2016/04/29

DINOSAURIOAK

Hilabete honetan zehar 5 urteko geletan hurrengo gaia landu dugu: Dinosaurioak. Zenbat disfrutatu dugun!

Zehatz-mehatz horrela  gertatzen ez dela jakin arren... dinosaurio arrautza urez beteriko palanganan sartu genuen. Egun pare bat pasa zenean arrautza kraskatzen hasi zen: "horia da!", "hankatxoa ikusten zaio!" Jaioberria ikusteko irrikitan geunden denak.



Jaio ondoren izena jarri genion. Horretarako bozkaketa egin genuen: umeek hainbat izen proposatu zituzten eta hamar bat genituenean bakoitzak gustokoenari eman zion botoa. Ia-ia Joxerrak irabazten du!

ARLO ETA HANKATXO

Belarjaleak eta haragijaleak zeudela ikasi dugu, dinosaurio hitzaren esanahia musker erraldoia dela (barre algarak sortu ziren puntu honetan puzker handiak zirelakoan, ainssss, umeak), batzuk taldean eta beste batzuk bakarka ehizatzen zutela...

Eta euren desagerpenari buruzko hainbat teoriei buruz berba egin dugu. Baita praktikara eraman ere!!! Sumendia eraiki dugu gela barruan, eta gaur, arratsalde ezin hobea egiten duela aprobetxatuz patiora irten gara gure sumendia esna arazteko...





Argi ez daukatena da gizakiok eta dinosaurioak elkarrekin ezin izan ginela bizi zeren "andereño, batan bat dinosaurioekin bizi izan zen, euren argazkia atera baitzuen!"  entzun dugu gelan.

Ume zein gurasoen inplikazioa gai honetan txalogarria izan da. Eskerrik asko.

Dinosaurioei buruzko hainbat gauzatxo ikasteko dago oraindik, baina beste kurtso batzuetan izan beharko da. Orain globoan munduan zehar ibiliko baikara.



Ahhh, eta ahaztu baino lehen. Patxo bat amatxo guztiei, domekan zuen egun da eta. Asteburu ederra izan!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina