Beno ba, kurtsoa bukatu zaigu. Zenbat gauza bizi izan ditugun ikasturte honetan zehar, pozik ibili gara jolasean, kantetan, nohizean behin triste ipini gara, haserretu bebai, noski, esperimentuak egin ditugu, mozorrotu gara,... elkarrekin bizi izandako momentu asko eta asko ditugu buruan.
Eta agur esateko momentu honetan azken eguneko merendoletako hainbat argazki eta gelako maskotekin eramandako liburutxoetan umeek egindako marrazkiak uzten dizkizuegu.
Pilak kargeta elkar ikusiko dugu irailaren 9an. Uda ederra pasa!!!
"Kirola oe, oe!" "Irrien Lagunak" Pirritx, Porrotx eta MariMotots
Gaur Bentades Ikastetxean Kirol Eguna ospatu dugu.
Haur Hezkuntzako umeekin gelara joan gara lehenengo orduan egunean zehar egin beharreko ekintzen berri emateko eta hamar t'erdietarako aterpean egon gara zumba egiteko prest. Hautzandegia kenduta ikasle guztiak DBH-ko neskatoen aginduak jarraituz dantza bat egiten saiatu gara. 3 urteko gehienak, egia esan, dantza egin beharrean danari begira egon dira, aho zabal! Baina apur batzuk gorputza ederto astindu dute gero!!! 2 urteko gelakoak gu ikusten etorri diren arren dantza egiten bukatu dute baita ere, ze majoak!
Ondoren jolasen ordua izan da:
3 urteko geletako umeak sugeetara jolasten egon dira, bakoitzak soka bat izan du eta espazioan zehar mugitu behar izan du beste inorena zapaldu barik. Gero soka guztiekin suge luze bat egin eta beronen gainetik ibili behar izan dute. Azkenik sagu txikira jolasten ibili dira.
4 urteko geletako umeak aulkien jolasean ibili dira, aulkien ordez uztaiak erabili ditugularik. Ondoren azeri ehizan jolastu dira.
5 urteko geletako umeak lokotx-biltzean jolastu ondoren zapiaren jolasarekin bukatu dute eguna.
Gaileta pare bategaz indarrak berritu ondoren nagusien lasterketa ikustera joan gara patio gorrira. 5 eta 4 urtekoak animatu dira eta ziztu bizian abiatu dira eurak be lasterketa egiteko asmoz.
Egun borobila gaurkoa, zihur oso ondo egingo dutela gauean lo.
Hemen dituzue argazkiak. Eskolako webgunean bideoa laster egongo da ikusgai. Gure bi bideo txiki ikusgai dituzue:
Eta hasi garen moduan bukatuko dugu interneten aurkitutako bideo honekin:
Nahiz eta eguzkia hodeien artetik bueltatzeko orduan irten den egun ederra pasa dugu Gorozikan.
Umeak primera ibili dira ogia, gailetak eta erroskilak egiten sukaldaritza tailerrean; ze jostagarria eskuekin orea manipulatzea! Kandela, txorimalo eta karpeta oso politak egin dituzte baita!
Ausartenak ere astotxoari azenario goxoak eman dizkiote jaten.
Bazkaltzeko orduan bai goxoak amatxu eta aitatxuren ogitartekoak!!! Eta patatak elkarbanatzen baditugu??? Are goxoago!!!
Eta autobusean bueltan danak erdi lo etorri dira (apur batzuk lo seko).
Orain asko deskantza eta pilak ondo kargatu bihar asko animatzeko! Ondo pasa asteburua eta aupa Athletic!!!
Ea ba egia den eta aurten kopa gurera ekartzen dugun!!!
Gure partetik animo guztiak bidaltzen dizkiegu txuri-gorriei eta eurekin gaudela adierazteko ostiralean, Gorozikara joateko, umeei athleticeko kamisetak janztera animatzen zaituztegu (egun bereziak uniforme berezia eskatzen duelako).
Gaur arratsaldean Bakioko Koroak emanaldi polita eskaini digu Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1go Zikloko ikasle eta irakasleei.
Umeak oso ondo porta dira musikaz gozatuz.
Eta azken abestian... SORPRESA!!! Eskolako neskatila bat, gure Malen, Koroko partaidea denez eurekin bat egitera gonbidatu dute. "Eneeee, hau looootsaaaa!!!" Pentsatu du, baina adoretsu lagun guztien aurrean ipini eta sano ondo abestu du.
Hirugarren hiruhilabete honetan, 5 urteko gelan "dinosauroak" ikusten ari gara. Noiz bizi izan ziren, zein motatakoak ziren, zer jaten zuten... eta baita nola edo zergatik desagertu ziren. Ikusi izan dugu hainbat teoria daudela. Ezagunena edo ikerlari gehienek sustatzen dutena, meteorito batek jota desagertu zirela da. Hala eta guztiz ere, beste teorien artean sumendi baten leherketa baten ondorioa izan zela ere uste da. Horrela, sumendi baten erupzioa zelan gertatzen den ikusi nahi izan dogu.