2016/06/17

IKASTURTEA JOAN DA TA...

Beno ba, ikasturtea bukatu da iada. 

Badirudi atzo izan zela oporren ostearekin, baina ilusioz beterik, eskolara sartu ginen egun hura. Atzo izan zela dirudi, bai, baina tartean 175 klase egun igaro dira. 175 egun hauetan denetarik bizi izan dugu, haserreak, poztasuna, sorpresa, urduritasuna, lagun berriak egin ditugu, beste lagun zaharrei agur esan diegu, plastilinaz zikin zikin izan ditugu azazkalak kurtso osoan zehar, batzuek koloreak ikasi dituzte (ai ene, dena da "blue" orain 3 urteko geletan), besteek bokalak edota abezedario guztia ikasi dute, fruta piloa jan dugu (nahiz eta beti gustokoa ez izan, apur bat probatu dugu), eskulan ederrak egin ditugu, eta baita txapuzeria asko ere, abestiak kantatu eta dantzatu ditugu...

Gaur umeak, eta familiak, agurtu ditugu irabazitako oporrak baitatoz (zeinen nekaturik dauden gure txikitsuak!). Pilak kargeta elkar ikusiko dugu irailaren 7an bueltan gatozenean. Talde bat, halabeharrez, iada handia egin zaigu eta Lehen Hezkuntzara joango da datorren urtean. Irakasleok gurasoon laguntzarekin, edo agian aldrebes, gure hazitxoa landatu dugu, eta testigua pasatzeko ordua heldu zaigu. Plazer bat izan da zuekin bidai hau egitea!





** Eskerrik asko, bihotzez!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina