2016/02/03

IPAR POLOAN. 5 URTEKO GELA

Jakinaren gainean egongo zaretenez hiruhilabete honetariko lehenengo gaia Ipar Poloa da. Zer nolako biztanleria duen, bertako fauna eta klima ezagutzen ari gara.

Egun batean lanean geundela izozmendiak agertu ziren aldizkari batean eta haurrek ez zutenez oso ondo ulertu izozmendi, edota izebergaren, kontzeptua ondorengo esperimentua aurrera eramatea erabaki genuen.


FLOTAGARRITASUNA LANTZEN.

  1. Esne kutxa bat urez bete, kolorante apur bat bota eta izozkailuan sartu egun pare batez.
  2. Ontzi garden bat urez bete.
  3. Tetrabrika zabaldu...
    Ura al dago? Bai? Ez? Likidoa edota solidoa? 
  4. eta uretara bota.
    -"Zer gertatuko zaio? Ondoratuko da edota flotatzen geratuko da?"
    -"Ba, horixe andereino, kokakolan moduan flotatuko du!"
  5. Eta kortxo bat botatzen badugu?
  6. Eta plastilina pilota bat?
  7. Eta plastilina pilota honi katilu forma ematen badiogu?
  8. Eta orain izozmendia urperatzen ahalegintzen bagara?
    -"Andereino, nik lortu dut"
    -"Bai, baina, orain eskua kendu gainetik eta ikusi zer gertatzen zaion!"
    -"Ui, ene, barriro gira dator!"
  9. Astelehenerarte izozmendia beste ontzi batean utziko dugu... eta bueltan ikusiko dugu aldatu egin den.

Benetan dibertigarria izan dela ariketa hau.

Hurrengo batean arkitekto lanetan ibiliko gara, ikusiko duzue!

ARGAZKIAK HEMEN.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina