2017/11/24

EZ DA EZ!

Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. 

"Ez da ez!" lelopean Bentades Ikastetxeko ikasle eta irakasleok ospakizun honekin bat egin nahi izan dugu.


Haur Hezkuntzako ikasleei "Derrigorrez, musurik ez" ipuina ipini diegu. Norberak erabakitzen du nori eta noiz eman zein jaso musuak. Zeuekin batera ikustea ere ez legoke txarto; askotan umeek ez diote amamari, osabari edota aita eta amari musu eman nahi eta guk barrutik pentsatzen dugu, "ai ene, umeak ez dio musu eman nahi, zer pentsako du???" Ba, ez da ezer gertatzen, umeak ez badio musu eman nahi, ez diezaiola eman. Bakoitzak bere gorputzaren jabe izan behar du, eta pertsona hori agurtzearekin nahiko izan beharko litzateke.

Horrekin batera gure borobilo moreak apaindu ditugu, talde bakoitzak bere erara:

  • Nubatarrek argizerekin koloreztatu dute.
  • Molitarrek tenpera gorria eta urdina nahastu dituzte pintzelekin koloreztatzeko.
  • Aristarrek argizeraz pinta ondoren txarol paperaz apaindu dituzte.

Hona hemen hainbat argazki:



 


































Eta hona hemen Kantu Kolore taldeak egindako abesti polit hau:





2017/11/16

Agenda 21

Lorategia berriztu dugu!

Gaur Aristarrek eskolako patioko lorategia berriztatzeko aukera izan dugu. Oso polita gelditu da!

Aukera baduzue, hurbildu zaitezte eskolara eta ikusi zuzenean!!

Bada ez bada bideo hau editatu dugu. Eskolako web orrian laister argazkiak ikusgai izango dituzue.

Asteburu ona izan!






2017/11/08

ITSASMINEZ 2017


Gaur, euri artean joan etorria eginez, 4 eta 5 urteko ikasleek AZTERKOSTA programaren bidez, Enkarni Genuaren ITSAMINEZ antzezlana ikusteko aukera izan dugu. Bertan, kostaldeko ekosistemaren aldeko balore eta jarrerak landu ditugu.

Hona hemen laburpentxo bat:

Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina  asko maite du. Zergatik? Haundia delako, ederra delako, opari asko ematen dizkigulako...  Baina itsasoa arriskuan dago eta Ilargiak daki zergatik. Argik, Osaba Joxek emandako karakolaren laguntzarekin, itsasondoraino bidai luze bat egingo du zer gertatzen den jakiteko. Hor lagun pila bat egingo ditu: Pulpez olagarroa, sardinak, “joan eta galdetu” … Eta itsasoko lagunek duten arazo handia, konpontzen saiatuko da.
Hau da, txotxongilo mota ezberdinekin, diapositibak eta argi beltzaren bidez, Enkarni Genuak kontatu digun, musika eta kantaz jositako istorioa.

Izugarri gustatu zaigu saioa eta primeran pasa dugu!


Eta gogoratu: ITSASOA eta HONDARTZAK MAITE ETA ZAINDU BEHAR DITUGU!!!





2017/10/23

SIMULAKROA

Egunero bezala goizeko 11:30etan patiora joan gara jolasteko asmoz. Hamar minutu jolasean egon eta gero eskolako txirrina jotzen hasi da. Umeak formal-formal trenean jarri dira, egia esan despistaturen bat ere izan dugu.

Txirrina isildu da, baina trenean jarraitu dugu bigarren seinalea itxaroten; bigarren seinale honek eskola ebakuatzeko ordena ematen du! Nahiko itxaron ondoren txirrinak berriro ere jo du eta eskola osoak, sukaldeko langileak barne, patiora irten du.

3 urteko gelak orduantze egon dira patiorantza jeisten, gixajoek denbora gehiago behar baitute klasetik irtetzeko. Beraz trenean zeudela probetxatuz biltzeko puntura zuzen-zuzen joan dira (ze formal egon diren denak!).

Antza denez nahiko ondo irten da aurtengo simulakroa, egia esan guretzako ezin errazagoa izan da ;-) 

Ea holan pasatzen ditugun urte guztiak simulakroz-simulakro benetako sustorik izan gabe!

2017/09/20

2017-18 IKASTURTE HASIERAKO BATZARRAK

Guraso agurgarriok:
Bentades Ikastetxeko Zuzendaritzak azpian aipatzen diren egun, ordu eta gelan izango ditugun kurtsoko bileretara deitzen zaituzte. Sarrera Haur Hezkuntzako atetik izango da.

Eskertuko genizueke batzarretara bakarrik, ikasleen gurasoak edo tutoreak etortzea.

IKAS MAILAK/ CURSOS
EGUNA / DÍA
ORDUA / HORA
GELA / AULA
Haur Hezkuntza
3 urte
Educación Infantil
3 años
Astelehena 25
Lunes 25
Arratsaldeko16:00
Tarde16:00
Areto Nagusia
(Eraikuntza fundazionala)
Salón de Actos
(Edificio fundacional)
Haur Hezkuntza
4 urte
Educación Infantil
4 años

Asteartea 26
Martes 26
Arratsaldeko 16:00
Tarde 16:00
Areto Nagusia
(Eraikuntza fundazionala)
Salón de Actos
(Edificio fundacional)
Haur Hezkuntza
5 urte
Educación Infantil
5 años
Asteazkena 27
Miércoles 27
Arratsaldeko 16:00
Tarde 16:00
Areto Nagusia
(Eraikuntza fundazionala)
Salón de Actos
(Edificio fundacional)

ZUZENDARITZA

2017/06/21

IKASTURTEARI AGURRA

Bada joan zaigu beste ikasturte bat. Eta iadanik hurrengoan pentsatzen gabiltza!!! Irailaren 7an hasiera emango diogu ikasturte berriari eta hauek izango dira ekarri beharreko materialak:

3 URTEKO GELA // AULA DE 3 AÑOS

  • Poltsa bat (zaku bezalakoa) muda oso batekin.
  • Eskuoihal hezeak.
  • Botila bat ur edo kantinplora txikia.
  • Amantal “2” (izena aurrekaldean duelarik). Jantokira ez doazenak batekin nahiko dute.
  • Kremaileradun estutxe bi.
  • TRIMAX alpino margo triangularrak.
  • Alpino argizerak “maxidacs” (15 kolore).
  • Arkatza STAEDTLER NORIS HB 2 edo JUMBO 119.


4 URTEKO GELA // AULA DE 4 AÑOS

  •  Botila bat ur edo kantinplora txikia
  • Amantala 2 (eskegitzeko zinta zabal batekin eta izena aurrekaldean duelarik). Jantokiara ez doazenak bategaz nahiko daukate.
  • Alpino argizerak “maxidacs” (15 kolore).

  
5 URTEKO GELA // AULA DE 5 AÑOS

  • Eskuoihal hezeak.
  • Botila bat ur edo kantinplora txikia.
  • Kremaileradun estutxe bi.
  • TRIMAX alpino margo triangularrak.
  • Alpino argizerak “maxidacs” (15 kolore).
  • Arkatza STAEDTLER NORIS HB 2 edo JUMBO 119.

Eskolako ordutegia goizekoa izango da iraila osoan zehar. 9:00-13:00 (HH).

GOGORATU 5 URTEKOAK LH-RA DOAZENEZ UNIFORME ETA ORDUTEGI ALDAKETA DAUKATELA (Hemen zirkularra)
9:00-13:30 eta 15:00-16:00


OPOR EDERRAK IZAN!!!

2017/06/20

KIROL EGUNA-2017


Izandako tenperatura freskoak lagundurik (ezinezkoa dirudien arren bai, freskoa pasa dugu aurreko astean!), beste urtebetez, kirol eguna ospatu genuen ostiralean.

Heziketa Fisikoko irakasleek antolatu zuten egun zoragarri hau. DBH-ko ikasleen laguntzarekin bi jolasetan ihardun ginen maila bakoitzeko taldeek, betiko moduan umeak poz-pozik ibili ziren.

5 urteko geletako ikasleek, gainera, Bentades Kross Txikian parte hartu zuten.

Hemen dituzue bideoak ikusgai:








*** Musikaren Copyright dala eta 4 eta 5 urteko geletako bideoak, printzipioz, ezin izango dituzue hainbat gailutan ikusi, hala nola zenbait mugikorretan edota kontsolatan. Ordenagailu batean disfrutatu beharko dituzue ;-)