2016/04/29

DINOSAURIOAK

Hilabete honetan zehar 5 urteko geletan hurrengo gaia landu dugu: Dinosaurioak. Zenbat disfrutatu dugun!

Zehatz-mehatz horrela  gertatzen ez dela jakin arren... dinosaurio arrautza urez beteriko palanganan sartu genuen. Egun pare bat pasa zenean arrautza kraskatzen hasi zen: "horia da!", "hankatxoa ikusten zaio!" Jaioberria ikusteko irrikitan geunden denak.



Jaio ondoren izena jarri genion. Horretarako bozkaketa egin genuen: umeek hainbat izen proposatu zituzten eta hamar bat genituenean bakoitzak gustokoenari eman zion botoa. Ia-ia Joxerrak irabazten du!

ARLO ETA HANKATXO

Belarjaleak eta haragijaleak zeudela ikasi dugu, dinosaurio hitzaren esanahia musker erraldoia dela (barre algarak sortu ziren puntu honetan puzker handiak zirelakoan, ainssss, umeak), batzuk taldean eta beste batzuk bakarka ehizatzen zutela...

Eta euren desagerpenari buruzko hainbat teoriei buruz berba egin dugu. Baita praktikara eraman ere!!! Sumendia eraiki dugu gela barruan, eta gaur, arratsalde ezin hobea egiten duela aprobetxatuz patiora irten gara gure sumendia esna arazteko...





Argi ez daukatena da gizakiok eta dinosaurioak elkarrekin ezin izan ginela bizi zeren "andereño, batan bat dinosaurioekin bizi izan zen, euren argazkia atera baitzuen!"  entzun dugu gelan.

Ume zein gurasoen inplikazioa gai honetan txalogarria izan da. Eskerrik asko.

Dinosaurioei buruzko hainbat gauzatxo ikasteko dago oraindik, baina beste kurtso batzuetan izan beharko da. Orain globoan munduan zehar ibiliko baikara.



Ahhh, eta ahaztu baino lehen. Patxo bat amatxo guztiei, domekan zuen egun da eta. Asteburu ederra izan!





2016/04/19

ZINEMA EUSKARAZ: PROP ETA BERTA

Beste urte betez gure ikasleekin Torrebillelara joan egin gara euskarazko film bat ikustera.
Astelehenean A taldekoak joan egin dira eta asteartean B taldekoak.

Betiko moduan umeak oso formal ibili dira zinemarako bidean, bakoitza bere bikoteaz arduratuz inor gal ez dadin.

Aurtengo filmeko protagonistak plastilinaz egindako gizon bat eta bere behi hiztuna dira, "Prop eta Berta".



Orokorrean oso gustura ikusi dute filma ikasleek.


Esperientzi hau sendotu eta zuekin elkarbanatzeko asmoz umeek txosten bat eramango dute etxera, elkarrekin gozatu dezazuela espero dugu. Badaezpada ondorengo estekan sinopsia irakur dezakezue: SINOPSIA.





2016/04/14

UHAZAK LANDATZEN

Eguzki amandrea,
zer dakarzu berri?
Negua joan da
eta orain udaberri!


Astelehenean Haur Hezkuntzako ikasleekin batera patiora joan egin gara uhazak landatzera! Printzipioz 5 urteko geletako ikasleentzako programatutako ekintza izan da hau, baina 3 eta 4 urteko ikasleek ikusteko gogoa izan dutenez danak elkarrekin jaitsi gara, eta haietako batzuk aktiboki parte hartu egin dute baita ere!

Gaur ureztazen joan egin gara. Ondo zaiduko ditugu handi-handi egiten direnean jantokian jan ahal izateko. Bai goxo egon behar direla!





Hemen ARGAZKIAK ikusgai dituzue.

2016/03/20

PAZKOA PRESTATZEN

3 eta 4 urteko geletako ikasleak pazkoaren inguruko bi lantxo prestatu dituzte azken aste hauetan.

4 urteko gelan imprenta lanetan ibili dira. Patata batean formak moztu eta zigilu moduan erabili ondoren hainbat koloretako arrautza politak estanpatu dituzte orri batean.



3 urteko geletan teknika eta material ugariak erabiliz Pazko Untxiak egin dituzte. Errodiloekin untxia margoztu (baten batek margoa probatu du... lasai umeentzako egokia da eta!), purpurina bota, haginak, muturra eta hortzak itsatsi eta biboteen puntuak egin dituzte gure artistak. Oso ondo pasa dute ekintza hau egiten, eta zer arro eraman dituzte beraiek egindako untxitxoak etxera.


Hemen dituzue prozesuaren argazkiak.

Pilak kargatu oporraldi honetan. Bueltan elkar ikusiko dugu!

2016/03/10

ARKITEKTO BIKAINAK

Esan genizuen ba hurrengo batean arkitekto lanetan ibiliko ginela... esan eta egin! Eskolara umeak ekartzen eta batzen zatoztenak iadanik ikusita eukiko duzue: iglua bukatu dugu! Kosta izan zaigu, baina zuek ekarritako tetrabikekin iglu erraldoia eraiki dugu HH5. mailako ikasleekin batera.

3 urteko geletako umeei asko gustatu zaie gure etxe berezian jolastea. Bai goxo eta bero daudela barruan! Apurtzen ez den bitartean jolasteko txoko berria izango da berau. Begira, begira zertan harrapatu ditugun gaur gure neska mutilak, ains!!! (Berandu heldu naiz ze iada jolasean kanporatu bat egon da).



Hemen ARGAZKIAK ikusgai dituzue.


Igluaren atea eta putzua.
Izotzean egidako zuloa arrantzan egiteko.

2016/03/07

HILABETE BERRIA, JOLAS BERRIAK!

Beste hilabete batez patioan lantzen ditugun jolasen berri ematera gatoz.
  • 3 URTE: SOKA SALTOKA. Banan-banan, lehenengo, eta taldean, gero, sugea saltatzen ibili dira gure ikaslerik txikitsuenak. Bai gustura gero!
  • 4 URTE: TRAINERUA. Haurrak errenkadan ipinita pilota atzekoari pasatu behar izan diote. Lehenengoak besoak luzatu beharko ditu buru gainetik pilota atzekoari pasatzeko asmoz eta hau, pilota hartu ondoren, makurtu egingo da hanken azpitik atzekoari emateko. Goitik eta betik, txandakatuz, pilotak ume-tren guztia pasako du. Azken haurrak pilota hartzen duenean filatik irten eta lehenengo umearen aurrean kokatuko da jolasa berriro hasiz.
  • 5 URTE: DON MAKARRON. Egia esan esku jolas honen kantak euskera gutxi dauka, beno... hobeto esan bapez, baina jolas polita dela iruditzen zaigu. Ahozko tradizioko jolasa denez letrak aldaketak jasaten ditu leku batetik bestera, eta baita gela batetik bestera ere!

3 URTE - SOKA SALTOKA 
4 URTE - TRAINERUA



















5 URTE - DON MAKARRON


  • Eta soka dagoela aprobetxatuz Haur Hezkuntzako beste ikasleekin batera soka tiran eta soka saltoka jardun gara, INPROBISATUZ.