerako abestia!!! Batzuk etxean daukazue iada gelan landutako musikograma, beste batzuek gaur eramango duzue etxera umeekin abestu ahal izateko.

Obran zehar Argik umeei begiak itxiteko eskatu die eta ia denek kasu egin diote, eta zabaltzerakoan... "ahhhhhhhh!!!!" ozen bat entzun da ur azpiko mundu miresgarria ikusi dutenean.



Eta, nire ustez, gehien gustatu zaiena? Ba, Pulpez olagarroa. Fuerte-fuerte deitu behar izan diogu lo egon da eta...




Benetan ondo pasa dutela txotxongiloak ikusten. Eta ze formal joan diren bidetik. Errepikatzeko irrikitan gaude.

Asteburu ona pasa!



*Oharra: bideo-musikogramak egiteko erabilitako marrazkiak internetetik hartu ditugu, gero guk hitzak ipini eta montajea egin dugularik.

2015/10/29

4 URTE, UDAZKENA

4 urteko ikasleekin udazkena urtaroa landu dugu. Horretarako kalean batu dituzte zuhaitzen hosto zikuak. Gelan hormairudi bat prestatu dugu denon artean, non zuhaitzaren enborra argizariz margoztu dute eta bertan batutatuko hostoak itsatsi dituzte. Horrez gain, perretxikoz apaindu dugu. Sarrerako kristaleran daukazue maskotekin ikusgai.

Lan honen argazkiak hurrengo linkan daude: Udazkena Lantzen