"Galduta ere berdin
irabazten dugu,
lagunekin bai, larai,
alai osasuntsu"
"Kirola oe, oe!" "Irrien Lagunak" Pirritx, Porrotx eta MariMotots
Gaur Bentades Ikastetxean Kirol Eguna ospatu dugu.
Haur Hezkuntzako umeekin gelara joan gara lehenengo orduan egunean zehar egin beharreko ekintzen berri emateko eta hamar t'erdietarako aterpean egon gara zumba egiteko prest. Hautzandegia kenduta ikasle guztiak DBH-ko neskatoen aginduak jarraituz dantza bat egiten saiatu gara. 3 urteko gehienak, egia esan, dantza egin beharrean danari begira egon dira, aho zabal! Baina apur batzuk gorputza ederto astindu dute gero!!! 2 urteko gelakoak gu ikusten etorri diren arren dantza egiten bukatu dute baita ere, ze majoak!
Ondoren jolasen ordua izan da:

- 3 urteko geletako umeak sugeetara jolasten egon dira, bakoitzak soka bat izan du eta espazioan zehar mugitu behar izan du beste inorena zapaldu barik. Gero soka guztiekin suge luze bat egin eta beronen gainetik ibili behar izan dute. Azkenik sagu txikira jolasten ibili dira.

- 4 urteko geletako umeak aulkien jolasean ibili dira, aulkien ordez uztaiak erabili ditugularik. Ondoren azeri ehizan jolastu dira.
- 5 urteko geletako umeak lokotx-biltzean jolastu ondoren zapiaren jolasarekin bukatu dute eguna.
Gaileta pare bategaz indarrak berritu ondoren nagusien lasterketa ikustera joan gara patio gorrira. 5 eta 4 urtekoak animatu dira eta ziztu bizian abiatu dira eurak be lasterketa egiteko asmoz.
Egun borobila gaurkoa, zihur oso ondo egingo dutela gauean lo.
Hemen dituzue argazkiak. Eskolako webgunean bideoa laster egongo da ikusgai. Gure bi bideo txiki ikusgai dituzue:
Eta hasi garen moduan bukatuko dugu interneten aurkitutako bideo honekin:
OE OE OE OE KIROLA




iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina