"Non dago ura gure planetan? Dena edangarria al da? Zer egin dezakegu guk ur baliogarri hori zaintzeko?"
Hauek eta antzeko galderei erantzun ematen laguntzeko Udaletxeko Agenda21 zerbitzuko Itziar gurera etorri zen asteartean.
Azalpen labur bat entzun eta pare bat bideo ikusi eta gero argi eduki genituen pare bat ideai:
- Ez dugu ura alperrik galdu behar.
- Dutxa hartzen saiatu behar gara bainua hartu ordez. Hori bai, baten batek ur gutxirekin bainatzen dela esan zigun (ea irakasleak berriro ez egiteko esango didan...).
- Eskuak, hortz-haginak, platerak, e.a. garbitzerakoan txorrota zarratu egin behar dugu.
- Garbigailua zein ontzi-garbigailua beterik daudenean jarri beharko genituzke, ez arinago.
Eta orain gure oka-jolasa prestatzeko gai garenez buru-belarri aritu gara uraren erabilera egoki eta desegokiak dituzten marrazkiak koloreztatzen, mozten eta oka panelan itsasten. Eta orain? Ba, jolastera!!!

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina