2015/10/02

FRUTA EGUNA

Hasi ditugu urriarekin batera klaseak goiz eta arratsaldez, eta horrez gain "fruta eguna" ospatzen dugu Haur Hezkuntzan:

Gaur sagarraren eguna izan da.

3 urteko geletako ikasleentzako nobedadea izan den arren gustura ikusi ditut euren zatia jaten (eta baita errepikatzen ere!!!). Eta besteen artean baten bat etxetik "ama, nik ez dut sagarra jan nahi" esaten etorri den arren... orokorrean oso harrera ona izan du ekintza honek (ni neu alboko gelara joan naiz sagar gehiago eskatzera). Etxean halakoak jatea horrenbeste kostatzen zaien arren, askotan, eskolan albokoak ikustean hauek probatzera animatzen dira gure txikitsuak.

Jakin badakizuenez hamabostero ospatuko dugu fruta eguna, eta, horretarako, zuen partehartzea ezin bestekoa da.

Eskerrik asko.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina