2016/02/11

ARGAZKIAK ETA BIDEOAK IKUSGAI

Eskolako webgunean dituzue ikusgai Agate Deuna (SANTA AGEDA HH 2016) eta Inauterien argazkiak (INAUTERIAK LH 2016) eta bideoak (INAUTERIAK 2016 HH - LH 1go eta 2 zikloa).

2016/02/05

INAUTERIAK 2016

"Hemen ditugu inauteriak
ez al da garai polita,
aurkitzen gara umore onez
ta irribarrez josita.
Alda gaitezke denok itxuraz
arropa zaharrak utzita,
eta inork ez ezagutzeko
denok mozorroz jantzita."

Ba bai, hemen ditugu inauteriak! Txoratzeko moduko aste hau pasa dugu iada. Umeak urduri egon dira, entseguz entsegu ibili gara, Santa Ageda, karnabalak...

Aurpegiak margoztu ditugu baita ere. Begira ze guapo:
Eta, azkenean, lan guztiaren emaitza ikusteko aukera izan duzue. Gozatu al duzue?

Eskerrik asko etortzeagatik. Asteburu luze hau ondo igaro dezazuela espero dugu.


 
GORA KARNABALAK!


* Eskerrik asko DBH 3. mailako ikasleei eta Eneritzi egin dizkiguten etxe politengatik. 

** Egun hauetan zehar argazkiak igoko ditugu, bai hona, baita eskolako web orrialdera ere. Adi bili!

2016/02/04

AGATE DEUNA

  Urtero bezala, aurten ere, Haur Hezkuntzako ikasleak Agate Deunaren bezperan eskolako patiora urten dira abesti zahar hau zuentzat kantatzera:

  Eta gero txokolatea dastatzeko aukera izan dugu jantokian. Bai goxoa!!!



Eta hona hemen amatxu batek bidali digun bideoa (milesker!):


2016/02/03

IPAR POLOAN. 5 URTEKO GELA

Jakinaren gainean egongo zaretenez hiruhilabete honetariko lehenengo gaia Ipar Poloa da. Zer nolako biztanleria duen, bertako fauna eta klima ezagutzen ari gara.

Egun batean lanean geundela izozmendiak agertu ziren aldizkari batean eta haurrek ez zutenez oso ondo ulertu izozmendi, edota izebergaren, kontzeptua ondorengo esperimentua aurrera eramatea erabaki genuen.


FLOTAGARRITASUNA LANTZEN.

  1. Esne kutxa bat urez bete, kolorante apur bat bota eta izozkailuan sartu egun pare batez.
  2. Ontzi garden bat urez bete.
  3. Tetrabrika zabaldu...
    Ura al dago? Bai? Ez? Likidoa edota solidoa? 
  4. eta uretara bota.
    -"Zer gertatuko zaio? Ondoratuko da edota flotatzen geratuko da?"
    -"Ba, horixe andereino, kokakolan moduan flotatuko du!"
  5. Eta kortxo bat botatzen badugu?
  6. Eta plastilina pilota bat?
  7. Eta plastilina pilota honi katilu forma ematen badiogu?
  8. Eta orain izozmendia urperatzen ahalegintzen bagara?
    -"Andereino, nik lortu dut"
    -"Bai, baina, orain eskua kendu gainetik eta ikusi zer gertatzen zaion!"
    -"Ui, ene, barriro gira dator!"
  9. Astelehenerarte izozmendia beste ontzi batean utziko dugu... eta bueltan ikusiko dugu aldatu egin den.

Benetan dibertigarria izan dela ariketa hau.

Hurrengo batean arkitekto lanetan ibiliko gara, ikusiko duzue!

ARGAZKIAK HEMEN.


2016/02/01

EUSKARAZ JOLASTEN

Joxe Martin
"...nirekin ezkonduz gero"

Kurtso berriagaz batera euskara eta euskal ohiturak sustatzeko "Euskal musika" eta "Euskal jolasak patioan" iharduerekin jarraitu dugu.

Iaz gertatzen zen era berean ikasleak ostirala irizteko irrikitan daude patio orduan musika ipiniko baitugu. Zenbat gustatzen zaien dantzan aritzea!

Eta ildo beretik euskal jolasak (edota jolasak euskeraz) lantzen ibili gara: korro txirinboloa, Trikitixa, karretila, Joxe Martin, zapiaren jolasa, e.a. Jolasa gelan landu ondoren ikasleak gainontzeko taldeei erakusteko irrikitan egoten dira.

Karretila

Korro Txirinbolo


Hemen dituzue zenbait argazki ikusgai:

2016/01/28

WEB ORRIALDE BARRIA

Bentades Ikastetxeak web orrialde barria estreinatzen du gaur, erakargarriagoa, dinamikoagoa, intuitiboagoa eta zuen partehartzea erraztuko duena. Berau ikustera animatzen zaituztegu.

Bide batez, multimedia gunean gabonetako jaialdian ateratako argazkiak ikusgai dituzuela jakinarazten dizuegu.

Gogoratu helbidea: