Jadanik abenduan gaude, negua heldu da, Gabonak hor daude, atzera begiratzen dugu eta gezurra dirudi lehenengo hiruhilabetea bukatzear dagoela... Zenbat lan egin dugu! Orain deskantsatzeko momentua heldu da, merezi dugu ta!
Hemen dituzue egin ditugun ekintzen argazkiak ikusgai.
Gaur Olentzeroren lagunak gurera etorri zaizkigu bisitan. Mari Domingi, Mari Teiletako eta galtzagorria etorri dira eta Olentzerori idazteko gutunak ekarri dizkigute.
"Zer eskatuko diogu?" "Txintxoak izan al gara?" "Ai ene, zelako nerbioak!" Orain etxean gutuna idatzi eta ahalik arinen Olentzerori eman beharko diogu.
Hau beroketa bat baino ez da izan. Gogoratu hilaren 22an Olentzero bera etorriko dela Bentadesera, sekulako jaia prestatu dugu eta.
Eskolako web orrian laster argazki guztiak ikusgai izango dituzue.
Ostiralean Euskararen jaia ospatu genuen gure ikastetxean. Jakin badakigu Euskararen Nazioarteko Eguna abenduak 3a dela, baina aurten, igandea denez, egun pare bat aurreratzea erabaki dugu.
Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da.
"Ez da ez!" lelopean Bentades Ikastetxeko ikasle eta irakasleok ospakizun honekin bat egin nahi izan dugu.
Haur Hezkuntzako ikasleei "Derrigorrez, musurik ez" ipuina ipini diegu. Norberak erabakitzen du nori eta noiz eman zein jaso musuak. Zeuekin batera ikustea ere ez legoke txarto; askotan umeek ez diote amamari, osabari edota aita eta amari musu eman nahi eta guk barrutik pentsatzen dugu, "ai ene, umeak ez dio musu eman nahi, zer pentsako du???" Ba, ez da ezer gertatzen, umeak ez badio musu eman nahi, ez diezaiola eman. Bakoitzak bere gorputzaren jabe izan behar du, eta pertsona hori agurtzearekin nahiko izan beharko litzateke.
Horrekin batera gure borobilo moreak apaindu ditugu, talde bakoitzak bere erara:
Nubatarrek argizerekin koloreztatu dute.
Molitarrek tenpera gorria eta urdina nahastu dituzte pintzelekin koloreztatzeko.
Aristarrek argizeraz pinta ondoren txarol paperaz apaindu dituzte.
Hona hemen hainbat argazki:
Eta hona hemen Kantu Kolore taldeak egindako abesti polit hau:
Gaur, euri artean joan etorria eginez, 4 eta 5 urteko ikasleek AZTERKOSTA programaren bidez, Enkarni Genuaren ITSAMINEZ antzezlana ikusteko aukera izan dugu. Bertan, kostaldeko ekosistemaren aldeko balore eta jarrerak landu ditugu.
Hona hemen laburpentxo bat:
Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina asko maite du. Zergatik? Haundia delako, ederra delako, opari asko ematen dizkigulako... Baina itsasoa arriskuan dago eta Ilargiak daki zergatik. Argik, Osaba Joxek emandako karakolaren laguntzarekin, itsasondoraino bidai luze bat egingo du zer gertatzen den jakiteko. Hor lagun pila bat egingo ditu: Pulpez olagarroa, sardinak, “joan eta galdetu” … Eta itsasoko lagunek duten arazo handia, konpontzen saiatuko da.
Hau da, txotxongilo mota ezberdinekin, diapositibak eta argi beltzaren bidez, Enkarni Genuak kontatu digun, musika eta kantaz jositako istorioa. Izugarri gustatu zaigu saioa eta primeran pasa dugu! Eta gogoratu: ITSASOA eta HONDARTZAK MAITE ETA ZAINDU BEHAR DITUGU!!!
Egunero bezala goizeko 11:30etan patiora joan gara jolasteko asmoz. Hamar minutu jolasean egon eta gero eskolako txirrina jotzen hasi da. Umeak formal-formal trenean jarri dira, egia esan despistaturen bat ere izan dugu.
Txirrina isildu da, baina trenean jarraitu dugu bigarren seinalea itxaroten; bigarren seinale honek eskola ebakuatzeko ordena ematen du! Nahiko itxaron ondoren txirrinak berriro ere jo du eta eskola osoak, sukaldeko langileak barne, patiora irten du.
3 urteko gelak orduantze egon dira patiorantza jeisten, gixajoek denbora gehiago behar baitute klasetik irtetzeko. Beraz trenean zeudela probetxatuz biltzeko puntura zuzen-zuzen joan dira (ze formal egon diren denak!).
Antza denez nahiko ondo irten da aurtengo simulakroa, egia esan guretzako ezin errazagoa izan da ;-)
Ea holan pasatzen ditugun urte guztiak simulakroz-simulakro benetako sustorik izan gabe!
Bentades Ikastetxeko Zuzendaritzak azpian aipatzen diren egun, ordu eta gelan izango ditugun kurtsoko bileretara deitzen zaituzte. Sarrera Haur Hezkuntzako atetik izango da.
Eskertuko genizueke batzarretara bakarrik, ikasleen gurasoak edo tutoreak etortzea.
Bada joan zaigu beste ikasturte bat. Eta iadanik hurrengoan pentsatzen gabiltza!!! Irailaren 7an hasiera emango diogu ikasturte berriari eta hauek izango dira ekarri beharreko materialak:
3 URTEKO GELA // AULA DE 3 AÑOS
Poltsa bat (zaku bezalakoa) muda oso batekin.
Eskuoihal hezeak.
Botila bat ur edo kantinplora txikia.
Amantal “2” (izena aurrekaldean duelarik). Jantokira ez doazenak batekin nahiko dute.
Kremaileradun estutxe bi.
TRIMAX alpino margo triangularrak.
Alpino argizerak “maxidacs” (15 kolore).
Arkatza STAEDTLER NORIS HB 2 edo JUMBO 119.
4 URTEKO GELA // AULA DE 4 AÑOS
Botila bat ur edo kantinplora txikia
Amantala 2 (eskegitzeko zinta zabal batekin eta izena aurrekaldean duelarik). Jantokiara ez doazenak bategaz nahiko daukate.
Alpino argizerak “maxidacs” (15 kolore).
5 URTEKO GELA // AULA DE 5 AÑOS
Eskuoihal hezeak.
Botila bat ur edo kantinplora txikia.
Kremaileradun estutxe bi.
TRIMAX alpino margo triangularrak.
Alpino argizerak “maxidacs” (15 kolore).
Arkatza STAEDTLER NORIS HB 2 edo JUMBO 119.
Eskolako ordutegia goizekoa izango da iraila osoan zehar. 9:00-13:00 (HH).
GOGORATU 5 URTEKOAK LH-RA DOAZENEZ UNIFORME ETA ORDUTEGI ALDAKETA DAUKATELA (Hemen zirkularra)
Izandako tenperatura freskoak lagundurik (ezinezkoa dirudien arren bai, freskoa pasa dugu aurreko astean!), beste urtebetez, kirol eguna ospatu genuen ostiralean.
Heziketa Fisikoko irakasleek antolatu zuten egun zoragarri hau. DBH-ko ikasleen laguntzarekin bi jolasetan ihardun ginen maila bakoitzeko taldeek, betiko moduan umeak poz-pozik ibili ziren.
5 urteko geletako ikasleek, gainera, Bentades Kross Txikian parte hartu zuten.
Hemen dituzue bideoak ikusgai:
*** Musikaren Copyright dala eta 4 eta 5 urteko geletako bideoak, printzipioz, ezin izango dituzue hainbat gailutan ikusi, hala nola zenbait mugikorretan edota kontsolatan. Ordenagailu batean disfrutatu beharko dituzue ;-)
Plastilinako mahaian suge luzeak egin ditugu gero artaziekin moztu eta janaritxo laburrak lortzeko asmoz.
Beste mahai batean makiltxo eta botoiekin jolasean aritu dira, gauza luzeak eta laburrak eraikiz.
Eta alfonbran, berriz, ume batek clicak banatu ditu bere lagunen artean bakoitzak suge labur bat egin dezan. Suge laburrak ikasgelatik kanpo irten den bide luuuuuuzea egiteko elkartu ditugu (eta hemen gela bien arteko erronka izan dugu, ea nork luzeagoa egin, jejeje).
Bukatzeko norberaren gorputza neurtu dugu bide luzeagaz konparatuz.
Aurten 4 urteko gelakoek erabaki dugu bisera berezia eroatea urteko txangora. Horrela, ume bakoitzak berana apaindu du. Hainbat kolore erabili dituzte! Hona hemen batzuk
Korroan urtaroez hitz egiten dugu, satortxo eta bola parkera bidaia egin dute han dauden animaliak bisitatzera, gure pasilloak kurtso bakoitzak egindako udaberri muralez apaindu ditugu, aro honetan lore zein zomorrotxoak hazten ari dira, "euria eta eguzkia egiten duenean zer gertatzen da?" "Ba, ostadarra irtetzen dela andereño!"
Satortxo eta Bolaren eskutik 3 urteko geletan Gazteluko nondik norakoak lantzen ibili gara azken hilabete hauetan. Printzesak gustatu zaizkie askori, zaldunak beste batzuei. Baina gaur, azken klase eguna dela aprobetxatuz, arkulari bihurtu gara denbora labur batez.
Eta ez pentsa umeen jolasa izan dela soilik, eeeeez! Patiotik egon diren irakasleak ere gurekin jolastu nahi izan dute eta.
Begira! Begira!
Eta hemen bideoa egiteko erabilitako argazki guztiak aurkituko dituzue.
Bi urtero gertatzen denez berriro ere Korrika Mungira heldu da! Gure herritik gauez pasako denez Korrika Txikia antolatu dute "Eskolen lantaldea" (ikusi PROIEKTUAK atala) eta AEK-k .
Haur Hezkuntzako ikasleak gustora hartu dute parte aurtengo Korrikaren inguruan aurrera eraman ditugun ekintza guztietan:
Patio orduetan Korrikaren abestiak ipini ditugu (1980.ean hasi zeneko Amurizaren bertsotik hasita 20. edizioko Zirkorrika kantara) eta umeek hauetaz gozatu dute, dantzan zein korrika egiten.
Bideoan ikusgai duzuen Zirkorrikaren koreografia ere landu dugu mungialdeko beste eskolekin batera futbolzelaian dantzatzeko.
Maitek, gure margolari bikainak, sekulako pankarta prestatu digu eta 4 urteko geletako ikasleek leihoak apaintzeko BATZUK letrak koloreztatu dituzte. Gustoko dituzue?
Aurten ere A taldeakoak astelehenean eta B taldekoak asteartean, euriak lagunduta, Torrebillelara joan egin gara TINKO EUSKARA ELKARTEAK eskaini digun filma ikustera.
Oraingo honetan "Koko dragoi txikia" filma ikusteko aukera izan dugu.
Euskara bizitzako esparru guztietara zabaldu behar dugu, normalizatu behar dugu. Ezin dugu gure hizkuntza maite hau esparru akademikoan soilik erabili! Anima zaitezte seme-alabekin euskaraz egitera, naiz eta hasieran zaila irudituko zaizuen, zenbat eta gehiago egin are errazagoa izango da eta!
Pertsona bakoitza mundu bat da, eta norberak mundua bere erara antzeman eta isladatzen du.
Hauxe frogatzeko urtarrilean Van Gogh-en Belez beteriko gari zelaia artelana lantzen hasi ginen, bertan ageri ziren koloreak aztertuz, bakoitzak ikusten zuena komentatuz, sentitzen zutena elkarbanatuz, e.a. Eta, Olentzeroren opariaz baliatuz, bakoitzak artelan honen bertsioa egin du, baten batek "arrainez beteriko akuarioa" margoztu digu.
Nork esan du matematikak aspergarriak direla? Galdetu, galdetu 4 urteko gelako ikasleei, ea zer erantzuten dizuten.
Matematikako liburuan kenketak landu behar genituen, eta teoria lantzea nahiko abstraktoa denez, jolasaren bidez ikastea erabaki genuen. Puxikez baliatu ginen kenketak aurrera eramateko. Hor ibili ziren gixajoak putz eta putz ea nork puxika handiagoa puztu, gero leher arazteko... Ba hori, bost puxika baditut eta bi puzkatzen bazaizkit, hirurekin geratuko naiz. Matematikak zehatzak dira!
Ondoren, matematika liburua ahaztuta, beste hainbat jolasetan aritu ginen. Gainera, ariketa honen bitartez, eskolako txoko berri bat erabili dugu, Areto Nagusia, beti gure gela barruan egon beharrean.
Izaki maltxurrak uxatu behar ditugu!
Erne, kotilungorriak datozela!
Animo
Txatxoak, Ziripotek esan bezala erle bakarra oso txikia eta ahula da,
baina erlauntza oso bat garaitezina izan daiteke. Harrapatu ditzagun
Zaldiko eta Miel Otxin, Ferratzaileak lagunduko gaitu!"
"Bentades Parrandan" lelopean Euskal Herriko hainbat lekuetara bidaia egin dugu gaurko egun honetan. Urduritasuna,
ezinegona, ilusioa, lotsa... gure neska-mutilengan sentimendu desberdinak
borborrean sumatzen ditugu. Batzuk gradei begira egon dira uneoro,
beste batzuk adi-adi ikuskizunaz gozatu dute, zenbaitek txano zein
zintzarriekin arazoak izan dituzte, baina hala eta guztiz ere primerako
arratsaldea igaro dugu. Baita zuek ere, ez al da hala?
Bentades Ikastetxeako web orrian bertan grabaturiko bideoak dituzue ikusgai eta baita DBH-koen argazkiak. Pazientzia apur bat badaukazue laister beste guztiak eskegiko dituzte.
Pentsa genuena baina ezezagunagoak dira gure aratustetako pertsonaiak, horrexegatik hemen azalpentxoa daukazue, bertan Lantzeko ihauteriei buruzko ipuintxoa ikusi dezakezue.
Orain datorren urteko gaia pentsatzen hasi beharko gara...
Oraingo honetan 3 urteko geletako ikasleak sukaldari lanetan aritu dira: FRUTA BROTXETAK prestatu ditugu!!!
Bi gelak batera jantokira jeitsi eta mahai luze batean eseri gara. Ondoren gela bakoitzeko ordezkari batek frutak garbitu ditu.
Asko garenez ezin izan dugu danok gauza guztiak egin, horregatik batzuk platanoak eta mandarinak eskuz zuritu dituzten bitartean, beste batzuk azal-kentzekoaz baliatuz, irakasleon laguntzaz, sagarrak eta madariak prestatu ditugu.
Platanoak moztea eta mandarin-atalak banatzea oso erraza izan da. Sagarra mozteko tramankulua asko gustatu zaie, sagarra gainean ipini eta indar apur bat eginez guztiz zatituta geratu da!!! Magia!!!
Zailagoa izan da gero zatitxo txikiagoak egitea, batzuk aiztoen beldur izan dira, baina irakasleon eskuen laguntzagaz ti-ta prestatu dugu dena. Zorionez praktiketako mutil jatorra daukagu HH3B gelan eta esku gehiago izan ditugu lan egiteko!
Gaur konprobatu dugu nortzuk laguntzen duten etxean sukaldean eta nortzuk ez (karkarkar!).
Eta bukatzeko frutak plateretan banatu eta mahai guztian zehar ipini ditugu.
Gelan jorratzen ari garen gaia basamortua izanik, eta han palmondoak daudela landu dugunez, aukera ezin hobea suertatu zaigu fruitu ezezagun hau gugana hurbiltzeko. Ume bakoitzari makiltxo bana eman diogu datil zati bategaz eta gero norberak mahaian egon diren frutak makiltxoan sartu behar izan ditu gustoko brotxeta egin arte.
Eta hau da hurrengo bideoan ikusgai daukazuena. Logikoki zuritze eta mozte prozesuaren argazkirik eztaukagu umeei laguntzen egon baikara, baina beno, zeozertxo ikus dezakezue hemen. Zuen gustokoa izatea espero dugu.