2016/06/28

2016-2017 IKASTURTEA: EGUTEGIA ETA MATERIALA

Blogeko "EGUTEGIA" orrialdea eguneratu dugu ikasturte berriko egun bereziak ipiniz. Era berean ikastetxeko web-orrian kurtso osoko EGUTEGIA ikusi eta deskargatu dezakezue.

Datorren irailaren 7an geletara bueltatu beharko dira gure ikasleak, gogoaz aparte, ondorengo gauzak ekarriz:







LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntzako 1. mailara doazenak estutxea ekarri beharko dute lehenengo klase egunean; bertan arkatza, zorrozkailua, borragoma eta margoak eduki behar dituztelarik.

Eskolako webgunean, uniformea zertan datzan eta hurrengo ikasturterako erosi beharreko liburu zerrenda topako dituzue.

Adi, ziklo berriak ordutegi berria dauka eta!!!


2016/06/27

MASKOTEN ARTEKO SOLASALDIA


Bola, Pinpi, Antxu, Satortxo, Xagua eta Hontza berbetan aurkitu ditugu. Begira, begira:

H - Oporrak!!!

S - Ai ene, hau isiltasuna!

P - Bai, baina nahiago dut isiltasuna. Ahaztu al duzu iada pasadan astean izan dugun zarata, ala?

H - Egia. Andereñoak aurrera ta atzera ibili ziren material guztia batzen: gelak eta biltegia hustu zituzten!

A  - ...eta gizon hoiek gure mahai eta aulkiak eraman zituzten baita ere. Eta, bapatean, hormak botatzen hasi ziren...

B  - Zelako pena ematen didan entreplanta txikituta ikusteak, hainbat gauza bizi izan ditugu pareta hauen artean, ains!!!

P  - Benetan pena ematen du, bai. Baina leku politago batera joango gara.

A - Bagoaz? Nora?

P - Eraikin berrira, Antxu! Ez al zenekien?

A - Eeeez! Non dago eraikin berria ba?

X - Antxu, mendian galduta ibiltzen zarela dirudi... Klase berriak txikitsuen haurtzandegiaren gaineko plantan egiten ari dira. Ez al zara konturatu patioan obretako kontenedoreak daudela eta langileak aurrera eta atzera dabiltzala?

A - Ahhh, bai. Patio gorrian dagoen atetik aurrera eta atzera ikusten ditut egunero gizon eta emakume batzuk...

X -  Ba ate horretatik etorriko zaizkigu ikasleak hurrengo kurtsoan gu bisitatzera.

B - Laguntxo berdinak etorriko al dira gure geletara?

S - Ez, Bola, ez. Gurekin egon direnak Antxu eta Pinpirekin joango dira.

A - Eta gurekin egondakoak Hontza eta Xaguren gelara doaz.

H - Eta gure "unibertsitarioak" Lehen Hezkuntzara doaz abentura berriak bizitzera!

B - Eta gu biak laguntxo barik geratuko al gara, Satortxo?

S - Ez, Bola. 2 urteko geletako ikasleak datoz gurekin jolastera. Matirekin egon nintzen lehengo egunean berba egiten eta oso neska-mutiko jatorrak direla esan dit.

X - Hala eta guztiz ere uda luzea egingo zait... umeak faltan botako ditut!!!

H - Bai. Baina sorpresatxo bat daukat zuentzako lagunak!!!

S/B/A/P/X - ZEEEEEEERRRR????

H - Gogoratzen dituzue lagunen etxean pasatako asteburuak?

S - Bai ondo pasa genuela batetik bestera, mundua ezagutzen.

P - Hainbat erretrato egin zizkiguten...

A - eta baita andereñoarena ere! 

X - Gu museotara joan ginen,  motorrez ibili ginen....

A - Ez nituzke momentu horiek ahaztu nahi.

H - Lasai lagunak. Umeekin egindako liburuak hemen uzten dizkizuet behin eta berriro ikusi ahal izateko:

2016/06/17

IKASTURTEA JOAN DA TA...

Beno ba, ikasturtea bukatu da iada. 

Badirudi atzo izan zela oporren ostearekin, baina ilusioz beterik, eskolara sartu ginen egun hura. Atzo izan zela dirudi, bai, baina tartean 175 klase egun igaro dira. 175 egun hauetan denetarik bizi izan dugu, haserreak, poztasuna, sorpresa, urduritasuna, lagun berriak egin ditugu, beste lagun zaharrei agur esan diegu, plastilinaz zikin zikin izan ditugu azazkalak kurtso osoan zehar, batzuek koloreak ikasi dituzte (ai ene, dena da "blue" orain 3 urteko geletan), besteek bokalak edota abezedario guztia ikasi dute, fruta piloa jan dugu (nahiz eta beti gustokoa ez izan, apur bat probatu dugu), eskulan ederrak egin ditugu, eta baita txapuzeria asko ere, abestiak kantatu eta dantzatu ditugu...

Gaur umeak, eta familiak, agurtu ditugu irabazitako oporrak baitatoz (zeinen nekaturik dauden gure txikitsuak!). Pilak kargeta elkar ikusiko dugu irailaren 7an bueltan gatozenean. Talde bat, halabeharrez, iada handia egin zaigu eta Lehen Hezkuntzara joango da datorren urtean. Irakasleok gurasoon laguntzarekin, edo agian aldrebes, gure hazitxoa landatu dugu, eta testigua pasatzeko ordua heldu zaigu. Plazer bat izan da zuekin bidai hau egitea!





** Eskerrik asko, bihotzez!

2016/05/27

GOROZIKA!!!

Ai ene! Bai urduri egon direla egun hauetan, hilabete osoan ez esatearren, gure txikitsuak. Jakin badakit bat baino gehiago gaur goizean goizetik gurasoen ohera hurbildu dena arin-arin prestatu eta autobusera ahalik azkarren joateko asmoz.

Baina eguna iritzi da iada!!! Saioak eman ditugu Gorozikakoa zein "Sardina bat" motatako abestiak lantzen autobus bidaia arinago pasatzeko, zorabiorik gabe alegia.

Talde majoa elkartu gara aterpetxeko frontoian. Begiraleak ezagutu ditugu, batzuk aurreko urteetatik gogoratzen ditugu. Txakurrak, katuak, oiloak,... zein taldetan dagokit?

Kosta zaigu ondo hastea, baina martxan gaude!!! Egun luzea daukagu aurretik. Bizipen ederrak izatea espero dugu.

Badakizue, buelta 16:30ak aldera izango da (trafikoaren araberakoa alegia).

Hurrengo egunetan zehar argazkiak publikatuko ditugu (gureak eta begiraleenak biltzen ditugunean).

Asteburu ederra izan!

2016/05/14

BATZAR DEIALDIA

Datorren astean taldeko batzarrak izango ditugu.

Guztiak Lehenen Hezkuntzako pisuan kokatutako informatika gelan izango dira arratsaldeko 4etan, umeak entregatu eta gero.

  1. Astelehenean, 16an, 5 urteko gelak.
  2. Asteartean, 17an, 4 urteko gelak.
  3. Asteazkenean, 18an, 3 urteko gelak. 

2016/05/03

LIBURUAREN EGUNA

Aurreko astean liburuaren eguna ospatzeko 4 eta 5 urteko umeekin liburutegira joan ginen.
Bertan era askotako ipuinak ikusi, ikutu eta entzuteko aukera izan genuen.
Hura gozamena!
Begira zelan disfrutatu genuen...