2020/03/31

AULKIEKIN JOLASEAN MOLI ETA AINARAREN GELAN

Hemen daukazue gelan atera nituen azken argazkien bideotxoa. Argazkiak ez dira oso onak, baina material honekin eskolan fitxez aparte, hainbat eratara ikasten dutela ikus dezakezue!!

Adibidez, oso pozik ibiltzen dira zirkuitoekin jolasean. Esan beharra dago, jolas hau espontaneoa izan zela, jolas librea.
Umeak eurak bakarrik jolasean ari direnean gauza asko eta asko bizi eta ikasten dituzte, euren sormena lantzen dute, hipotesiak egiten dituzte eta euren kabuz baieztatu edota ezeztatzen dituzte. Bideoan irakurri dezakezuenez koloreak, txandak, errespetua, gatazkei aurre egitea (beste talde batek aulkiak behar zituen baita ere), komunikazioa eta beste hainbat gauza landu dituzte, modu natural eta altruista batean.

Sakatu argazkian eta ikusi!

Laister alkarrekin egongo garelakoan...



2020/03/30

2. HIRUHILABETEA MOLIREN GELATAN


Kaixo familiak!

Oraingo hiruhilabetea arraro xamarra izan da denontzat, bereziki azken hiru asteotan, baina hori baino lehen hainbat gauza egin ditugu. Zuen seme alabak fin aritu dira lanean, eta denetarik ikasi dute. Beraien lantxoez gozatu nahi baduzue, egin klik beheko irudian eta bideoa ikusteko aukera izango duzue! Animo!!!



2020/03/20

UDABERRIA

Arratsalde on maiteak!

Etxean gauden bitartean kalean naturak bere zikloa jarraitzen du, udaberria heldu da! Bai, iada heldu da. Zenbatetan galdetu diguzuen noiz helduko zen goizeko errutina egiterakoan... Ba, bertan dago, eta ezin dugunez gelan landu gure, SITE berrian orrialde berri bat gehitu dugu udaberriari buruzko materialarekin.

Ba al zenekiten zuen marrazkiak gure SITEan eskegitzeko aukera daukazuela? Ba, esan aita edo amatxori argazki bat ateratzeko edota bideotxo bat egiteko eta guri emailez bidaltzeko eta ahalik arinen partekatuko ditugu zuek guztiokin.

Denborak aurrera joan ahala gauza gehiago igoko ditugu bertara.

Patxo bana 😘 Eutsi goiari!

2020/03/05

CROISSANT TAILERRA

Sukaldaritza lanean aritu gara berriro!! Oraingoan jantokira jaitsi gara eta bertan croissant goxoak egin ditugu, bon appetit!
                                                                         

2020/02/17

GUAKAMOLEA PRESTATZEN!!!!

Kaixo familiak!

Zer moduz? Gu primeran! Moli eta Nextekin egin dugun azken bidaia Mexikora izan da eta hango ohitura, kultura, dantza, animalia, paisaia... desberdinak ezagutu ditugu, eta nola ez, baita haien ohiko janariak.

Horien artean... GUAKAMOLEA! Eta Lupitaren izeba Rosak erakutsitakoa praktikan jarri dugu eta gelan egitera animatu gara.

Hemen duzue bideotxo batean laburtuta gure esperientzia!


HH4_Moliren gelak


https://drive.google.com/drive/my-drive


2020/02/07

AGATE DEUNA BEZPERA

Aurten ere Agate Deuna abestu dugu Haur Hezkuntzan. Urduritasuna nagusi izan da goizean zehar: "amatxo etorriko al da?", "andereño, ez dut aitatxo ikusten!", "lasai maitia, berak bai ikusten zaitu zu 😉". Ze pozik eta harro irten diren danak familikoen txaloek lagunduta!

Ondoren ondo irabazitako txokolate eta bizkotxoak hartu ditugu eskolako jantokian.

Etorri ez zaretenok hemen duzue bideoa ikusgai. Lastima euri egin izana, aterpean ez da patio gorrian bezain ondo entzuten eta.













2020/02/06

LIBURUTEGIA: OTSAILEKO LEHIAKETA

lehiaketa berria daukagu gure liburutegian.

Ondorengo estekan honen berri izango duzue: OTSAILEKO LEHIAKETA

Partehartzera anima zaitezte eta zorte on!!!