Ikasturtea aurrera doa, 2. hiruhilabetea bukatu da!! Konturatu barik udaberria ere hasi da, nahiz eta igerri ez...
Umeak arin, arin hasten ari dira eta gero eta gauza gehiago ikasten ari dira.
Horietariko batzuk hurrengo esteka honetan ikusgai dituzue:
Argazkiak 2.hiruhilabetea
Ondo pasa oporrak!!
2018/03/23
2018/03/20
AURTEN ERE ZINEMARA!!!
Aurten ere Torrebillelara joango gara TINKO EUSKARA ELKARTEAK eskaini digun filma ikustera. Asteartean joan zirenak aterkiekin joan behar izan ziren bitartean, astezkeneko taldeak lasai asko paseaoan joan ahal izan zuten.
Oraingo honetan iaz ikusitako "Koko dragoi txikia" filmaren jarraipena ikusteko aukera izango dugu, "Koko dragoi txikia 2".
Euskara bizitzako esparru guztietara zabaldu behar dugu, normalizatu behar dugu. Ezin dugu gure hizkuntza maite hau esparru akademikoan soilik erabili! Anima zaitezte seme-alabekin euskaraz egitera, naiz eta hasieran zaila irudituko zaizuen, zenbat eta gehiago egin are errazagoa izango da eta!
Hemen argazki apur batzuk.
2018/03/06
LIBURUTEGIKO LEHIAKETA BERRIA
Beste hilabete bati hasiera eman diogunez liburutegiko lehiaketaren esteka elkarbanatzen dizuegu:
Animatu zuen seme-alabak parte hartzera!!!
Animatu zuen seme-alabak parte hartzera!!!
2018/03/04
GUAKAMOLIA eta PIÑATA!
Jakin badakizuenez Mexiko lantzen ibili gara 4 urteko geletan. Eta gai honi bukaera ezin hobea emateko ekintza bi antolatu ditugu.
Alde batetik, sukaldaritza tailerrean guakamolea prestatu dute gure ikasleek, baina gure maskota Moli-ren omenez "guakamolia" deitu diogu. Askok ez dute inoiz halakorik probatu izan, batzuei gustatu zaie, beste batzuei ez horrenbeste! Soberan izan ditugun natxo eta guakamolea patiora jeistea erabaki dugu beste irakasleekin elkarbanatzeko asmoz, baina, beste geletako umeak natxoak ikustean hurbildu eta eskatzen hasi zaizkigu, "natxoak nahi badituzue guakamole apur batekin busti beharko dituzue" esan diegunean aurpegi txarrak ikusi ditugu hasieran. Baina ausartaren batek probatu du eta "ene, bai goxoa!" esateaz batera ume piloa etorri zaigu guakamolea probatu nahian... Probatu duten guztiek gustoko izan dute. Egia esan nahiko harrituta geratu gara, jeje.
Eta mexikoko jai oro goxo-eltzea apurtzen bukatzen denez geuk ere tradizio hori gorde nahi izan dugu, baina pausu bat harago eman dugu. Piñata apurtu eta bertako goxokiak jan izan ditugu festa askotan, baina, badago bere piñata propiorik eraiki duenik gure gelan??? Nik ez dut inoiz halakorik egin, behintzat. Orainarte, noski!
Ze ondo pasa dugun eskuak zikinduz gure goxo-eltzea egiten. Pazientzi apur bat eduki behar izan dugu kola lehortzen usteko, konoak ziztatu eta pegatzeko, gusanito usaina duten koloretako zilindrotxoak urez busti eta piñataren zuriuneetan itsasteko (batzuek etxean mihiagaz bustitzen omen dituzte, ai ene! Baita nik ere, baina ez dut publikoki onartuko, kar-kar-kar)...
Hemen lan osoaren argazkiak dituzue.
Hemen lan osoaren argazkiak dituzue.
VIVA MÉXICO!!!
2018/02/12
BENTADES HISTORIAN
Beste urtebetez hemen ditugu ihauteriak! Aste honetan karetak egin eta aurpegiak margoztu ditugu (ikasleek ere guri margoztu dizkigute, kar-kar!), entsaioak egin ditugu eta, azkenean, irrikaz itxarondako eguna heldu da iada!
"Bentades Historian..." lemapean gure mozorroak prestatu izan ditugu, ziklo bakoitzari aro bat dagokiolarik. HH 2. ziklokoei Industri Iraultzaz mozorrotzea egokitu zaigu. “Industri Iraultza! Aro iluna izan zen, zelan lortuko dugu umeentzako erakargarria izatea?” Hementxe hasi ziren gure buruhausteak:
- Eta trena egiten badugu?
- Baina trena, zelakoa?
- Kutxekin.
- Bai, baina sartu eta ateratzeko zaila izango da…
- Santxeskiak ipiniko dizkiogu azpian, neska!!!
-…
Eta apurka-apurka ideaiak sortzen hasi ziren.
Irakasle gela telaz (eta trenaz) bete genuen eta mozorroei forma ematen hasi ginen.
Gero beste galdera bat egin genion geure buruei, zelan irakatsiko diegu gure ikasleei horrelako gaia? Ta beno, lortu genuen, ikasleei esan genienean aro hartako umeek eskolara joan beharrean lan eta lan ibiltzen zirela, batzutan jateko ogi apur batzuen truke, eta askotan lurrean lo egin behar zutela, zur eta lur geratu ziren denak. Honek ume eta nerabeen eskubideetaz hitz egiteko aukera eman zigun baita ere. Eta azken irakaspena: olentzerok edota errege magoek ekartzen duten ikatza makinak mugitzeko ere balio du. Bai, lurrun makina ikatza errez mugitzen da. Horregatik batzuk ikatza eramango dute, beste zenbait garbitzaileak (tximiniena, arropana, zapatena,...) izango dira, jostunak, egunkari banatzaile, haurtzainak beste batzuk. Eta gure txikitxuak aberatsak izango dira eta Bentades News-ek argitaratu duenez bidaiarien lehenengo trenean bidaia egiteko aukera izango dute.
HEMEN "making of"-aren argazki batzuk ikusgai!
Eta HEMEN ikuskizunaren bideoak!
Ondoren HH-koak agertzen garen minututik aurrera:
ESKERRIK ASKO ITZI, AMAIA, ASIER ETA DBH 3 ETA 4. MAILAKO BOLONDRESEI!
2018/01/31
2018/01/10
VIVA MÉXICO!!!
Hiruhilabete berria hasi dugu, eta honekin batera gai berriak lantzen hasi gara Haur Hezkuntzan.
4 urteko gelako umeak, Moli eta Nexti segika, Mexikora joango gara, Lupe "kuate"aren eskutik, hango kulturan murgiltzeko asmoz. Kultura honetaz baliatuz gorputz atalak landuko ditugu baita ere.
Gaur Anakletok gelako atea jo eta gure gelan sartu denean sekulako sustoa hartu dugu, "Eneeeeee, eskeletoa datooooooor!!!" Gero, bostekoa emanda, elkarren lagun egin gara!
Begira, begira ze ondo gauden Anakletorekin:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)



