2016/03/20

PAZKOA PRESTATZEN

3 eta 4 urteko geletako ikasleak pazkoaren inguruko bi lantxo prestatu dituzte azken aste hauetan.

4 urteko gelan imprenta lanetan ibili dira. Patata batean formak moztu eta zigilu moduan erabili ondoren hainbat koloretako arrautza politak estanpatu dituzte orri batean.



3 urteko geletan teknika eta material ugariak erabiliz Pazko Untxiak egin dituzte. Errodiloekin untxia margoztu (baten batek margoa probatu du... lasai umeentzako egokia da eta!), purpurina bota, haginak, muturra eta hortzak itsatsi eta biboteen puntuak egin dituzte gure artistak. Oso ondo pasa dute ekintza hau egiten, eta zer arro eraman dituzte beraiek egindako untxitxoak etxera.


Hemen dituzue prozesuaren argazkiak.

Pilak kargatu oporraldi honetan. Bueltan elkar ikusiko dugu!

2016/03/10

ARKITEKTO BIKAINAK

Esan genizuen ba hurrengo batean arkitekto lanetan ibiliko ginela... esan eta egin! Eskolara umeak ekartzen eta batzen zatoztenak iadanik ikusita eukiko duzue: iglua bukatu dugu! Kosta izan zaigu, baina zuek ekarritako tetrabikekin iglu erraldoia eraiki dugu HH5. mailako ikasleekin batera.

3 urteko geletako umeei asko gustatu zaie gure etxe berezian jolastea. Bai goxo eta bero daudela barruan! Apurtzen ez den bitartean jolasteko txoko berria izango da berau. Begira, begira zertan harrapatu ditugun gaur gure neska mutilak, ains!!! (Berandu heldu naiz ze iada jolasean kanporatu bat egon da).



Hemen ARGAZKIAK ikusgai dituzue.


Igluaren atea eta putzua.
Izotzean egidako zuloa arrantzan egiteko.

2016/03/07

HILABETE BERRIA, JOLAS BERRIAK!

Beste hilabete batez patioan lantzen ditugun jolasen berri ematera gatoz.
  • 3 URTE: SOKA SALTOKA. Banan-banan, lehenengo, eta taldean, gero, sugea saltatzen ibili dira gure ikaslerik txikitsuenak. Bai gustura gero!
  • 4 URTE: TRAINERUA. Haurrak errenkadan ipinita pilota atzekoari pasatu behar izan diote. Lehenengoak besoak luzatu beharko ditu buru gainetik pilota atzekoari pasatzeko asmoz eta hau, pilota hartu ondoren, makurtu egingo da hanken azpitik atzekoari emateko. Goitik eta betik, txandakatuz, pilotak ume-tren guztia pasako du. Azken haurrak pilota hartzen duenean filatik irten eta lehenengo umearen aurrean kokatuko da jolasa berriro hasiz.
  • 5 URTE: DON MAKARRON. Egia esan esku jolas honen kantak euskera gutxi dauka, beno... hobeto esan bapez, baina jolas polita dela iruditzen zaigu. Ahozko tradizioko jolasa denez letrak aldaketak jasaten ditu leku batetik bestera, eta baita gela batetik bestera ere!

3 URTE - SOKA SALTOKA 
4 URTE - TRAINERUA



















5 URTE - DON MAKARRON


  • Eta soka dagoela aprobetxatuz Haur Hezkuntzako beste ikasleekin batera soka tiran eta soka saltoka jardun gara, INPROBISATUZ.