2015/07/28

EUSKERAREN ASTEA

 Abenduaren lehenengo astean Euskararen Astea ospatu genuen Bentades Ikastetxean. Horretarako hainbeste ekintza aurrera eraman genituen:

  • Marrazki lehiaketa. Gure marrazkiekin mural eder bat egin genuen.
  • Leloen grabaketa.

 Eta asteko egunik garrantzitsuena abenduaren 3a izan zen,  euskararen nazioarteko eguna:
  • Haur Hezkuntzako ikasleek "Kili-kili bat" abestia abestu zuten.
  • Urte bikoek Imanol Urbietaren "Ran rober ran" uztai eta guzti dantzatu zuten (ze majoak!).
  • Marrazki lehiaketaren sariak banatu ziren.
  • Txistor goxoak dastatu genituen.
  • Dantzan ibili ginen.
  • Herri kirolak egin genituen: lokotx biltzea, sokatira eta paratxutea.
  • Marrazkiak ere egin genituen.

 Hemen Haur Hezkuntzak ataratako argazkiak ikusi ahal izango dituzue.

 Eta Bentades Ikastetxeak argitutarako Haur Hezkuntzako bideoak ondorengo hauek dira:

2015/07/22

IHAUTERIAK 2014-2015 -- Editatua

"Gu sorginak gara
festa ta algara
suaren inguruan
akelarrea dantzan"

 Takolo, Pirritx eta Porrotx. Poxpolin Marisorgin. 2003



   Ba bai, aurten sorginaz eta aztiaz mozorrotu gara karnabal eguna ospatzeko.

  Mozorroak eta dantza prestatzen hasi ginenean ikasle apur batzuk bildurtuta egon ziren ("andereino, ez hurbildu", "ez egin horrela barre", e.a.) baina entsailoak gora entsailoak behera sentimendu hori pozean transformatu dugu, gaitzerdi!

   Urduri egon dira kalejira prestatzen, aitatxo eta amatxo begira egongo direla, keak ea ipurdia erreko ote dien, txalaparta nork joko duen... (Ez ziren egongo ba, geu be nerbioak jota geunden eta!!!). Hala eta guztiz ere oso gustura lan egin dugu. Eta lan guzti horren emaitza zuen gustokoa izatea espero dugu.

   Umeekin akelarrean egon garenez ezin izan dizkiegu Haur Hezkuntzatik nahi izandako argazki mordoa atera. Hala eta guztiz ere Marijosek lan bikaina egin du grabaketa egiten eta ondorengo estekan Bentadesko bideo ofiziala ikus dezakezue.

   
   Ez nuke sarrera hau bukatu nahi lagundu gaituzten guztiei eskerrak eman barik:
  • Adarra jotzen: Julen, Peio eta Ander.
  • Txalapartan: Beñat eta Aitor.
  • Kalejiran laguntzen: Itzi eta Amaia.
  • Lapikoak egiten eta umeak jantzi eta entretenitzen: DBHko ikasleak.

OLENTZERO 2014-2015

 Olentzero eguna pasa zen, ta ondo pasa gainera. Bakarrik esan nahi dut umeek sekulako eguna igaro zutela prestatutako abestiak kantatzen, Olentzero ikusten eta beronen opariak jasotzen eta txokolate eta bizkotxo goxoak dastatzen.

 Oraingoan aldaketatxo bat jasan genuen betiko festa honetan. Olentzerok ume bakoitzari txokolatezko Olentzerotxu bat eman zien (lasai, alergikoentzako bereziak zeuden!) eta, gainera, kurtso bakoitzeko, gelan erabili ahal izateko beste opari eder bat.

 Ikasleek gelan eskutitza idatzi ondoren honexek izan dira Olentzerok aukeratu zituen oparitxoak:
 
Eskolako orrialde ofizialean egun horretako ondorengo argazki eta bideo hauek eta gehiago eskegita daude (nik hemen Haur Hezkuntzakoak soilik ipiniko ditut):

 Eta festaren aurretik Olentzeroren laguntzaileen bisita eduki genuen ikastetxean. Hemen ikusgai.


    2015/07/09

    2015-2016 IKASTURTERAKO BEHARREZKO MATERIALA

    Zirkular baten bidez jakinarazi genizuenez datorren irailaren 9an ikasleek ondorengo gauza hauek ekarri beharko dituzte gelara:


     
    *** AKATZA: 5 urteko gelako gaztelerazko idazkian ez du ipintzen margo berriak erosi behar izatekotan  hauetatik MOTA BAT bakarrik hautatu behar dala.
    En la circular del aula de 5 años en castellano no pone que, de tener que comprar pinturas nuevas, solamente hay que traer UNA CLASE de las que se muestran.



    Lehen Hezkuntzako 1. mailara doazen ikasleak, heziketa fisikoko ekipamenduaz aparte, eskolako uniformea erabiltzen hasiko dira, "Corte Inglés"-ean eros daitekeena. Eskolako webgunean, http://www.bentadesikastetxea.com/,  uniformea zertan datzan eta hurrengo ikasturterako erosi beharrezko  liburu zerrenda topako dituzue.

    2015/06/22

    IKASTURTEA BUKATU DA

    Beno ba, kurtsoa bukatu zaigu. Zenbat gauza bizi izan ditugun ikasturte honetan zehar, pozik ibili gara jolasean, kantetan, nohizean behin triste ipini gara, haserretu bebai, noski, esperimentuak egin ditugu, mozorrotu gara,... elkarrekin bizi izandako momentu asko eta asko ditugu buruan.

    Eta agur esateko momentu honetan azken eguneko merendoletako hainbat argazki eta gelako maskotekin eramandako liburutxoetan umeek egindako marrazkiak uzten dizkizuegu.

    Pilak kargeta elkar ikusiko dugu irailaren 9an. Uda ederra pasa!!!

















    2015/06/17

    KIROL EGUNA - editatua

    "Galduta ere berdin
    irabazten dugu,
    lagunekin bai, larai,
    alai osasuntsu"

    "Kirola oe, oe!" "Irrien Lagunak" Pirritx, Porrotx eta MariMotots


        Gaur Bentades Ikastetxean Kirol Eguna ospatu dugu.

       Haur Hezkuntzako umeekin gelara joan gara lehenengo orduan egunean zehar egin beharreko ekintzen berri emateko eta hamar t'erdietarako aterpean egon gara zumba egiteko prest. Hautzandegia kenduta ikasle guztiak DBH-ko neskatoen aginduak jarraituz dantza bat egiten saiatu gara. 3 urteko gehienak, egia esan, dantza egin beharrean danari begira egon dira, aho zabal! Baina apur batzuk gorputza ederto astindu dute gero!!!  2 urteko gelakoak gu ikusten etorri diren arren dantza egiten bukatu dute baita ere, ze majoak!



       Ondoren jolasen ordua izan da:
    • 3 urteko geletako umeak sugeetara jolasten egon dira, bakoitzak soka bat izan du eta espazioan zehar mugitu behar izan du beste inorena zapaldu barik. Gero soka guztiekin suge luze bat egin eta beronen gainetik ibili behar izan dute. Azkenik sagu txikira jolasten ibili dira.


                                         
    • 4 urteko geletako umeak aulkien jolasean ibili dira, aulkien ordez uztaiak erabili ditugularik. Ondoren azeri ehizan jolastu dira.

                                          








    • 5 urteko geletako umeak lokotx-biltzean jolastu ondoren zapiaren jolasarekin bukatu dute eguna.

                                             








       Gaileta pare bategaz indarrak berritu ondoren nagusien lasterketa ikustera joan gara patio gorrira. 5 eta 4 urtekoak animatu dira eta ziztu bizian abiatu dira eurak be lasterketa egiteko asmoz.

       Egun borobila gaurkoa, zihur oso ondo egingo dutela gauean lo.

       Hemen dituzue argazkiak. Eskolako webgunean bideoa laster egongo da ikusgai. Gure bi bideo txiki ikusgai dituzue:








       Eta hasi garen moduan bukatuko dugu interneten aurkitutako bideo honekin:

    OE OE OE OE KIROLA