2019/11/25

EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

DBHko ikasle baten hitzak.

Gaur emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen da. Bentadesek ere egun honekin bat egin nahi izan du gaurkoan. LH 6. mailako ikasleek bertso ederra prestatu eta patioan kantatu dute eta han egon gara 4 eta 5 urteko geletako ikasleak (beste askoren artean) gure ikaskideak entzun eta txalotzen.

Goizean goiz hasi gara lanean egun honen sinbolo den borobilo moreak margotzen, eta oraintxe DBHko ikasleek prestatu dituzten leloak pegatuko ditugu patioan. Bertara hurbiltzera eta gure gazteriak esan nahi diguna irakurtzera animatzen zaituztegu.

Eta gogoratu, egunero lan egin behar dugula indarkeria matxistaren aurka!


Hemen daukazue laburpentxo bat:



2019/11/05

LIBURUTEGIA: AZAROKO LEHIAKETA

Azaroarekin batera lehiaketa berria daukagu gure liburutegian.

Ondorengo estekan honen berri izango duzue:            AZAROKO LEHIAKETA

Partehartzera anima zaitezte eta zorte on!!!


HALLOWEEN PRESTATZEN

       KAIXO FAMILIAK!!

Ikusi duzuen bezala, umeek aurtengo Halloween jairako kareta desberdinak eta munstruo itxuradun eskulan bat margoztu dituzte.
Lan da lan nola ibili diren ikusi nahi baduzue, egin klik beheko estekan!!!!
                                       

2019/10/25

ITSASMINEZ

Agenda 21 proiektuaren barne hainbat ekintza eroaten ditugu aurrera. Atzo, umeei asko gustatzen zaien bat izan dugu, TXOTXONGILOAK IKUSTERA JOAN GINEN!!
Argik mezu argia utzi zigun: lurra eta itsasoa zaintzea danon ardura da.


2019/09/23

ONGI ETORRI!!!!!


Kaixo Familiak;

Zer moduz? Gu jada martxan!! 2019-20 Ikasturtea Molliren gelan hasi berri eta berak animatuta, gu hasi gara jada lan da lan; umeak pozarren daude gauza berriak esperimentatzeko gogoekin eta hona hemen froga!!!





2019/06/21

BUKATU DA

Gezurra dirudi, baina ikasturte amaiera heldu da. Non gelditu dira iraileko larritasuna, negarrak, beldurrak... Ekaina heldu da eta kurtso hasierako bizipenak oroipen bezala gordeko ditugu. Orain deskantsatzeko momentua heldu da. Deskantsatu, disfrutatu eta jolastu!!! Indar berriztuta bueltatuko gara datorren ikasturtean Molirekin batera. 
Azkeneko hiruhilabete honetan egin ditugun ekintzen argazki eta bideo batzuk uzten dizkizuegu.

Ondo pasa!!!


Nuba, Maite eta Esti





2019/05/31

BALMASEDA

Ze ondo ibili garen Balmasedako kaleetan zehar hara eta hona!

Leher-leher eginda bukatu dugu!

Laister argazkiak elkarbanatuko dizkizuegu.