2017/12/21

GABONAK HELDU DIRA ARISEN GELETARA!


      Jadanik abenduan gaude, negua heldu da, Gabonak hor daude, atzera begiratzen dugu eta gezurra dirudi lehenengo hiruhilabetea bukatzear dagoela... Zenbat lan egin dugu! Orain deskantsatzeko momentua heldu da, merezi dugu ta!
Hemen dituzue egin ditugun ekintzen argazkiak ikusgai.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!



2017/12/13

OLENTZEROREN LAGUNAK!!!

Gaur Olentzeroren lagunak gurera etorri zaizkigu bisitan. Mari Domingi, Mari Teiletako eta galtzagorria etorri dira eta Olentzerori  idazteko gutunak ekarri dizkigute.

"Zer eskatuko diogu?" "Txintxoak izan al gara?" "Ai ene, zelako nerbioak!" Orain etxean gutuna idatzi eta ahalik arinen Olentzerori eman beharko diogu.

Hau beroketa bat baino ez da izan. Gogoratu hilaren 22an Olentzero bera etorriko dela Bentadesera, sekulako jaia prestatu dugu eta.


Eskolako web orrian laster argazki guztiak ikusgai izango dituzue.

2017/12/02

EUSKARAREN EGUNA 2017

Ostiralean Euskararen jaia ospatu genuen gure ikastetxean. Jakin badakigu Euskararen Nazioarteko Eguna abenduak 3a dela, baina aurten, igandea denez, egun pare bat aurreratzea erabaki dugu.

Laister izango duzue guzti honen berri eskolako web orrian.

Aurrerapen moduan esango dizuegu gure ikasleek Elgoibarren "Euskarak 365 egun" ekimenak 2015.urtean prestatutako LipDub-aren kantaren moldaketa abestu eta dantzatu dutela.

Hemen duzue guk eginiko moldaketa (laburragoa, noski!) musikogramekin.



Eta hemen kanta originalak dauzkazue: Kanta letrarekin eta Lip Duba.




Matxin Pirataren tripulazioaren partez asteburu ederra izan!




2017/11/24

EZ DA EZ!

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. 

"Ez da ez!" lelopean Bentades Ikastetxeko ikasle eta irakasleok ospakizun honekin bat egin nahi izan dugu.


Haur Hezkuntzako ikasleei "Derrigorrez, musurik ez" ipuina ipini diegu. Norberak erabakitzen du nori eta noiz eman zein jaso musuak. Zeuekin batera ikustea ere ez legoke txarto; askotan umeek ez diote amamari, osabari edota aita eta amari musu eman nahi eta guk barrutik pentsatzen dugu, "ai ene, umeak ez dio musu eman nahi, zer pentsako du???" Ba, ez da ezer gertatzen, umeak ez badio musu eman nahi, ez diezaiola eman. Bakoitzak bere gorputzaren jabe izan behar du, eta pertsona hori agurtzearekin nahiko izan beharko litzateke.

Horrekin batera gure borobilo moreak apaindu ditugu, talde bakoitzak bere erara:

  • Nubatarrek argizerekin koloreztatu dute.
  • Molitarrek tenpera gorria eta urdina nahastu dituzte pintzelekin koloreztatzeko.
  • Aristarrek argizeraz pinta ondoren txarol paperaz apaindu dituzte.

Hona hemen hainbat argazki:



 


































Eta hona hemen Kantu Kolore taldeak egindako abesti polit hau:





2017/11/16

Agenda 21

Lorategia berriztu dugu!

Gaur Aristarrek eskolako patioko lorategia berriztatzeko aukera izan dugu. Oso polita gelditu da!

Aukera baduzue, hurbildu zaitezte eskolara eta ikusi zuzenean!!

Bada ez bada bideo hau editatu dugu. Eskolako web orrian laister argazkiak ikusgai izango dituzue.

Asteburu ona izan!






2017/11/08

ITSASMINEZ 2017


Gaur, euri artean joan etorria eginez, 4 eta 5 urteko ikasleek AZTERKOSTA programaren bidez, Enkarni Genuaren ITSAMINEZ antzezlana ikusteko aukera izan dugu. Bertan, kostaldeko ekosistemaren aldeko balore eta jarrerak landu ditugu.

Hona hemen laburpentxo bat:

Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina  asko maite du. Zergatik? Haundia delako, ederra delako, opari asko ematen dizkigulako...  Baina itsasoa arriskuan dago eta Ilargiak daki zergatik. Argik, Osaba Joxek emandako karakolaren laguntzarekin, itsasondoraino bidai luze bat egingo du zer gertatzen den jakiteko. Hor lagun pila bat egingo ditu: Pulpez olagarroa, sardinak, “joan eta galdetu” … Eta itsasoko lagunek duten arazo handia, konpontzen saiatuko da.
Hau da, txotxongilo mota ezberdinekin, diapositibak eta argi beltzaren bidez, Enkarni Genuak kontatu digun, musika eta kantaz jositako istorioa.

Izugarri gustatu zaigu saioa eta primeran pasa dugu!


Eta gogoratu: ITSASOA eta HONDARTZAK MAITE ETA ZAINDU BEHAR DITUGU!!!





2017/10/23

SIMULAKROA

Egunero bezala goizeko 11:30etan patiora joan gara jolasteko asmoz. Hamar minutu jolasean egon eta gero eskolako txirrina jotzen hasi da. Umeak formal-formal trenean jarri dira, egia esan despistaturen bat ere izan dugu.

Txirrina isildu da, baina trenean jarraitu dugu bigarren seinalea itxaroten; bigarren seinale honek eskola ebakuatzeko ordena ematen du! Nahiko itxaron ondoren txirrinak berriro ere jo du eta eskola osoak, sukaldeko langileak barne, patiora irten du.

3 urteko gelak orduantze egon dira patiorantza jeisten, gixajoek denbora gehiago behar baitute klasetik irtetzeko. Beraz trenean zeudela probetxatuz biltzeko puntura zuzen-zuzen joan dira (ze formal egon diren denak!).

Antza denez nahiko ondo irten da aurtengo simulakroa, egia esan guretzako ezin errazagoa izan da ;-) 

Ea holan pasatzen ditugun urte guztiak simulakroz-simulakro benetako sustorik izan gabe!