2016/10/24

SUTE-SIMULAKROA

  Gauzak astiro-astiro ikasi behar ditugunez gaur sute-simulakroaren lehen pausua eman dugu: txirrina jo eginez gero danak formal-formal trenean jarri behar gara!

  Hamar bat atera dute gure txikienak gaur!!!

UDAZKENEKO KOLOREAK

Udazkena heldu da eta 3 urteko geletan mural polit bat egin dugu.



Ene Kantak-en ondorengo abesti hau dantzatzea gustatzen zaigu:

2016/10/11

HELDU DIRA!

Beno ba, azkenean mahaiak heldu zaizkigu 3 urteko geletara!!! Irrikitan egon dira ume guztiak mahaiak ikusterakoan, danak jesarri nahi izan dute. Ea emozio maila mantentzen dugu kurtsoak aurrera egin ahala!






2016/09/28

2016-2017 IKASTURTE HASIERAKO BATZAR DEIALDIA

Datorren astean taldeko batzarrak izango ditugu.

Guztiak Lehenen Hezkuntzako pisuan kokatutako informatika gelan izango dira hurrengo ordutegiekin:

  • 3 urteko gelak:   astelehena, urriak 3, 17:00
  • 4 urteko gelak:   asteartea, urriak 4, 16:10
  • 5 urteko gelak:   asteazkena, urriak 5, 16:10

2016/09/06

2016-2017 IKASTURTE BERRIA HASTEAR DAGO

Beno ba, uda arin pasa zaigu. Hala eta guztiz ere berriro gogotsu gatoz ikastetxera 2016-17 ikasturteari hasiera ematera.

Badakizue aurten aldaketa asko izango ditugula: eraikina (haurtzandegi gaineko pisura goaz), ateak (patio gorriko atetik sartuko gara), jantokikoen ordutegia, e.a. Espero dugu dena ezin-hobeto irtetzea. Horrela ez izatekotan pazientzia apur bat izatea eskertuko genizueke.

Bihar ikasgela berriak estreinatuko dituzte gure ikasleek. Egun hauetan maskotekin batera klaseak apaintzen aritu gara. Baina umeak sartu arte ez dira polit-polit geratuko.

Orain badakizue, ondo lo egin. Bihar goizean goiz esnatu, bapo gosaldu eta pintto-pintto etorri Bentadesera zuen zain egongo baikara.

Patxo bana!


2016/06/28

2016-2017 IKASTURTEA: EGUTEGIA ETA MATERIALA

Blogeko "EGUTEGIA" orrialdea eguneratu dugu ikasturte berriko egun bereziak ipiniz. Era berean ikastetxeko web-orrian kurtso osoko EGUTEGIA ikusi eta deskargatu dezakezue.

Datorren irailaren 7an geletara bueltatu beharko dira gure ikasleak, gogoaz aparte, ondorengo gauzak ekarriz:







LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntzako 1. mailara doazenak estutxea ekarri beharko dute lehenengo klase egunean; bertan arkatza, zorrozkailua, borragoma eta margoak eduki behar dituztelarik.

Eskolako webgunean, uniformea zertan datzan eta hurrengo ikasturterako erosi beharreko liburu zerrenda topako dituzue.

Adi, ziklo berriak ordutegi berria dauka eta!!!


2016/06/27

MASKOTEN ARTEKO SOLASALDIA


Bola, Pinpi, Antxu, Satortxo, Xagua eta Hontza berbetan aurkitu ditugu. Begira, begira:

H - Oporrak!!!

S - Ai ene, hau isiltasuna!

P - Bai, baina nahiago dut isiltasuna. Ahaztu al duzu iada pasadan astean izan dugun zarata, ala?

H - Egia. Andereñoak aurrera ta atzera ibili ziren material guztia batzen: gelak eta biltegia hustu zituzten!

A  - ...eta gizon hoiek gure mahai eta aulkiak eraman zituzten baita ere. Eta, bapatean, hormak botatzen hasi ziren...

B  - Zelako pena ematen didan entreplanta txikituta ikusteak, hainbat gauza bizi izan ditugu pareta hauen artean, ains!!!

P  - Benetan pena ematen du, bai. Baina leku politago batera joango gara.

A - Bagoaz? Nora?

P - Eraikin berrira, Antxu! Ez al zenekien?

A - Eeeez! Non dago eraikin berria ba?

X - Antxu, mendian galduta ibiltzen zarela dirudi... Klase berriak txikitsuen haurtzandegiaren gaineko plantan egiten ari dira. Ez al zara konturatu patioan obretako kontenedoreak daudela eta langileak aurrera eta atzera dabiltzala?

A - Ahhh, bai. Patio gorrian dagoen atetik aurrera eta atzera ikusten ditut egunero gizon eta emakume batzuk...

X -  Ba ate horretatik etorriko zaizkigu ikasleak hurrengo kurtsoan gu bisitatzera.

B - Laguntxo berdinak etorriko al dira gure geletara?

S - Ez, Bola, ez. Gurekin egon direnak Antxu eta Pinpirekin joango dira.

A - Eta gurekin egondakoak Hontza eta Xaguren gelara doaz.

H - Eta gure "unibertsitarioak" Lehen Hezkuntzara doaz abentura berriak bizitzera!

B - Eta gu biak laguntxo barik geratuko al gara, Satortxo?

S - Ez, Bola. 2 urteko geletako ikasleak datoz gurekin jolastera. Matirekin egon nintzen lehengo egunean berba egiten eta oso neska-mutiko jatorrak direla esan dit.

X - Hala eta guztiz ere uda luzea egingo zait... umeak faltan botako ditut!!!

H - Bai. Baina sorpresatxo bat daukat zuentzako lagunak!!!

S/B/A/P/X - ZEEEEEEERRRR????

H - Gogoratzen dituzue lagunen etxean pasatako asteburuak?

S - Bai ondo pasa genuela batetik bestera, mundua ezagutzen.

P - Hainbat erretrato egin zizkiguten...

A - eta baita andereñoarena ere! 

X - Gu museotara joan ginen,  motorrez ibili ginen....

A - Ez nituzke momentu horiek ahaztu nahi.

H - Lasai lagunak. Umeekin egindako liburuak hemen uzten dizkizuet behin eta berriro ikusi ahal izateko: