Bi urtero gertatzen denez berriro ere Korrika Mungira heldu da! Gure herritik gauez pasako denez Korrika Txikia antolatu dute "Eskolen lantaldea" (ikusi PROIEKTUAK atala) eta AEK-k .
Haur Hezkuntzako ikasleak gustora hartu dute parte aurtengo Korrikaren inguruan aurrera eraman ditugun ekintza guztietan:
- Patio orduetan Korrikaren abestiak ipini ditugu (1980.ean hasi zeneko Amurizaren bertsotik hasita 20. edizioko Zirkorrika kantara) eta umeek hauetaz gozatu dute, dantzan zein korrika egiten.
- Bideoan ikusgai duzuen Zirkorrikaren koreografia ere landu dugu mungialdeko beste eskolekin batera futbolzelaian dantzatzeko.
- Maitek, gure margolari bikainak, sekulako pankarta prestatu digu eta 4 urteko geletako ikasleek leihoak apaintzeko BATZUK letrak koloreztatu dituzte. Gustoko dituzue?




iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina