2015/04/22

OGIA EGITEN 4 URTEKO GELAKO UMEEKIN

   Jorratzen ari garen gaiarekin oso loturik dagoenez 4 urteko geletako irakasleak umeekin ogia egitea pentsatu genuen.

   Ekintza aurrera eramateko David eta Ainhoari laguntza eskatu ondoren pare bat errezeta ekarri zizkiguten: ogiarena bata eta txoripanena bestea. Guk gelan ogi soila egitea erabaki genuen.

   27 eta 26 ikasle izanda, eta denak parte hartzea ezinbestekoa denez, ogia bi egunetan egitea erabaki genuen. Eta honelaxe joan da gure sukaldari experientzia:


1go EGUNA:

   Errezetari begiradatxo bat eman diogu, osagaiak eta berauen kantitateak ikusiz:
  • 850gr irin ("de fuerza").
  • 550gr ur.
  • Koilaratxo bat gatz.
  • 45gr legami fresko.

   Lehenengo eginbeharra irina neurtzea izan da, horretarako bi modu erabili ditugularik. Elin gelakoei katiluan marra bat margoztu diegunez hararte bete behar izan dute; Ainararen gelakoak balantzaz baliatu dira katilu bakoitzak euki beharreko 50 gr-ak lortu arte.

 


   Umeak bere katilua bete, irina bolera bota eta txantilloian dagokion zenbakiaren gainean X egingo du. 17 ume mahai bakoitzetik pasa eta gero gatz koilaratxoa bota diogu, nahastu eta sumendia egin dugu irinarekin.

  Orain ura eta legamiaren txanda da! 50gr ur epeletan Elik eta biok legamia urtu eta gero pisuaren txanda izan da berriro. Oraingo honetan 10 umek klase bakoitzeko, balantzaz baliatuz, 50gr ur pisatu eta legami-ura duen bolera gehitu dute. Bakoitzak ere txantilloian dagoikon zenbakia tatxatuz.


   Irakasleen txanda da oraingoa. Apurka-apurka legami-ura lehen egindako irin sumendira bota eta oratu izan dugu denbora luze batez. Ikasleak bitartean marrazkiak egiten ibili dira. Osagaien kantitateak umeak pisatu izan dituztenez bi geletako oreak ez dira berdin geratu... Ai ama! Gure gelakoa pegatu egiten da!!!
Oreak trapu heze batez estali eta hogei minutuz leku epel batean deskantzatzen utzi eta gero hozkailura sartu dugu biharamunean gure opilak egiteko.


2. EGUNA:


   Goizean goizetik eskolara sartzean gure bi oreak hozkailutik atera ditugu epeldu daitezen. Eta gero, pazientzi handiz, masa bakoitza 27 zatitan banatu eta ume bakoitzari, txandaka, eman diogu oratu, opiltxoak egin eta norberaren izena duen banderatxoa ipini diezaioten. Eta behin umeen eskuak, mahaiak, tresnak eta dena garbitu ondoren (eta gure opiltxoak legamiaren ondorioz pixka bat hazi eta gero) gure 7 erretiluak eskolako sukaldariari eman dizkiogu labean sartu ditzan.





   Eta patiotik bueltan gure lanaren fruituak jaso ditugu.




 
ESPERIENTZIAREN BALORAZIOA

   Ba, nola ez pa? Positiboa. Nahiz eta bi egun erdi txoraturik ibili, umeek asko goxatu dute eta euren lanaz arro sentitu dira. Asko iaz Gorozikan egindako ogiaz ere oroitu dira eta hurrengoa noiz egingo dugun galdetzen hasi dira. Erantzuna??? Batek daki, hori bai, hurrengoan David gugaz ogia egitera gonbidatzen zaitugu, zuk masak egin eta guk umeak antolatuko ditugu ;-)

  Eta parrafada luze hau eta gero eskerrak ematea baino etzaigu geratzen:
  • David eta Ainhoari, ideia kontatu genienean laguntzeko prest agertu zirelako, eskatu eta hurrengo egunerako errezetak elkarbanatu zituztelako, eta ekintza aurrera eraman aurretik agertu ziren zalantza guztiak argitu zizkigutelako. (Txoripanaren errezeta, beste askorekin batera, euren blogean aurki dezakezue http://recetasbonappetit.com/)
  • Eskolako sukaldariari taldeari (Carlos eta Marian), bere sukaldea eta experientzia elkarbanatzeagatik, noizean behin Carlos gure mahaira hurbildu eta aholkutxoren bat emateagatik eta labaz arduratzeagatik.

Eta hemen duzue atera genituen argazkiak ikusteko helbidea: OGIA EGITEN 4 URTE

ON EGIN


2015/01/21

ONGI ETORRIAK BLOG BARRIARI

  2.013-2.014 ikasturtean zehar Bentades Ikastetxean komunikazio bide berriak martxan ipini genituen, posta elektronikoa adibidez.

  Aurten Haur Hezkuntzako irakaslegoak aurrera pausu bat eman nahi dugu bide honetan hemen duzuen blog hau martxan jarriz. Bertan ikasgelan egiten duguna zuekin elkarbanatu nahiko genuke.

  Horrexegatik: ONGI ETORRIAK GURE BLOG BARRIARI